Tagged: N Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Inaki Agirre 6:40 am on 2014/10/28 Permalink | Reply
    Tags: N   

    ñabarrail 

    izond. Grisaren antzekoa, griserantz jotzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘grisaxka’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ñabarrail.

    Grisáceo. Eta erditsütan phiztürik / sü khe lodi ñabarraillak. Casve SGrazi 130.

    Sinonimoak: iz.
    [grisaxka]: grisaxka (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es grisáceo
    fr grisâtre
    en greyish
    port cinzento(a); (pelo) grisalho(a)

    Entzun:

    Zapi luze ñabarrail batek lepoa babesten dio.

    ñabarrail (FlickrCC, julian londono)

     
  • Maite 8:05 am on 2014/10/16 Permalink | Reply
    Tags: N   

    neurtitz 

    iz. (neol.) 1. Hitz neurtuak; hitz neurtuzko idazlana. Orixek landu eta eraberritu dizkigu euskal prosa eta neurtitzak. 2. Hitz neurtuzko lerroa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [olerkia]: hitz neurtu, olerki, poema Heg., berba neurtu Bizk., poesia g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) verso (2) [bertso-lerroa] verso
    fr vers [poésie]
    en verse [poetry]
    port verso

    Entzun:

    Asmatitza hitz berria sortu dugunean, euskal hitz osoa den neurtitza izan dugu gogoan, baina neurtitz hori OIHENARTek sortu zuen (neurthitz), ilhartitz sortu zuen bezalaxe, atsotitz jatorraren ildotik. [Hitza azti, Iñaki Arranz (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Etimologiaren bitartez ahalegintzen nintzen ulertzen: neurtitz, esate baterako, neurtu eta hitz direlakoekin osatua zegoela, eta beraz bertsoa adierazi nahiko zuela, edo antzeko zerbait. [Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Mutil horrek arras neurtitz ederrak egiten ditu haatik! [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    neurtitz (Klasikoen gordailua)

     
  • Maite 9:43 am on 2014/06/07 Permalink | Reply
    Tags: N   

    nabigatzaile 

    Web orriak bilatu eta bistaratzeko bezero-aplikazioa. Ezagunenak Netscape Navigator eta Microsoft Internet Explorer dira. (Euskalterm)

    Beste esanahi batzuk:

    [nabigatzen duena] iz./izond. navegante (Harluxet eta Elhuyar hiztegiak)

    Sinonimoak: iz.

    [nabigatzaile] : INFORM. arakatzaile (Euskalterm)
    [nabigatzen duena] : 1 itsasgizon, itsasmutil, itsasneska. 2 marinel, itsasturi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) INFORM. navegador, visor (2) navegante
    fr (1) INFORM. navigateur (2) navigateur, -trice ; navigant, -e
    en (1)  INFORM. browser (2) navigator
    port (1)  INFORM. navegador (2) navegante, navegador(a)

    Entzun:

    Firefox nabigatzailea erabiltzen dut egunero. Bertan, Euskalbar gehigarria instalatuta daukat, hiztegi guztiak kontsultatzeko gehigarri aparta. Euskalbar instalatzeko:

    • Firefoxeko menuan klikatu: TRESNAK > GEHIGARRIAK
    • Bilatzailean EUSKALBAR idatzi eta instalatu (gehitu firefoxera)
    • Berrabiarazi FIREFOX.
    • Barra bat azalduko zaizu hainbat hiztegirekin (personaliza daiteke eta nahi adina hiztegi erantsi).

    nabigatzaile (Irudia: Taller de Informática CEPA Colmenar Viejo)

    Funtsezkoa zen nabigatzaile ona izatea ergelkeriazko itsaso hartan, bidea ustekabeko tranpaz josia baitzegoen. [Buda zoriontsuen etxea, João Ubaldo Ribeiro / Karlos Zabala (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 3:53 pm on 2014/06/06 Permalink | Reply
    Tags: N   

    nahasketa 

    iz. Nahastea. Lasto eta belar nahasketa. Gauza mota bat beste mota txarrago batekin nahastea eta saltzea, nahasketarik ez balitz bezala. Hemen oker-aditu eta nahasketa asko daude. Indarzaleek nahasketa beste biderik ez dute aurkitzen, bere buruen alde jokatuko badute. Nahasketan ibili bainaiz ni, ea nahasiaren nahasiz zerbait bereizten ote dugun. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz.

        [nahastea]: anabasa, deboiladura, nahaste, nahasteka, bokata Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) confusión, lío; caos (2) [hondakinak, hondarrak, etab.] revoltijo de cosas (3) Ik. anabaka
    fr fouillis, désordre, confusion, ramassis [de choses]
    en (1) mess; confusion; chaos (2) hotchpotch
    port (1) confusão; caos

    Entzun:

    Hau nahasketa!

    anabasa (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 8:55 am on 2014/03/06 Permalink | Reply
    Tags: N   

    nartziso 

    iz. BOT. Lilipa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Nartziso (mitologia)  Mitologia grekoan, Liriope ninfaren semea. Edertasuna zuen ezaugarri eta, bere burua iturriko uretan ikusi zuenean, maitemindu egin zen, baina uretako irudia laztandu ezinarekin etsita, tristuraren tristuraz hil zen eta ondoren lore bilakatu.

    Sinonimoak: iz.
    [lore bat] : lilipa (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Bot.) narciso
    fr (Bot.) narcisse
    en (Bot.) daffodil, narcissus
    port (Bot.) narciso

    Entzun:

    Loreak ere ikusgarriak ziren oso, nartziso eta nenufarrak, urdinak gehienak kolorez, handiak gehienak tamainaz, eperrak gainean jarri eta habian bezala geratzen baitziren.  [Itzarri nahi ez zuen printzesa, Felipe Juaristi (Alberdania, 2002))] (Ereduzko Prosa Gaur)

    nartziso (Ander Morea, @karhobi) [Creative Commons NonCommercial]

     
  • Maite 10:28 am on 2013/07/24 Permalink | Reply
    Tags: N   

    neba 

    iz. (B) Emakumezko batentzat, bere gurasoen semeetako bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es hermano [respecto a la hermana]
    fr frère [d’une femme]
    en brother [of a woman]
    port irmão [em relação a la irmãoã]

    Entzun:

    Horrelako nebak behar ditu arreba batek.  [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    neba (Maite eta Txerra)

     
  • Maite 7:43 am on 2012/11/12 Permalink | Reply
    Tags: N   

    neguantz 

    iz. Lau urtaroetatik hirugarrena. Ipar hemisferioan, iraileko ekinoziotik abenduko solstiziora hedatzen da. Ik. udazken.   (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e.
    [udazkena]
     udazken, udagoien Bizk., larrazken Ipar./Naf., udatzen g.e., ihartze Ipar. zah., urriaro
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es otoño
    fr automne
    en autumn, fall
    port outono

    Kisuko barrendegia, larrazken edo neguantz bete-betean, San Martin egunean, gurean akurak pagatzen diren egunean. [Paskual Rekalde, @prekalde]

    Argazkia: Paskual Rekalde [bere baimenarekin]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel