Tagged: M Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:01 am on 2014/06/12 Permalink | Reply
    Tags: M   

    magurio 

    magurio (Asier Sarasua, @asarasua)

    iz. ZOOL. Prosobrankioen superklaseko molusku gastropodoa, espiralean kiribilkatutako maskor arre-berdexka daukana eta marearteko zonan bizi dena. Jangarria da (Littorina littorea).(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ikus ‘karrakela’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    magurio (V, G; Lar H), maugurio (G; Aq 140 (G)), maurio (Lh), maulixu (Darric ap. DRA), magurrio (Izt C 206). Ref.: A (magurio, maugurio); JMB AEF 1960, 21.

    Marisco, lapa“, “mariscar, lapak eta magurioak batu” Lar. “Caracol pequeño de mar, marisco” Aq. “Lapa” Izt C 206. “Hélice, género de conchas univalvas o caracolillo de mar” A. “De las especies que habitan entre rocas citaremos: magurijo, hélice (V-m)” JMB AEF 1960, 21. An estaliko gaituzute magurioz, itsas-ekaitzek! Or Mi 150. Magurio oiei aragia kentzeko, […] egosi egin bear. JMB ELG 44. Sud-etik eta Nubia-tik ekarri oi zuten marfilla, magurioak. Etxde Egan 1961 (1-3), 74. Gauza jakiña da, arraiakin, magurioakin eta erabat esateko, itxasgarau guziekin, ardorik onena zuria dala. Egan 1961 (1-3), 120.

    Sinonimoak: iz.

    [karrakela]: itsas barakuilu, karrakela, mangolino Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) bígaro (Littorina sp.)
    fr (molusco) bigorneau
    en SM , bigarro SM winkle
    port (1) cume, cume (2) terraço

    Entzun:

    Edu Lartzanguren kazetariak Twitterren botatako txio honek seeeeeekulako erantzun-sorta jaso zuen atzo. Zelan esaten zaie itsasoko barraskilo txiki horiei? Karrakelak? Magurioak? Eta non erabiltzen da bakoitza?

    • Donostia: karrakela
    • Orio: karrakela (hala dio Rikardo Uzkudunek)
    • Zarautz: murliyo, mauliyo, maoliyo
    • Getaria: maulidxo, maoliyo
    • Zumaia: maulidxo, maoliyo
    • Deba: maulixo
    • Mutriku: mangoliño
    • Ondarroa: mangoliño, mongoliño
    • Lekeitio: maguridxo (?)
    • Mundaka: maguridxo
    • Bermeo: maguridxo
    • Bilbo inguruan (baita gaztelaniaz ere): magurio

    [Karrakelak, magurioak eta mangoliñuak, Asier Sarasua (Eibartik]

     
  • Maite 10:10 am on 2014/06/11 Permalink | Reply
    Tags: M   

    majo 

    (Heg.) (herr.) 1. iz. eta izond. Galaia. Majo on bana eskatzen zuten lehendabiziko hitzetik. 2. adb. Ederki, bapo. Majo lo egin eta gero. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    adond. Heg. beh. [ederki]: ederki, ederkitxo, ederto, zoragarriki, zoragarriro, ederkixko Ipar., bapo beh., espezial beh., ederkiro g.e., sano Bizk. beh., primeran Gip. beh.
    iz. Heg. beh. [galaia]: xalant, galai Heg., ezkutari g.e.
    izond. [polita]: bitxi, eder, galant, polit, karan Ipar., galai Heg., pitxi Heg., marot Bizk., eijer Zub., guapo Heg. beh., berregin Ipar. zah., totil Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. (Heg.) (herr.) estupendamente (2) iz./izond. (Heg.) (herr.) galanteador, galán, joven soltero que se muestra amable con una mujer (3) iz. majo (persona que vivía en ciertos barrios madrileños a finales del siglo XVIII y principios de XIX)
    fr (1) merveilleusement bien (2) galant
    en (1) marvellously, wonderfully, terrifically (2) handsome man, gentleman, gallant
    port (1) estupendamente, muito bem (2) galã

    Entzun:

    Bai, baina majo bazkaldu duzu haren kontura! [Gure etxeko kontuak, Natalia Ginzburg / Fernando Rey (Igela, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Hala ere, majo busti ginen han beheko dohakabeok, malko erauntsia ikustekoa izan baitzen, ikaragarria. [Ez balego beste mundurik, Karlos Linazasoro (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    majo (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 7:52 am on 2014/05/09 Permalink | Reply
    Tags: M   

    marruma 

    iz. (Ipar.) Marrua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [abere larrien oihua]: makakorro, orro, marraska Ipar., marru Heg., murrusa Bizk., marraka Ipar./Naf., marranga g.e., marrubia zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) mugido, bramido; grito, chillido, alarido
    fr mugissement, beuglement, hurlement, cri
    en howl, bellow; shout, yell
    port mugido, bramido; grito, berro, alarido

    Entzun:

    Animaliek, elkarrekin komunikatzen direnean, sinboloz beterik dituzte buruak, ala grinaren oldar kontrolaezinak dira haien kurrinka, marruma eta oihuak?  [Gogo basatiak: zer duten animaliek benetan buruan, Marc D. Hauser / Irene Aldasoro (EHU-ZIO Bilduma, 2008)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Marruma isil eta artegagarri bat baino ez da entzuten.  [Lihn jaunaren biloba, Philippe Claudel / Itziar Diaz de Ultzurrun (Igela, 2010)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    marruma (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 10:20 am on 2014/04/21 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mahaspasa 

    iz. Sikatu ondoren osorik edo hezurrik gabe kontserbatzen den mahats-alea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [mahats zimurra]: mahats zimur, mahats melatu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Elhuyar hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es pasa [uva]
    fr raisin sec
    en [dried grape] raisin; [dried white grape] sultana; [small, dried black grape] currant
    port passa

    Entzun:

    Ni ere jartzen naiz, urruntxago, bixkotxa eta mahaspasa ahoan luzaz goxatuz. [Santiago oinez, Piarres Aintziart (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Mahaspasa baino itsusiagoa duk eta… [Riomundo, Jon Maia (Txalaparta, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    mahaspasa (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:29 am on 2014/04/17 Permalink | Reply
    Tags: M   

    muzin egin 

    du ad. Norbaitek zerbait atsegin edo gogoko ez duela keinuz adierazi; arbuiatu, errefusatu. Janariari muzin egin zion. Sokrates, idazteari muzin egiten zion hizlaria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:

    [erdeinatu]: apaletsi, diskriminatu, gaitz esan, gaitz iritzi, gaitzetsi, gutxietsi, txarretsi, txikietsi, zaputz egin, arbuiatu Ipar., erdeinatu Ipar., gaitz erran Ipar., hastandu Ipar., mespretxatu Ipar., nardatu Ipar., mendratu Ipar./Naf., gaitzets izan g.e., kondenatu g.e., urruindu g.e., despreziatu zah., menospreziatu zah.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es despreciar, desdeñar, menospreciar; rechazar, hacer ascos
    fr mépriser, rejeter, bouder
    en to spurn, to scorn, to look down on
    port desprezar, desdenhar, menosprezar

    Entzun:

    Enerizek jakin badaki eginiko gomendioak ez direla «aski» gobernuaren erabakiak bertan behera uzteko. «Arartekoa ez da auzitegi bat». Nolanahi ere, irizpide «aproposak» zehazteko baliagarriak izan ohi direla gaineratu du. UPNk gomendioei muzin egiteko joera «maizegi» hartzen duela gaitzetsi du Enerizek, «arrazoizkoak eta logikoak» direla onartu arren. [Arartekoak dio «albo batera» utzita daukala euskara UPNk, Oihan Vitoria (Harian, 2014-04-17)] (Berria.info)

    muzin egin (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 11:38 am on 2014/04/06 Permalink | Reply
    Tags: M   

    marmaratila 

    iz. BOT. Kaprifoliazeoen familiako zuhaixka, 4 m-raino hazten dena. Hostoak aurkakoak, osoak, forma desberdinekoak, baina biribildu eta lodi samarrak dira. Loreak zuriak eta usaintsuak dira eta zima trinkotan kokatuta daude. Fruituak, hasieran gorriak eta gero beltzak diren drupak dira. Batez ere eskualde mediterranearrean hazten da (Viburnum lantana). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [marmaratila] : Viburnum lantana (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Bot.) viburno (Viburnum lantana)
    fr viorne lantane
    en viburnum lantana (Wayfaring tree)
    port viburnum lantana, viburno

    Entzun:

    Ondo ezagutzen dudan errepide-tarte batean, naturaren paisaiak berak haltz, marmaratila, iratze eta ipuruz hornitu zituen ertzak, eta lore distiratsuen edo udazkeneko fruitu-mordoen kolore-tonu aldakorrak izaten ziren, urte-sasoiaren arabera. [Udaberri isila, Rachel Carson/Lurdes Rada (Pentsamenduaren klasikoak, 2007)] (Egungo Testuen Corpusa)

    marmaratila (Wikimedia Commons)

    marmaratila (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:12 am on 2014/04/05 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mergatz 

    izond. (batez ere B) Zakarra, garratza. Bakar ordu mergatzetan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    mergatz (A (que cita RS)).

    “Desabrido” A.  Egia da latz ta garratz ta mergatz. “Áspera y agria y desabrida”. RS 518. Eskar-ordez, ona bere itz mergatzak. BAizk Ipuin 19. Egia garratz eta mergatza dan arren, egia beti. Eguzk GizAuz 162. Bizitzako bidezka medar ta mergatzetan aurrerantz ekiteko. Erkiag Arran 196. Bakar-izketa gorian, zalantza ta ezpai mergatzez orniduak. Onaind in Gazt MusIx 154. Zer esan Baken lakoin ñabarretaz, otso mergatz eta zakurretaz? Ibiñ Virgil 99.

    Sinonimoak:  izond. Bizk.
    [zakarra] : latz, takar, zakar, lakar Bizk., lakatz Bizk., maker g.e., aspre Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (1) desabrido/da, amargo/ga (2) irud. de carácter desabrido
    fr amer(ère)
    en (de sabor desagradable) bitter; (desagradable o triste) gloomy; (pesimista o de mal talante) bitter, negative
    port amargo(a)

    Entzun:

    [esr.] Egia da latz ta garratz ta mergatz: Las verdades duelen. (RS 518) Labayru Ikastegia

    Egia da latz, garratz eta mergatz: la verdad es áspera, agria y desabrida.  (5000 hiztegia)

    mergatz (Gaurko Hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel