Tagged: Z Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:08 pm on 2016/08/23 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zoru 

    iz. 1. Oinetakoen azpialdea, lurra ukitzen duena. 2. Zoladura, gainean ibiltzeko sendo eta lau prestatzen den gainazal natural edo artifiziala. 3. Lurzorua. • zoru erdi. (pl.) Zolerdiak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [oinen azpian duguna]: behegain, lur, solairu, zola, behearen gain Bizk., angelu zah.
        [oinetakoen azpia]: zola

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) suela (2) suelo; firme (3) (Eraik.) suelo, piso
    fr (1) [oinetakoena] semelle (2) [lurzorua] sol, pavé (3) parquet, plancher
    en (1) [oinetakoena] sole (2) [lurzorua] soil, ground (3) floor
    port (1) sola, solado (2) solo (3) piso

    Lur gordina zuen zoru, goian adarrak nahas-mahas, ilargi apal biribilak lagun zegidala zirudien. [Ipuin hautatuak, Jorge Luis Borges / Juan Garzia (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zoru (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 8:20 pm on 2016/08/21 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zamalko 

    iz. Ipar. eta Naf.g.er. ‘zaldikumea’ (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zamalko (AN-larr ap. Bera EEs 1915, 210; H), zamariko, samalko (Gèze).

    (Dim. de zamari). Potro. “Poulain” Gèze y H. Deabruak daramazki (ardozaleak) gaistakerietara, nola balemazki freno ta ezporeareki bere zamarikoak (163). LE-Ir. Utzirik hamabost zamalko jandarmen eskietan. Eskual 7-3-1913 (ap. DRA). Basoan jaio-ta basoan nai, gure zamalkoak eztik etxera nai (AN-ulz). “Donde nace, pace”. Inza Eusk 1927, 152.

    Sinonimoak: iz. Ipar./Naf. g.e.

        [zaldikumea]: behorkume, pottoko, zaldikume (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (ikus zaldikume) potro, caballo joven, jamelgo
    fr poulain
    en (male) colt, foal; (female) filly, foal
    port potro, -a; poldro, -a.

    Begira zure zamalko argala; belarriak zut-zutak paratzen ditu kanoiaren erlatsa hurbilegi entzuten duenean. [Euskal karma, Jon Alonso (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zamalko (Gaurko hitza,CC)

     
  • Inaki Agirre 9:14 pm on 2016/08/07 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zazpiki 

    1. iz. eta izond. Emakumea ernaldu eta handik zazpi hilabetera jaiotzen den haurra. 2. izond. Egonarri gutxikoa; edozergatik urduri edo egonezinik jartzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) 

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zazpiki (V, L-côte, S; Lar, Zam Voc), saspiki (V-gip). Ref.: A; Iz ArOñ (saspíki); Etxba Eib; Elexp Berg.

    1. Sietemesino. Cf. Ag G 30: “Zazpikiñeko mutillak”. Hordua baño len jaioa ta zazpikia zen Luci beraren erriko aur bat. Mb IArg II 310. Bai, nere aitak dionez, Kresala ta ni almen gabeko gizonaren egintzak gera, zazpikiak, eta gure aitak ondo ezagutzen gaitu. Ag G I. Gogoazko arazoetan emagin omen zan, egiaz erdi-egiten lagun egiten baitzion entzuleari […]. Entzuleak aurgaizto, edo, zazpikiren bat sortu bazuen, bazterrera iaurtiten omen zuen. Zait Plat 91. Sorkeria etzuan izan ain mardula. Aur zazpikiaren antzekoa. Agur 23-6-1973 (ap. DRA).

    2. (V, G-azp, L-côte, S). Ref.: A; Etxba Eib; Zubk Ond. Impaciente. “Iñun geldirik egon ezindako ume zazpikixa urten desta” Etxba Eib. “Dícese de las personas cascarrabias y de poco asiento. Ez jarritta, ez zutik, ez kalian, ez tabernan, ezin leike patxaraz ibilli zazpiki orrekin” Elexp Berg. Geldi, Koldo zazpiki, geldi! Orren azkar egosten al da ba lapikoa? NEtx Nola 29. –Aitak bialdu nau deirik ba ete dagon jakiten. –Ondo zazpikia da bera. Zubk Egan 1960 (3-6), 265.

    3. (Lar, Hb ap. Lh, H). “Pléyades, siete cabrillas, izardi zazpikia” Lar. “Cabrillas las siete, zeruko zazpikiak” Ib.

    Ikus xaxpiki

    XAXPIKI. (Forma con palat.). Inquieto, impaciente. Jesus! I aiz ume xaxpikia! Norako presa dun? Etxde JJ 203. Gure bertsolari xaxpikiak [Iparragirrek], iñun egoneziñak, alegia, berriz ere Frantzira jo zun. Etxde 16 seme 77. Agirre xaxpikiak asalda-erazi zun espediziñoko gudari taldea. Etxde Itxas 31. Ia ba, aguria emen dabil xaxpiki antzera-ta. Zubk Egan 1960 (3-6), 270. Ai, xaxpiki, xaxpiki! Zendoia 145.

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [zazpiko] : zazpiko
    [kakalarri] : kakalarri, prakerre, ipurterre, pairugabe, erretxina, egonezin, kakapirri

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz./izond. sietemesino, -a (2) iz./izond. impaciente, cascarrabias
    fr (1) iz./izond. prématuré de sept mois (2) iz./izond. impatient, -e ; grincheux, -euse
    en (1) iz. (formal) baby born two months prematurely; izond. premature (2) anxious, nervous
    port (1) adj & m, Æ’ setemesinho(a) (2) impaciente

    – Ez zen erraza zu nola tratatu asmatzea, zazpikia esku artean baino mendreago. [Olatu bat kuartelen gainetik, Xabier Amuriza (Lanku, 2009)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ametsen begiak ikusi nituen adi-adi niri begira, zazpiki, zerbaiten esperoan. [Damutzen ez direnak, Itxaso Araque (Elkar, 2012)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Zeruko zazpikiak ikusteko aukera izan genuen!

    zazpiki (FlickrCC, José Miguel)

     
  • Maite 11:05 pm on 2016/07/25 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zoriontegi 

    iz. Paradisua. 

    Orotariko Euskal Hiztegia

    zoriontegi. Paraíso, cielo. Gaur nerekin izango zera zoriontegian, esan zion lapur damutuari. Inza Azalp 107. O, zoriontegi maitagarri, ez al naz zoratuko, ez al naz zoratuko. “Heaven”. Larrak EG 1958 (3-4), 292. Zerualdeko atadian egoan, ausaz, Txantonen alabea, zoriontegiko atea erdikusten ebalarik edo. Erkiag Arran 150.

    Sinonimoak: iz. g.e.

        [paradisua]: atsegintoki, paradisu, zeru, atsegintegi g.e., donoki zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es paraíso, lugar de felicidad.
    fr paradis
    en paradise
    port paraíso

    Zoriontegian zaude eta badakizu!

    zoriontegi (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:36 pm on 2016/07/22 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zurt 

    adb. (B) Adi, erne. Zurt egon. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.

        [erne]: adi, argi, buru-belarri, erne, kontuz, ernerik Ipar., kasu Ipar., ernai Gip., erneki Ipar. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. (B) atento, -a, alerta
    fr adb. attentif, prêt, alerte
    en adb. alert, watchful, awake; attentive
    port adb. (B) atento, -a, alerta

    Gizona ez zen mugitu, baina kanaberari eragiteari utzirik, zurt jarri zen. [Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zurt (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 12:30 pm on 2016/07/06 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zunda 

    1. Astron./Astronaut.
    sin. espazio-zunda
    Lurraren grabitatea utzi eta astro batera edo planetarteko espaziora ikerketak egitearren bideratzen den espazio-ontzi robotikoa.

    en space probe, probe
    es sonda, sonda espacial
    fr sonde, sonde spatiale

    2. Geol.
    Uraren edo lurraren azpian azterketak egiteko erabiltzen den aparatua. Sakonera txikietarako, eskuzkoak edo hidraulikoak izaten dira eta sakonera handitarakoak, berriz, kolpekari mekanikoak, kablezkoak, biragarriak, etab. izan daitezke.

    en sound
    es sonda
    fr sonde

    3. Itsas.
    sin. berun, plomu, zingo
    Uraren sakonera neurtzeko tresna, hari baten muturrean pisu handi bat duena.

    en sounding lead
    es sonda, plomada, bolina
    fr plomb de sonde

    4. Med.
    Gorputzeko hodi edo barrunbe batean likido bat sartu edo ateratzea ahalbidetzen duen tresna.

    en probe, sound
    es sonda
    fr sonde

    5. Teknol.
    Itsasoaren sakonera jakiteko muturrean berun-puska bat duen soka.

    en probe
    es sonda
    fr sonde

    Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa

    NASAk inoiz egindako lorpenik zailena izan da hau”. Halaxe deskribatu du Juno zundak egindakoa misioko arduradun Scott Boltonek. Izan ere, bost urteko bidaia luzearen ostean, eguzki argiz dabilen espazioko satelitea beste edozein ibilgailu baino gehiago gerturatu da Jupiterren orbitara. [Bost urteko bidaiaren ostean, heldu da ‘Juno’ (Berria.eus, 2016-07-05 )]

    zunda (Argazkia: NASA) Berria.eus-etik hartua

     
  • Maite 1:21 pm on 2016/06/27 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zundaketa 

     iz. 1. Zundatzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. Populazio baten lagin adierazgarri bateko kideei buruz, informazioa lortzea helburu duen azterketa (eskuarki inkesta edo galdera-sorten bidez), populazioa osoari buruzko ondorioak ateratzearren egiten dena. Iritzi-zundaketa. 3. MED. Ik. drenaje (2). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [zundatze]: zundatze, zulaketa (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)
    [ikerketa]:  ikerketa, azterketa, galdeketa (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. [zundatzearen ekintza eta ondorioa] sondeo (2) iz. (hed.) sondeo
    fr sondage
    en survey, poll
    port sondagem, exploração

    Eta orain zer? Ahaztu hauteskunde kanpainan entzundakoak. Kanpainak asko du zirkutik, eta politikarien esanek hauteskundeetako zundaketek baino sinesgarritasun gutxiago dute. Gaurtik aurrerakoa da benetako errealitatea. [Birtualitatetik errealitatera, Jakes Goikoetxea (Iritzia, 2016-06-27 )] (Berria.eus)

    zundaketa (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel