Tagged: M Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 5:48 pm on 2014/01/23 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mutxi 

    iz. (Ipar.) Lizuna, lizuntzen edo zurmintzen denari sortzen zaion orban-multzoa.   (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz. Ipar.
    [lizuna] : lizun, lizuntasun, mutxidura Ipar., zurmin Ipar., zurmindura Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) moho, enmohecimientoo
    fr (Ipar.) moisi
    en mould (Br); mold (Am)
    port mofo, bolor

    Entzun:

    Hirugarreneko estaia-artean goiti egitear geratu zen, gohain eta gogoeta: nola mila deabru bizitzen ahal ziren jendeak, familia osoak alaina, zahar, zoko eta mutxi baporea zekarten kukumixa kaiola hauetan?  [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    mutxi (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:33 am on 2014/01/21 Permalink | Reply
    Tags: M   

    ments 

    1. iz. Hutsa, akatsa. Zure lanak ments bat badu. 2. izond. Ergela, zozoa, adimen gutxikoa. 3. iz. EKON. Defizita. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    ments iz. Zub. [eskasia] : ez, gabetasun, gabezia, huts, hutsaldi, peitu, eskas Ipar., eskasia Ipar., eskastasun Ipar., eskaskeria Zub., falta beh., gabe jas., peitutasun Ipar. zah.
    ments izond. Ipar. [ergela] : arin, babalore, babo, bulunba, buruarin, eltze, ergel, ero, eroxka, inozo, kaiku, kaskarin, kirten, lelantoni, lerdo, memo, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, txoriburu, zoro, zoroxka, zozo, zozoilo, pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tontolo Heg., txoropito Heg., atunburu Bizk., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe Bizk., ganoragabeko Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., tetele Ipar./Naf., pettux Lap., ilupa Naf., pergut Zub., astapito beh., ganbelu beh., alotza g.e., haizebelats g.e., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., memelo Bizk. beh., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Z) falta, carencia, déficit (2) (Z) defecto, error, tacha (3) (Ekon.) déficit (4) (Ipar.) idiota, lelo, -a, imbécil
    fr (Ekon.) manque, absence, défaut, déficit
    en lack, shortage, scarcity
    port falha, carência, déficit

    Entzun:

    Batzordeetan ari dira euskaltzain urgazleak eta euskaltzain ez direnak. Badute behar adinako zeresanik? Ez. Argi esan behar dut. Beti sentitu dut faltan. Urgazleei esku gehiago eman beharko litzaieke. Hori bideratzen, hor dago mentsa. [Andres Urrutia. Euskaltzainburua: «Euskaltzaindiak, zerbitzua ematen ez badu, jai dauka», Garikoitz Goikoetxea (Harian, 2014-01-19)] (Berria.info)

    ments (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 9:24 am on 2014/01/04 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mendi 

    iz. 1. Inguruko lurretatik nabarmenki goratzen den lur-zatia, bakartua edo beste batzuekin multzoa osatuz dagoena. Aralar mendia. 2. (mug.) Mendialdea. Mendian bizi direnak. • mendi-uhartea. GEOL. Inselberg-a.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [inguruko eremutik nabarmen goratzen den lurzatia] : oihan Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) monte, montaña (2) montaña, zona de montañas
    fr mont, montagne
    en (1) mount, mountain (2) mountains, the wilds
    port (1) monte, montanha

    Entzun: 

     
  • Maite 8:10 am on 2013/11/05 Permalink | Reply
    Tags: M   

    malmutz 

    izond. (batez ere B) Maltzurra, amarrutsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk.
    [maltzurra] : askojakin, azeri, maltzur, amarruti Ipar., amarrutsu Ipar., artez Ipar., asmotsu Bizk., mazi Zub., maleziatsu g.e., artetsu Ipar. g.e., filus Ipar. g.e., finezios Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es falso, -a, engañoso, -a, astuto, -a, taimado, -a
    fr astucieux, -euse ; malicieux, -euse ; malin, -igne
    en astute, cunning, crafty, shrewd
    port falso(a), enganoso(a), astuto(a), astucioso(a), taimado(a), velhaco(a)

    Entzun:

    Animalia malmutza gizakia. Bizirik irauteak ezartzen dituen arauak, ankerrak. Alkohola eta droga derrigorrezkoak omen dira kalearen lakarra lausotzeko. Ez ikusteko, ez sentitzeko, ez izateko.  [Kalearen gorria, Goizalde Landabaso (Berria, 2013-10-22)]

    malmutz (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 8:02 am on 2013/10/22 Permalink | Reply
    Tags: M   

    makola 

    iz. (Ipar.) (batez ere pl.) Makulua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz. Ipar.
    [makuluak] : makulu pl., txanka pl., besapeko zah., muleta Heg. g.e.pl. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es muletas, bastón
    fr béquilles, canne
    en crutch, cane, walking stick
    port muleta, bastão

    Entzun:

    Makolatan ibiliko banintz bezala iruditzen zait, eta egiaz naizena baino askoz ere garaiagoa ematen dut. [Anne Franken egunkaria, Anne Frank / Josu Zabaleta (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    makola (FlickrCC, myheimu)

     
  • Maite 8:03 am on 2013/09/24 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mera 

    iz. (Ipar.) Auzapeza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [auzapeza] : alkate, baldernapez Ipar., auzapez L-BN, udalburu g.e., endore zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es alcalde (h. alkate, auzapez)
    fr maire
    en mayor
    port prefeito, -a, alcaide, -essa, alcaide-ina;

    Entzun:

    Hertzeak bota eta tarrapataka jaun meraren zein apezarengana lehiatu zen auzoa, Pierra itzuli duk leloa kasko zokoan baltsan zebilkiola. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    mera (Hajatiana, CC)

     
  • Maite 8:37 am on 2013/09/05 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mari-maistra 

    iz. Asko jakiteaz harro dabilen emakumea. 

    Sinonimoak: iz.
    [marimaistra] : mari-maisu, pertxena (5000 hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es marisabidilla, mujer presumida de sabia
    fr tout savoir
    en know-all

    Entzun:

    Kaixo lagun maiteok, hemen da Marimaistra!  (Sustatu)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel