adj. Pertsonez edo gauzez mintzatuz, arlotea, zarpaila, narrasa. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
1 marroiz. (V-m ap. A ), marroix, marrox, marruiz (V-m ap. A ), marrux (V-ger ap. A ). Andrajoso, ajado, desaliñado. ” Marroiz (V-m), narras (G), maras (V-arr), maiz (Vc) esaten dabe soiñeko asko-erabilli ta ezainduagaitik” A Ezale 1897, 150b. Gizon marroix bat, ain ez-euki ta premiñatua ze, ezeukan zegaz iantzi iaio bear iakon zortzigarren umea. Ezale 1897, 397b. Seiaska marroiz (pobre) baten aurrean. Ag Ezale 1897, 22a. Ez dala jakiñ lekua eta aberatsa, baizik umilla ta marroixa. Ezale 1898, 324a. Gizon marrux edo ez euki bat. Ib. 364a. Soiñeko marroix, maiz da pistindunakaz. A Txirrist 140. v. tbn. Marrox: Kk Ab I 25. (Uso adv.). Zaldun batek ain ederra ta ain marroiz yantzita ikusirik. (V-m) A EY II 21. (Con reduplicación intensiva; uso adv.). Atsotxu bat, marroiz marroiz iantzia. A Ezale 1897, 149b.
2 marroiz. 1. (G-goi ap. A ). “Balido” A. v. 1 marraka. 2. Balando. v. 1 marraka (II, 1), marroizka, 2 marruka. Inguratu zaizkiyo / marroiz bildoztxuak. EgutTo 7-1-1921 (ap. DRA).
ad. mingostu, mingots/mingostu, mingosten || da/du ad. Mingots bihurtu, mingostasuna eman edo hartu. Ik. samindu. Behazunez eta ozpinez mingostua. Alegia xalo honek, ikusle bati baino gehiagori, ahoa gozatzen diolakoan, sabela mingostuko dio. Bihotza mingostu dioten berriak. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
mingostu. (Vc, G ap. A; Zam Voc ), mingoztu (Dv (V)), mingoxtu (H), mingotztu, mingotxtu, mingoiztu (H). Amargar(se). “Au mor., devenir ou rendre quelqu’un aigre, amer, d’humeur, de langage” H. Biaztunez ta ozpinez mingotxtuta. fB Olg 4. Berbarik berbara, errazoerik errazoera aserratuten dira eta dirautza batak bestiari mingotztuten daben gauzaren bat. Astar II 127. Eta allagiña mingoztu bere bijotz guztiz maitegarrija? Ur MarIl 53. Baña Bermeotarrak / ez dau nai dirurik, / onria daukanian / ezek mingozturik. Azc in Ur PoBasc 265 (PB 230 mingorturik). Orregaiti biotzak / dekoguz mingostuta. EusJok II 116. Koitaua biyotza mingostuta. Kk Ab II 72. Ni, ordea, mingozturik, an gelditu nintzan, gizon anker arek esandakoak ausnartzen. Goen Y 1934, 98. Gaxuxarekin bizia mingostu besterik etzaidan egin. Etxde JJ 57. Mingostu egingo dit bizitza utsegin nuelako mamuak. Txill Let 92. Ikusle bati baino gehiagori, ahoa gozatzen diolakoan, sabela mingostuko dio. MEIG I 175. v. tbn. Mingoztu: Enb 59.
(Part. en función de adj.). Etxean, ordea, etzezakean pozbide ta eztialdirik arki bere barren mingostuak. Etxde JJ 32.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) da/du ad. agriar(se), amargar(se) (2) da/du ad. amargar(se), afligir(se) fr (1) da/du ad. (s’)aigrir (2) da/du ad. (s’)affliger en (1) da/du ad. [mikaztu] to sour; to turn sour/bitter (2) da/du ad. [tristatu] to upset; to make bitter; to sour port (1) da/du ad. azedar-se, amargar-se (2) da/du ad. afligir-se
Testuinguruan
Uda amaiera berez da garai mingotsa. Baina are gehiago mingostu zait azken egunotan hedabideetako lerroburuak irakurtzean. Abuztua azkenetan dela, tipula baten geruzak bezala aletu daitezke euskararen inguruan irakurri ditugun kontu eta komeriak. Eta, negargura eragingo badizu ere, merezi du txatalez txatal gaia lerrootara ekartzea. [Malkorik gabe, Oier Aranzabal (Txalaparta, 2000)]
murtxikatu, murtxika, murtxikatzen||du ad. Ipar. Janariez mintzatuz, ahoan txikitu. Ik. mamurtu;mastekatu;txikitu 2. Murtxikatu gabe irentsitako belarra urdailetik berriz ahora ekartzen du behiak, eta han lasaiki murtxikatzen du, bere ahoko zukuekin ondo nahasiz, ostera irensteko. (Hiztegi Batua)
iz erregalizaren sustraia, goxoki gisa miazkatzen dena. (Egungo Euskararen Hiztegia)
Makilgoxoa edo erregaliza (Glycyrrhiza glabra) jatorriz Europa hegoaldekoa eta Asiako zenbait tokitakoa den zuhaixka lekaduna da. Euskarazko eta grezierazko hitzak osagai bertsuak ditu: glukurrhiza= rhiza, “sustrai” + glyk, “gozo”.
Haren osagai bereizgarriena glizirrizina da eta azukre asko dauka (glukosa, sakarosa eta abar). Edulkoratzaile modura eta farmazian erabiltzen da, baita gozoki moduan ere. (erregaliza, Wikipedia)
Halako batean, lehengusuek kaioletako ziminoentzako gozokiak eta makilgoxoak erosten zituzten bitartean, Txillardegik iturri eder baten alboan uso zuri eta arrosa batzuk ikusi zituen, eta zoragarriak iruditu zitzaizkion. [Txillardegi eta ziminoa, Markos Zapiain, Susa, 2007]
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. amor, pasión, cariño fr iz. amour, passion, affection en iz. love, passion, affection port iz. amor, paixão, carinho
Testuinguruan
Hamazortzi bat hilabetez, bizimodua pozoituko zion maite-su eroak kontsumitu zuen pixkanaka Napumoceno jauna, grina hura bukatutzat jo zuenean Adeliaren ametsetan segitu baitzuen bizitzen, neskak aitortu ziolako bazegoela gizon bat bera ikustean begiak irribarrez jartzen zituena, luxuzko panpina balitz bezala tratatzen zuena eta berarekin oso maitekorra eta ona zena, eta haren oso laguna zela. [Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua, Germano Almeida / Bego Montorio (Txalaparta, 2003)]
Reply