Tagged: X Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Inaki Agirre 11:19 pm on 2016/10/04 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xextra 

    iz. ‘eztabaida, kalapita’ (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    xextra, sestra. Disputa. “Sesioa (G-azp)” NEtx (comunicación personal). Xextrarik geienak diruak eragiten dituala-ta, ez ba egi makala. Agur 23-6-1973 (ap. DRA). Gure artean hainbeste xextra eta eztabaida izan ez bagenitu. PMuj in MEIG I 96. Horrelako xextrak beti izan dira gure artean. Id. ib. 96. Nire zinegotzitzako sestra, buruauste ta garaipen pozaren ondoren. Gerrika 265.

    Sinonimoak: iz.

        [eztabaida]: debate, ezbai, eztabaida, hizka-mizka Ipar., argudio g.e., baiez g.e., elea g.e., eztabai g.e., eleka Ipar. g.e., iharduki Ipar. g.e., ihardukitza Ipar. g.e., ihardukimendu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es disputa, riña
    fr dispute, argument
    en dispute, querelle
    port disputa, rixa, contenda, enfrentament

    Inpunitatearen aldarean, lasai jarraitzen du Gonzalezek xextra politikoaren erdian.  [«Egindakoak egin arren», Iñaki Petxarroman (Berria.eus, 2016-09-29)]

    Egia da, bertsogintzaren oinarri-oinarrian dagoela elkarren arteko borroka dialektikoa, baina gaur egun ez du sasoi batean zuen gordintasunik xextra horrek. [Hogeita bina, Andoni Egaña (Hariadna, 2004), Orr.: 75 (EPG)]

    xextra (FlickrCC, Ayana T. Miller)

     
  • Maite 11:37 pm on 2016/08/01 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xahutasun 

    iz. Garbitasuna.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    xahutasun (L, S; SP, Urt I 32, Ht VocGr, Lecl, Dv, H), xahutarzun (BN, S; Gèze), txautasun (Lar, Añ (AN)), xagutarzun (Sal, R), zahutasun (Urt Gram 8). Ref.: A (xagutarzun, xahutarzun); Lh; Lrq (xahütarzün).

    1. Limpieza; pureza; castidad. “Netteté” Ht VocGr 389. “Pureza” Lar y Añ. “Puridad” Lar. “Claridad de ojos, &c.” Ib. “Propreté, netteté, pureté” Dv. “État de netteté, de propreté, de pureté. Beiraren xahutasuna, la netteté du verre. Konzientziaren xahutasuna, la pureté de la conscience. Gela baten xahutasuna, la propreté d’un appartement” H. “Limpieza, aseo” A. Gatzatuko da Birjina / baten sabel garbian, / gizonaren obra gabe / xahutasun handian. EZ Noel 34. Urreaz erosten ezten / maitazakek bakea, / nola xahutasunaren <chabu-> / oraño berthutea. EZ Eliç 116. Kanpoko xahutasunak nolazbait seinalatzen du barreneko garbitasuna eta ohorea. SP Phil 331. Iinkoaren grazia, xahutarzuna eta puritatia. Tt Arima 19.

    v. tbn. Tt Onsa 73. ES 191. Xahütarzün: FPrS 19. Bp I 73. CatOlo 57 (ap. DRA). Etch 666. UskLiB 18. GH 1958, 13. Xahutarsun: Prop 1898, 61.

    2. “Écalircissement d’une question, [d’une] affaire. Ezin izan zen egiteko hortaz xahutasunik, on ne put avoir d’éclaircissement de cette affaire” H.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [garbitasuna]: garbitasun, polizia, araztasun Ipar.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. limpieza, aseo, higiene
    fr iz. propreté, netteté, pureté
    en iz. [gelarena] cleaning; [arimarena] purification; [botoa] chastity
    port iz. limpeza, asseio, higiene

    Udaberria, astindu ahal izateko hosto bakar bat ere gabe, soil eta argi, kastitate grinati eta xahutasun mespretxatzaileko birjin baten antzera hedatu zen soroetan, begi zabalik eta erne eta batere axolarik gabe ikusleek egin edo pentsatzen zutenaz. [Farorantz, Virginia Woolf / Anton Garikano (Ibaizabal, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    xahutasun (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 11:39 pm on 2016/05/30 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xingar 

    iz. Ipar. eta Naf. ‘urdaiazpikoa’ (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Ipar./Naf.

        [urdaiazpikoa]: urdaiazpiko, pernil Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (GN/Ipar.) carne de cerdo; tocino
    fr iz. (GN/Ipar.) lard
    en iz. bacon; pork
    port iz. (GN/Ipar.) carne de porco; toucinho

    Labearen gaineko zartaginaren barnean xingar puska eta arrautza bi erretzen ari ziren olioan plisti-plasta.  [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    xingar (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 11:55 pm on 2016/04/06 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xahu 

    izond. Garbia, purua, zikinkeriarik gabea. • XAHU IRTEN. Kalterik ez izan edo ez jasan. Kotxe-istriputik xahu irten zen.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Ipar.

        [garbia]: garbi, puru, aratz Ipar., ximen Ipar.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. (Ipar.) limpio, -a, aseado, -a, puro, -a (2) adb. (Ipar.) limpiamente
    fr (1) izond. (Ipar.) propre, net, nette, pur, -e (2) adb. (Ipar.) sain et sauf, saine et sauve ; entièrement
    en izond. clean; pure
    port (1) izond. limpo(a) (2) adv limpamente

    Xahu da bertzeengandik urruntzen dena, urruntze hutsagatik. [Elektrika, Xabier Montoia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    xahu (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:35 pm on 2016/02/17 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xah 

    iz. Persiako enperadorea.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (emperador persa) sha
    fr (rey persa) chah
    en (titre de monarque du Moyen-Orient) shah
    port xá

    Irango kurduek Xah derrokatzen lagundu zuten 1979an, baita autonomia eskatu ere, baina ez zuten lortu. [Ekialdeko mamuak, Jon Arretxe (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    xah (Wikimedia Commons, Public Domain)

     
  • Maite 2:50 pm on 2015/04/30 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xedapen 

    iz. ZUZ. Lege edo erabaki judizial batek erregulatutako puntuetako bakoitza. • xedapen desemaile. Lege-testu jakin bat indarrean jartzen den unetik aurrera,zein agindu edo lege geratzen diren desemanda edo indarrik gabe zehazten duen araua. Arau-testuen bukaeran egon ohi da. || xedapen gehigarri. Legegintzako testu bateko puntu jakin batzuk osatzen eta interpretatzen dituen araua. Arau-testuen bukaeran egon ohi da. || xedapen iragankor. Legeriabatetik bestera iragateak sortzen dituen arazoak konpontzea helburu duen araua. Arau-testuen bukaeran egon ohi da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [klausula]: klausula (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

    es iz. (Zuz.) disposición
    fr  iz. disposition, ordonnance
    en  iz. provision
    port iz. disposição

    Zuzenbide idatziaren eta ohituren arteko transakzioa gauzatu dugu, bi-bion arteko xedapenak bateragarri izan zaizkigun neurrian edo batzuk besteekin itxuraldatu, sistemaren batasuna urratu gabe, izpiritu orokorra bortxatu gabe. [Frantziako lehen kode zibilaren proiektua, Jean Di Portalis /Andres Urrutia (Jakin, 2000), Orr.: 16] (Ereduzko Prosa Gaur)

    xedapen (Koly Popins, FlickrCC)

     

     
    • Patxi Petrirena 5:27 pm on 2015/04/30 Permalink

      “Xedapen desemaile” ez baizik “xedapen indargabetzaile” dabil nagusiki azken urteotan (Euskaltermen aurki daiteke).

    • Maite 6:46 am on 2015/05/05 Permalink

      Mila esker azalpenagatik, Patxi! 🙂

  • Maite 7:39 am on 2014/06/10 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xakel 

    iz. ZOOL. Erranidoen eta hilidoen familietako anfibio anuruen izen arrunta. Azala leuna, atzeko hankak luzeak eta sendoak, aurrekoak motzak, eta begiak irtenak dituzte. Intsektu, araknido, molusku eta beste hainbat animalia txikiz elikatzen dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Gip.

    [igela]: igel, ugaraxo Bizk., negel Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Zool.) rana
    fr grenouille
    en frog
    port rã

    Entzun:

    Dortokak, xakel eta apoak, ugaztun marraskariak gauaren babesa galtzen dute argiarekin. [Gau erdia, IRUNE LASA, 2009-03-01] (Ereduzko Prosa Gaur)

    xakel (Karobi Photography)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel