Tagged: Z Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:53 pm on 2017/09/25 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zeharrargitsu 

    izond. Argiari bere baitatik iragaten uzten dion baina beste aldeko irudiak lausoturik agertarazten dituen gorputza. (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es translúcido, -a
    fr  translucide [trãslysid], pellucide [pelysid]
    en translucent, semitransparent
    port translúcido, -a

    Gainontzeko langileak – beste idazkari moduko bat eta bulego-burua, biak gizonezkoak, noski – kristal zeharrargitsuz osatutako horma batzuek babesten zituzten, bulego-hondoan, eta ez ziren beti egoten han, gainera.  [Gezurrak, gezurrak, gezurrak, Iban Zaldua (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zeharrargitsu (Argazkia: vidrieriamasterglass.com)

     
  • Maite 10:10 pm on 2017/08/07 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zelanbait 

    adb. Bizk. Nolabait. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zelanbait (Vc ap. A; Añ (V), Izt), zelanbaist (Mic (s-) -> A; Añ (V), Izt 33v).

    De alguna manera. “Según” Mic 9r. “(De alguna) manera” Añ. Ez dinot dongarorik zure biargintzia gaiti: gizon biarrak zaree zelan bait: bizarra kendu baga ezin egon geindez. Mg PAb 49. Beste tratubetako uts egitiak zelanbait erremedijau oi dira. Baina ezkontzako uts egitia nekez. fB Ic III 357. Yesukristoren nekeak zelanbait gogotan erabili ezkero. Añ EL2 223. Zelan bait egin eban nekezka bazan bere / bide laburra, baña arentzat luzea. AB AmaE 390. Euskaldun guztion anaitasuna zelanbait erakustearren, ezarri gura izan dot zure izen entzutetsua ene irakurgaitxu onen leku agirienean. A BeinB 36. Iagi nintzan zelanbait […] da pixkaka-pixkaka asi nintzan errekan bera. Ag AL 145. Biotza zelanbait zauritu badeuskue. Ib. 49. Bere bizitzea arriskuan iminten dabenak, edo zelanbait bere osasunari kalte egiten deutsanak. Itz Azald 100. Ondatu bear eben urez beteta, zelanbait ataraten ezpazan. Echta Jos 203. Atsakabia zelanbait arinduteko. Kk Ab I 117. Gastuak zelanbait ordeztuteko. ForuAB 109. Gurasoak euren bizia zelanbaist seme-alabetan luzatzen dabe. Eguzk GizAuz 94. Baiña aren asmoa zelanbait egiztau egin zan. Erkiag BatB 44. Zeru-dirdira zelanbait dastaturik, ez du bizi nai geiago. Onaind in Gazt MusIx 150. Bearrezkoa eukan / ardoaz ordaintzen, / eta alan ginean / zelanbait mozkortzen. Ayesta 19. v. tbn. Enb 149. Eguzk GizAuz 151. Osk Kurl 208.

    Así así, no demasiado bien. Urtian bein edo birritan ta orduban zelanbait baño ez kopeseetia. fB Olg 53.

    Sinonimoak: adlag. Bizk.

        [nolabait]: inondik inora, nolabait, nolazpait, aldez edo moldez jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. (B) de algún modo, de cierta manera; de una u otra manera; en cierto modo
    fr adb. de n’importe quelle manière
    en adb. somehow
    port adb. de certa forma

    Baiona Ttipitik ibili nintzen lehengoan, eta zelanbait eutsi egin diotela begitandu zitzaidan; ziurrenen, bertakoren batekin solas eginez gero, esango dit hagitz aldatu dela.  [Benekotasuna, Goizalde Landabaso (Berria.eus, 2017-07-25 )]

    zelanbait (Argazkia: Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:34 pm on 2017/06/26 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    ziztako 

    iz.  Ipar. eta Naf. Ziztatzea, zizta. Orratz puntaren ziztakoa. Zulatu zion bihotza hiru ganibet ziztakoz. Ziztako ederra egin zidan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ziztako, sistako (AN, L ap. A; Dv, H (s.v. sastakoa), Lh), zistako (Lar, H), zizteko (B ap. Izeta BHizt2).

    1. Punzada, pinchazo; puyazo (sdos. prop. y fig.). “1.º piqûre; 2.º coup de pointe; 3.º trouée” Lh. “Pinchazo. Zizteko ederra in zatan” Izeta BHizt2. Zilhatu zion Absaloni bihotza hirur daga ziztakoz. Lg I 316. Zénbat amargúra, erremordimentu, inzitázio ta zistáko bekála biotzéra. LE Urt ms. 73v. Sobra aldis erórtzén, / ta jaikitzekotán / niórk ez laguntzen, / bai ronka ta zistakotán! LE Kop 44 (cf. ZIZTAKOAN). Zer ozka rabiosoak ta zistakoak! (311). LE-Ir (sg. el ed. se ref. a una serpiente que ataca a un hombre). Laster zillatua / sistako zenbaitez senti du larrua. Gy 8. Ez dela saritzat deusik / ukhaldi, sistako nasaienak baizik. Ib. 262. Beren harmekin izartu ditut, batzuetan hirriz eta bertzetan hitz gordinekin. Sistakoak mingarri atzeman detzakete. Hb Egia 153. Emaiten zaiote zenbet iskilinba sistako. ECocin 48. Ostiko edo sistako emaitearekin, tu egitea begietara, zer ditake handiagorik? HU Zez 180. Ez othe da goiz edo berant kaniet sistako baten ematerat lerratuko! Dih MarH 302 (ap. DRA, s.v. xixtaka). Orratz punttaren sistakoa. Barb Sup 109. Bortz egia jali zituen phedeikariak, eta sistako onik eman, […] harro-aldi baten beharretan zitezkeneri. Ib. 5s. Jesuisten erakaspenari edo sinesteer berer sistako baten emaitera loake segur bere mihi ozpinduaz (bihotzean min egiten duten, eta sekula nehori-buruz igortzeko ez litazken sistako hetarik). JE Ber 71. Piko eta sistakoak otoitz batez sendatzen zituen! Zerb Azk 90. Uts au egotsi zion eletzar zorrotz onekin: “ordia”. Ziztako orrekin […]. Or Aitork 227. Ziztakoz biotza minduko dizut. EG 1956 (9-10), 48. Biltzen zituen ba akilu-kaska eta ziztako on batzu, ez baitzuen itzaina enganatzen. Larz GH 1959, 90. Kupidoren ziztakoak asi zitzaizkien sartzen. Ataño MLanak 13.

    Inyección. Sendagai mikatzak arrerazten dizkio, ala ere, ta ziztako mingarriak ere bai. Agur 27-10-1973, 1.

    2. “Sistako (Lc), instante. Sistako batez banoa (Lc), voy de una zancada” A.

    Sinonimoak: iz. Ipar./Naf.

        [ziztatzea]: zizta, ziztada Heg.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (GN/Ipar.) pinchazo, punzada, punción
    fr piqûre, ponction
    en puncture, prick
    port espetada, pontada, punção

    Zulatu zion bihotza hiru ganibet ziztakoz.  (Hiztegi Batua)

    ziztako (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

     
  • Maite 11:33 pm on 2017/06/12 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    ziplo 

    adb. Bat-batean. Bertantxe ziplo hilda geratu zen. Gogoangarria izan zen gelara etorri eta infernurik ez zela, ziplo, bota zigun eguna. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 ziplo (G-goi ap. A).

    De repente. “De repente. Ziplo il da geratu zan, quedó muerto al instante” A. Alako baten lotsagalduko bat pandero-soñuz dantza lotuan egin naita asi zan; baita laster, bertantxe ziplo ilda geratu be. Karmengo Amaren Egutegia 1952, 115. Alkarrizketa eten dut ziplo, tximistak jota bezela. Txill Let 33. Besarkatu egin nau orduan, eromodun, bere indar guziakin, tiro batek ziplo zauritu bai luan. Ib. 91. Ximonek, soldaduzka urteak urreratu zitzaizkionean, aitari, ziplo, esan zion […]. NEtx LBB 124.

    (Voz que expresa que algo se ha terminado). Expresión “(AN-araq), expresión que denota terminar con todo en la comida o bebida” Satr VocP. Ordu biak inguru ortan asita, eguna argitzerako ziplo meta-belarra. Ataño TxanKan 186s.

    xiplo. Pili aitaren alaba izango dek. Ta zer? Izan dedilla nai badu. Baiña i, Ximon, eta ori ire amak ongi zekik zer esaten duan, i ez aiz berarena. Xiplo!!! NEtx LBB 126.

    2 ziplo.

    Provocación. v. 1 zipo, 1 zipla. Juan Jose Udarregi, / mutill eder ori / zer ote da ari? / ziplua ugari, / zer biar dit neri? AzpPr 81.

    Sinonimoak: adond.

        [bat-batean]: bat-batean, bat-batera, behingo batean, behingoan, berehalako batean, bertan behera, bertatik, kolpe batean, kolpe batez, kolpetik, banpez Ipar., betan Ipar., bet-betan Ipar., kolpez Ipar., sastakoan Ipar., tanpez Ipar., tipuski Ipar., tipustapastean Ipar., tupustean Ipar., zank Ipar., zankez Ipar., bat-batez g.e., behingo g.e., sost g.e., sostean g.e., supituan zah., derrepente Heg. beh., derrepentean Heg. beh., bertarik Ipar. g.e., tipustapan Ipar. g.e., hotsean Bizk. g.e., supituki Ipar. zah., frixtan Ipar.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. de repente, súbitamente, al punto
    fr adb. soudain, d’un coup
    en adb. suddenly, all of a sudden
    port adb. de repente, subitamente

    Trenbidean argi gorri bat ziplo berde bihurtu zen. [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ziplo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:50 pm on 2017/05/29 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zalagarda 

    iz. Amarrua, engainua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zalagarda (AN-5vill ap. A; Lar, Hb ap. Lh, H), zalagarde (Lar ->H).

    1.Zalagarda, emboscada” Lar. “Engaño” A. Cf. A la zalagarda, / zalagarda mala, versos castellanos del cantar de Sandailia, en los que Isasti entendió equivocadamente el término como nombre propio (TAV 3.1.10).

    2. (B ap. Izeta BHizt2; Lar). Alboroto, desorden, jaleo. “Zalagarda, alboroto, tumulto fingido” Lar. “Emen bada sekuleko zalagarda” Izeta BHizt2. v. zalarda. Egun oetako zalagardak, bekaturako bide eta perillak utziko ez dituztenak. AA III 211. Iñuteriko eta beste denboretako zalagardak. Ib. 517.

    “(G-to), revolución, motín” A. Ekaitza geiagotzen dala, zalagarda zurgu gora dijuala dakuszunean. “El motín”. Zink Crit 44.

    3. zalarda (AN-larr ap. Asp Leiz2). “Revoltijo de cosas […]. Ure ango zalarda!” Asp Leiz2.

    4. zalarda. “Trabajo mal terminado” Asp Leiz2.

    Sinonimoak: iz.
    [iruzurra] : amarru, engainu, amarrukeria, iruzurkeria, iruzur

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es engaño, trampa
    fr tromperie
    en trick, ruse, machination
    port engano

    Dena zalagarda handi bat da.

    zalagarda (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Save

    Save

     
  • Maite 7:08 pm on 2017/05/15 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    ziberespazio 

    iz. Internetek eta ordenagailu-sareek osatutako alegiazko lekua.  (Euskalterm Hiztegi Terminologikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ciberespacio
    fr cyberespace
    en cyberspace
    port ciberespaço

    Botxotik ziberespaziora blogak 10 urte bete ditu gaur. Zorionak, Iñaki!

    ziberespazio (Argazkia: Botxotik ziberespaziora, José Alberto Ubiernaren oparia)

    Save

    Save

    Save

     
    • Iñaki Murua 7:18 pm on 2017/05/15 Permalink

      Eskerrik asko, Maite.

      Portzierto, argazkia blogean badago ere, José Alberto Ubierna lehengusuaren oparia da.

    • Maite 10:36 pm on 2017/05/16 Permalink

      Opari polita! Aldatu dut. 🙂

  • Maite 9:54 pm on 2017/05/12 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zibereraso 

    iz. Internet bidez egiten den erasoa.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. ciberataque
    fr cyberattaque
    en cyber-attack, cyber attack
    port ciberataque

    Zibereraso masibo bat egon da gaur.

    zibereraso (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel