Tagged: N Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:51 pm on 2016/06/08 Permalink | Reply
    Tags: N   

    ñaka 

      iz. 1. Keinua, bereziki isekazkoa. Bera adoratzeko ñaka egiten zioten. 2. (GN) Jokaldi makurra, azpijokoa, iruzurra. Salerosian konpondu ziren, baina batak bertzeari sarian -aka egin zion. 3. (arrt.) Koitoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. gesto, especialmente de burla (2) iz. (GN) jugarreta, engaño, mala pasada (3) iz. (arrt.) coito (4) iz. mordisco
    fr (1) iz. grimace (2) fam sale coup (3) coït (4) (mordedura) morsure;
    en (1) gesture (2) dirty trick (3) coitus, intercourse (4) bite
    port (1) gesto (de chacota) (2) fam jogada, trapaça (3) coito (4) mordida

    Entzun:

    Gosez hamikatu kabala meharrek emaitza nasaia ñaka-ñaka irentsi zuten; laster, auhentxo ahulak baizik ez ziren aditu. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Hasierako plana zen ezen, gelakoak goren puntutik gertu zeudela, ustekabean ni aterako nintzela armairutik, ñaka-ñakan aritzeko gogoz lehertzen. [Euskal karma, Jon Alonso (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ñaka (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 9:38 am on 2016/03/27 Permalink | Reply
    Tags: N   

    nondu 

    ad. Zerbaiten kokalekua/jatorria zehaztu, zerbaiten kokalekua/jatorria jakin (Elhuyar hiztegian, “localizar”)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    nondu, nontu (Lar, H), nuntu (Lar). Localizar(se). “Ubicarse” Lar. Nondik nora “nondu” gure utsunea emakume batengan? Txill Let 95.

    Sinonimoak: ad.
    [nondu] : lokalizatu 

    Beste hizkuntza batzuetan (OEI, Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ad. localizar(se)
    fr être localisé(e)
    en be found, be located
    port localizar-se

    DIO

    Dio:
    Ez dut ele gehiago erranen zure izenaren izenean
    ez dut elurraren errai lizuna zurekin bisitatuko
    ez zaitut ikusiko inoiz kez landutako landetan barna
    ez dut zureganako perbersioen xendetan irri eginen
    zure ipurmasailetan izkutatu galderak
    erantzun bila zetozen
    (desioa beste falo batez naharo)
    nontu zinen errealitatea eginik ezerezaren antzeko
    mundu soraio batenganako grinez
    atetua iraduaren aterbeetan
    (eskapoa galderaren aurrean)

    Gaupasak, Juanjo Olasagarre (Susa poesia, 1991)

     
  • Maite 9:35 am on 2016/02/12 Permalink | Reply
    Tags: N   

    ninikatu 

    da ad. Landare batek ninikak atera. Adarra ninikatzen denean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    ninikatu (BN ap. A; SP (que cita a Leiçarraga), Lar, Dv, H), ñiñikatu (H).

    1.Brotar en los árboles” Lar. “Bourgeonner, nouer en parlant de fruits” Dv. [Fikotzearen] adarra ninikatzen denean eta hostatzen, badakizue udá hurbil dela. Lç Mt 24, 32 (TB, Dv, Echn, Leon, Or guritu, Ip elkhi, Ol, IBk samurtu). Pikuak beste edozein zugatzek baino goizago pipildu edo ninikatzen dira. A EEs 1916, 304.

    2. (Lar, H). “Enternecer” Lar. “Au fig., devenir tendre, à la façon d’une écorce d’arbre qui va germer” H.

    (Part. en función de adj.). Delicado. “Tierno, blando, ninikatua” Lar. “Douillet, délicat (enfant)” Lh. Debozione oraiño berria eta ñiñikatua dutenentzat. He Phil 328 (SP 326 minbera). Oraiño flakoak eta ñiñikatuak diren bertuten mantenazteko. Ib. 224 (SP 222 samurrak eta ondugabeak). Konszienzia ñiñikatu eta miñbera batena [kastitatea]. Ib. 255

    Sinonimoak: ad.

        [pipildu]: pipildu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. brotar, nacer o salir brotes/yemas
    fr da ad. bourgeonner
    en da ad. to sprout, to bud
    port da ad. brotar

    Pikuak beste edozein zuhaitzek baino goizago pipildu edo ninikatzen dira. A EEs 1916, 304. (Orotariko Euskal Hiztegia, moldatua)

    ninikatu (Pixabay, dgpr001) CC0 Public Domain

     
  • Maite 11:32 pm on 2015/10/08 Permalink | Reply
    Tags: N   

    nezeser 

    iz. Norberaren garbitasunerako erabiltzen diren gauzak eramateko poltsa. 

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es neceser
    fr nécessaire m (de toilette)
    en (UK) toilet bag, vanity case, (US) toilet kit, vanity kit; (small suitcase) overnight bag
    port frasqueira

    Entzun:

    Larruzko nezeser apal baina gustu oneko bat zabaldu zuen. [Eguzki beltzaren sekretua, Alberto Ladron Arana (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    nezeser (Irudia: http://www.kkb2-kuban.ru)

     
  • Maite 11:36 pm on 2015/06/25 Permalink | Reply
    Tags: N   

    nazkagarrikeria 

    iz. Ekintza edo gauza nazkagarria. Itsusikeriak eta nazkagarrikeriak egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es asquerosidad, cochinada, porquería
    fr saleté, cochonnerie
    en disgusting act/thing, filthy act/thing
    port asquerosidade, nojentice

    Entzun:

    Agustina zen bakarra nazkagarrikeria hura beren aitak egin zuela pentsatzen zuela berariaz adierazten zuena – gainerakoek ere hala pentsatzen zuten arren -, txerrikia onartzean hari erronka egiten ziola erakusten baitzuen modu nabarian. [Bost ahizpa, Aitor Arana (Euskaltzaindia-BBK, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:55 am on 2015/04/16 Permalink | Reply
    Tags: N   

    nagusikeria 

    iz. 1. Nagusitasun gaitzesgarria; jauntxokeria. 2. Gizonedo emakume-itxurak egin nahi dituen haurraren ekintza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz.

    [jauntxokeria]: jauntxokeria (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) autoritarismo, tiranía, despotismo, cacicada (2) acción propia de personas adultas cometida por un niño
    fr autoritarisme, tyrannie
    en authoritarianism, tyranny
    port autoritarismo, tirania

    Entzun:

    Nagusikeriaz” jokatzea egotzi dio Europako Batzordeak Googleri [“Nagusikeriaz” jokatzea egotzi dio Europako Batzordeak Googleri , Teknologia (Berria.eus, 2015-04-15 )]

    nagusikeria (Argazkia: berria.eus, moldatua]

     
  • Maite 8:45 am on 2015/04/03 Permalink | Reply
    Tags: N   

    noragabe 

    izond. Helbururik ez duena, nora gabe doana. Karlista-liberalen arteko gerra aski alferrikakoa, noragabea iruditzen zitzaion. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    noragabe. Inútil, sin sentido. Cf. NORA GABE. Karlista-liberalen arteko gerra aski alferrikakoa, noragabea, iruditzen zitzaion Campioni. MEIG VI 76.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es sin rumbo, a la deriva, sin una meta concreta
    fr sans but, à la dérive, désorienté, -ée
    en adrift, aimless
    port sem rumo, à deriva

    Entzun:

    Geroztik noragabe dabil. [Elezaharren bidetik, Martin Anso (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    noragabe (Irudia: perspectivemakers.com)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel