Tagged: Z Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:52 pm on 2016/11/23 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zortzi 

    zenbatz/iz.

    1 zenbtz. Zazpi eta bat, 8. Zortzi soldadu heldu ziren. Zortzi seme-alaba zituzten. Zortziren artean. Zortzi zoriontasun edo dohatsutasunak. Zortzi urteko neska txiki bat. Hogeita zortzi urterekin. Zortzi idazlanetatik bi soilik euskaraz. Zortzi egunen buruan. Orain zortzi mila urte. Zortzi edo hamar aldiz egunean. Egunean zortzi orduko lanak aspertzen zuen.

    2 (Izen gisa). Lau eta lau zortzi dira. Zortzi zenbakia.

    3 (Data adierazteko). Gaur, martxoak zortzi, astelehena. Abenduaren zortzian izango da saioa.

    4 (Orduak adierazteko). Zortzietan joan ziren. Zortzi eta erdietan. Goizeko zortziak arte. Zortziak aldera etorri zen. Zortzi eta laurdenak. Zortziak eta laurden. Zortziak eta laurdenetan. Zortziak laurden gutxi dira. Zortziak eta bostean. Zortziak hamar gutxi(ago). Zortziak laurden gutxi(ago)tan. Zortzietako meza.

    5 (Artikulurik eta kasu markarik gabe, gaur, bihar eta kidekoekin). Zortzi egun barru, zortzi egunera. Hilabete honen hamarrean, etzi zortzi, Donibane Garazin festa bat egitera doaz Euskal Herriko framazonak. Gaur zortzi itzuliko da lanera. || Duela zortzi egun. Gaur zortzi, ostegun goizaldera ohean hila kausitu zuten. Gure semea atzo zortzi ezkondu zen. Igandean zortzi etorri zen.

    6 (Lekuzko kasu atzizkiekin). Zortzi eguneko epea adierazteko erabiltzen den hitza. Zortzian behin ikusten dituzu, beraz, etxekoak? Zortzian-zortzian, astero esan nahi dut. Zortzitik zortzira ikusi behar da lizuntzen hasi ote den.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)zenbtz. zehazt. [kopurua] ocho (2) zenbtz. zehazt. (B/G) (atzo, gaur, bihar eta antzeko hitzen ondoren) en el plazo de una semana a partir de la fecha mencionada previamente (3) iz. [zenbakia] ocho
    fr (1) zenbtz. zehazt. huit (2) zenbtz. zehazt. (atzo, gaur, bihar eta antzeko hitzen ondoren) en huit [une semaine après du jour ou de la date déjà nommées]
    en (1) zenbtz. zehazt. eight (2) zenbtz. zehazt. (atzo, gaur, bihar eta antzeko hitzen ondoren) a week after or before the date in question
    port (1) zenbtz. oito (2) iz. [zenbakia] oito

    Gaurko hitza duela zortzi urte jaio zen. [Gaurko hitzaren 8. urteurrena: idatzi txio bat!, Maite Goñi]

    zortzi (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 11:27 pm on 2016/11/14 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    ziatu 

    du ad. Bogaren kontrako arraunketa egin, ontzia arraunlariak begira dauden aldera higitzeko.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 ziatu (zia V, G ap. A; Lar > H), zixe (V-m ap. Zubk Ond).

    “Ciar, es voz bascongada, ziatu” Lar. “Scier, terme de marine, ramer en arrière, à rebours” H. “Ciar, remar hacia atrás” A. “Ciar. Frenar” Zubk Ond. Cf. Aq 353: “Para forcejar atrás, zia ababor o estribord”.

    • “Garrar, una embarcación, ziatu, atzeratu” Lar.
    • “Cejar, ziatu, atzeratu” Lar. Beste batzuek dituzu, gure Euskeran nai ez lukeenak beste hizkundeetatik hiztxo batere: eta onen bidez epaiten ta ziatzen bezala dira jolasean. Lar, carta a Mb 279.

    2 ziatu.

    1. “Apuntar o aguzar en punta” Lar (s.v. ciar). “Apuntar, afilar las puntas” Ib. v. ziaztatu.

    2. Estimular (?). Nekazari bat ziatu ta abiatuten daben legez frutuen esperanzeak, igarotera eguraldi txarrak, neke izerdiak, otz beroak. Añ MisE 175s.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. ciar, remar hacia atrás
    fr (1) Náut ramer en arrière (2) (retroceder) reculer.
    en (1) (=ir hacia atrás) to go backwards, back up; (Náut) to go astern (2) (=cambiar de opinión) to back down
    port (1) cume, cume (2) terraço

    Ziabogan istriborreko arraunlariek bogatu egiten dute, eta ababorreko lehen hirurek ziatu, euren gorputza toletetara gerturatu, traineruak buelta har ez dezan. [«Banderak garesti daude, tarte txikian zazpi traineru baikabiltza», BIANDITZ IRAOLA, 2004-07-28] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ziatu (Argazkia: FlickrCC, Mike Baird)

     
  • Maite 11:57 pm on 2016/10/31 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zerbel 

    1 adj. g.er. Zurbila. Laino-mordo zurixkek noizbehinka estaltzen zioten ilargiari aurpegi zerbela. 2 adj. g.er. Epela. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: izond.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [epela]: epel, hotzautsi, hotzepel, zerrepel g.e.
        [zurbila]: g.e.beilegi Bizk., margul, zurbil, hits Ipar., zuhail Ipar., zurpail Ipar., beluri g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. templado, -a, tibio, -a (2) izond. pálido, -a
    fr (1) izond. tiède adjtemplado, -a, tibio, -a (2) izond. (piel muy blanca) pâle; (de poca intensidad) pâle adj
    en (1) izond. lukewarm; (climate) temperate, mild (2) izond. (piel muy blanca) palid, pale; (de poca intensidad) pale, faint
    port (1) izond. morno(a), moderado(a), suave; (clima, zona) temperado(a) (2) izond. pálido, -a

    Ezin da ur zerbel hori edan.

    zerbel (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 11:57 pm on 2016/10/14 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zorripiztu 

    adj. Denbora gutxian aberastu dena eta jendearekin arrandiaz jokatzen duena. Euskararen etsairik gaiztoenak etxe barrukoak direla, herri eta familia euskaldunetan hazi, eta diru eta aginte apur bat lortu duten zorripiztuak.  (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: adj.
    [zorripiztu] : aberastu berri (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (aberats berri) nuevo rico / nueva rica
    fr parvenu
    en parvenu, social climber, nouveau riche, upstart
    port novo-rico

    Euskararen etsairik gaiztoenak etxe barrukoak direla, herri eta familia euskaldunetan hazi, eta diru eta aginte apur bat lortu duten zorripiztuak. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 11:59 pm on 2016/09/27 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zergura 

    det. eta izord. (B) Zernahi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: det. Bizk.

        [zernahi]: zernahi  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es det. cualquiera; cualquier cosa
    fr det. n’importe quoi ; n’importe quel, -elle ; tout
    en det. anything; any

    Aitzitik, batbatean ama-alaba flandestarrak gogora etorrita, ontzi hartan segitu ahal izateagatik zergura emango nukeela ohartu nintzen.  [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zergura (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:13 pm on 2016/09/25 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zarradagarri 

    izond. Zarrada eragiten duena. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zarradagarri. Impresionante, terrible. Judegoak arresi-ormatatik kanpora baeukazan arerioak, baiña euren indar guztiak anai arteko gudaketa zarradagarri baten galdu zituezan. Agur 21-7-1973 (ap. DRA).

    Sinonimoak:izond. Bizk.

        [zarrada eragiten duena]: zirraragarri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (B) impresionante, emocionante, emotivo, -a, sensacional, que conmociona
    fr izond. troublant, -e ; émouvant, -e ; impressionnant, -e ; sensationnel, -elle ; touchant, -e
    en izond. exciting, moving, thrilling, touching

    Gaurko gaua zarradagarria izango dela aurreikusten da.#i25bozak #i25

    zarradagarri (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:13 pm on 2016/09/07 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zuzengabekeria 

    iz. Bidegabekeria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [bidegabekeria]: bidegabe, bidegabekeria, injustizia, ezbide g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    Orotariko Euskal Hiztegian

    zuzengabekeria (L, B ap. A; VocB), zuzenbagekeria, zuzenbagakeria, zuzengakeria, zuzengekeria.

    Injusticia. Injustizia edo zuzengabekeria hanitx izaten da bazterretan. Eskual 11-9-1908 (ap. DRA). Saldukeria, eskargekeria, zuzengakeria, neurrigekeria gauza onak eta goragarriak dirala uste bagendu. Zink Crit 1. Zuzen eta bidezkoa mugatzeko darabilzkien itzek, ordea, zuzengabekeria ere adieraz lezakete. Zait Plat 126. Altsuagoari dagokiona da zuzenbidea, izan ere; zuzenbagekeria, berriz, norberari onuragarri ta egoki dana. Ib. 136. Onak, ordea, zuzenak dira, ta zuzenbagekeririk egiteko eztira gai. Ib. 96. Zuzenbagekeri franku mordoka ta eskudaka erritarren aurrean astinduteko ta aizatuteko. Erkiag BatB 65. Orduan, asaldatzeak zuzengabekeria kentzeko orde, nausi-araz dezake. Othoizlari 1971 (n.º 61), 19. Jenden ikustate-gabekeria, zuzengabekeria, kixkilkeria, gaixtakeria. Ainerabelar GH 1973, 374. Gizarte erakunde aldaketan eta zuzenbagekeri egoerak zuzentzeko aurrerabideetan astiroegi ibiltzea. Agur 17-3-1973 (ap. DRA). Orretan dagon zuzengekeria ikusiago, geuk bardin ez egiteko gogoa artuago. Agur 4-8-1973 (ap. DRA). Gaurko zuzenbagakeritik biarko justizia ataraten dot. EgutAr 5-3-1976 (ap. DRA). En DFrec hay 8 ejs. de zuzengabekeria.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. injusticia; atropello
    fr iz. injustice
    en iz. injustice
    port iz. injustiça

    Gaurko zuzengabekeriatik biharko justizia ateratzen dut. EgutAr 5-3-1976 (ap. DRA). (Orotariko Euskal Hiztegia, mold.)

    zuzengabekeria (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel