Tagged: Z Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 6:48 pm on 2016/05/26 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zokor-mazo 

    izond. Baldarra, zakarra.

    Sinonimoak: izond.
    [zokor-mazo] : baldarra, zakarra

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) mazo para desterronar (2) (lgart.) destripaterrones, tosco, -a, cazurro, -a, palurdo, -a
    fr (1) maillet à émotter (2) paysan, -anne ; croquant, -e ; cul-terreux, cul-terreuse
    en (2) rough, boor
    port (1) maço para desterroar (2) tosco(a), casmurro(a), bronco(a)

    Zezen-plazetako plazerrik bizitzeko gai ez den zokormazo honek sentiberatasun teluriko gutxi izango du, seguru, baina seguru dago, halaber, ez duela zezen batek harrapatuko udako solstizioaren bezperetatik uda bukatu artean han-hemen burutuko diren odol festetan, ez bada zezen batek ihes egin duelako malekoiko terrazetaraino. [Zezenak dira, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2016-05-25 )] (Berria.eus)

    zokor-mazo (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:12 pm on 2016/04/20 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zilibokata 

    iz. (Ipar.) Nahaspila. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [nahaspila]: botiga, lardaskeria, nahasi-mahasi, nahas-mahas, nahasmen, nahaspila, nahaste-borraste, zurruburru Ipar., nahasturia Naf., broia Zub., kaka-nahaste beh., saltsa beh., zaramatika g.e., endredo Heg. beh., nahastura Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) mezcolanza, desorden, desbarajuste
    fr  iz. désordre, confusion
    en disorder, mess; hotchpotch, hodgepodge EEUU, jumble
    port desordem, bagunça, desbarate

    Frantximanen aipamenaz osoki hanpatuak,
    euskaldunaren ozenaz hurren ahalkatuak,
    bere hizkuntzaz dute oraino arnegatuko
    zilibokata bat gero hainitzez egiteko. 

    [Janpierre Arbelbide, Xipri Arbelbide (Egan, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zilibokata (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 5:40 pm on 2016/04/05 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zazpisuete 

    izond. 1. Bizkarroia, besteren bizkarretik bizi dena. 2. Nonzeberria. (Labayru Hiztegia, moldatua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ZAZPI-SUETE. “(V-ger), capigorrón” A. Gangar bako ollarrik, iñoiz bez, eta zazpisuete koipekeri bakorik, eguno bez. Otx 39. Alare, Sokrate, zazpisuete bat eginda, erriaren uberan sartuta bizi al izan zan amaikatxo urte aunditan. Zait Plat 99.

    Sinonimoak: izond. Bizk. g.e.

        [zazpisukaldea]: bizkarroi, bizkarkin Ipar., zazpisukalde Bizk. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
        [nonzeberria]: nonzebarri (bizk.)/nonzeberri (bat.), surluze (bizk.)/sudurluze (bat.) (Labayru Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. gorrón -a, capigorrón -a. (2) izond. metomentodo, entrometido -da
    fr (1) adj fam profiteur(euse) (2) touche-à-tout, fureteur, -euse
    en (1) (mostly UK) cadger, sponger (2) freeloader
    port (1) aproveitador(a), sanguessuga, chupa-sangue (2) intrometido(a)

    Denok dakigu zer diren kuxkuxeroak: bazter-miatzaileak, beti usnan ari direnak. Gogaikarri galantak! Baina are okerragoak dira begiratze hutsetik ekintzara pasatzen direnak. Bizkaian bada berba bitxi bat horiek deskribatzeko: zazpisuete. Bi esangura ditu: alde batetik, jantxakurra, inoren lepotik bizi dena; bestetik, nonzeberria, sudurluzea. Bigarren esangura hori modu bikainean erretratatzen du zazpisuete berbak: enparauen suetera kuxkuxean sartzeko ohitura lotsabakoa duena kalifikatzen da adjektibo horrekin. [Koxkoxero, Txistu eta Tamboliñ (Txistu eta Tamboliñ, 2011-10-02 )]

    zazpisuete (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 12:23 pm on 2016/03/20 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zuhaur 

    izord. (Ipar.) Zu izenordainaren forma indartua, zeu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izord.
    [zuhaur] : zeu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izord. (Ipar.) tú mismo, -a
    fr izord. (Ipar.) vous-même
    en izord. you yourselves

    ZUHAUR

    Gauari fida nintzaion,
    kareza ekarri baitzuen,
    misteriotsua izaten baitzen,
    zure irriaren antza baitzedukan,
    amodiozko kobla entzuten baitzen,
    maitaldia iritsia baitzegoen,
    zuhaur baitzinen.

    Galera errepikatuak, Juanra Madariaga (Susa poesia, 1992)

     
  • Maite 11:53 pm on 2016/02/19 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zoragari 

    Ik. iraka. iz. BOT. Gramineoen familiako landare belarkara, hostoak estuak eta loreak bukaerako buruxkatan dituena. Laboreen artean hazten da eta erauzten zaila da (Lolium temulentum). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    zoragari (V), zoragarri (Lar Lcq 175, LandHizt 369, H), zorakari (V-gip), sorakari (V-gip). Ref.: A; A Apend; Iz UrrAnz (sorakaríxa); Elexp Berg (zorakari).

    Ballico, hierba que nace entre el trigo, y su grano emborracha” Lar. “Joyo, hierba que nace entre los trigos” Ib. “Zizaña” Ib. “Lolloa, zoragarria, ballico” Izt C 45 (en una lista de plantas). “Cominillo o joyo o cizaña” LandHizt 369. “Arvejana, cizaña” A. “Vallico” A Apend. “La hierba que crece entre el trigo con espiga más larga y delgada” Iz UrrAnz. La forma zoragarri es, sin duda, etimológica. Gari solo bateti atera biar dira zalga, olo, zoragari ta bedar dongaak. Mg PAb 196. Erein ditube askok zalga, olo ta zoragari azi txatarak, esan gura dot izen arrotzak, erderiari ostubak. Ib. 196. Etorri zan arerijua eta erin eban zoragarija gari ganian (Mt 12, 25). Astar I app. XII (Lç, Dv, Leon hiraka, He, TB, Echn, SalabBN, Ol, IBk iraka, Ip zalge, Ur lollo, Ur (V) olo, Hual zizaña, Samper olabeor, Ker galbedar, IBe ologaizto). Iraka (lolium) onek izenik asko ditu euskeraz: zalge, zoragari, larbera, orkari ta abar. Ibiñ Virgil 47. v. tbn. Ezale 1899, 148b.

    Sinonimoak: iz.

        [iraka]: iraka, llollo Naf.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cizaña ➥ iraka
    fr  (Bot.) ivraie enivrante
    en (plant) darnel

    Iraka (lolium) honek izenik asko ditu euskaraz: zalge, zoragari, larbera, orkari eta abar. Ibiñ Virgil 47.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    zoragari (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 1:23 pm on 2016/01/28 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zapi 

    iz. 1. Hainbat eginkizunetarako erabiltzen den oihal-zatia (askotan hitz-elkarteetan erabilia: eskuzapia, mukizapia, musuzapia). Burua zapi batez estali zuen. 2. (pl.) Arropa. • zapi zikin. (pl.) Norbaiti edo zerbaiti dagozkion eta haietaz harro ez egoteko modukoak izaki, jendartean azaltzen ez diren gauza edo kontuen multzoa. • EGUZKIA NORA, ZAPIAK HARA. Beti agintzen duenaren alde dagoenaren, edo nagusi den joerarekin bat datorrenaren jokabidea adierazteko erabiltzen den esapidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 zapi (V, G, AN; Lar, Aq 91 (AN), Añ, Izt 67r, Dv (V, G), H (V, G), Zam Voc, Ort Voc). Ref.: A; Etxba Eib. 1. Paño, trapo, lienzo; (pl.) ropa. “Ropa blanca, […] zapi txuria” Lar. “Trapo, pedazo roto de lienzo, &c., zapi zatarra” Lar y Añ.

    2 zapi (V, G, AN, L, B; Lar, Dv), zape (Sal; Lar). Ref.: A; ZMoso 67; Izeta BHizt2.

    “Zape, al gato” Lar. “¡Zape!, exclamación para echar fuera al gato” A. v. xapi. Kuidao katubari / esan arin zapi. DurPl 49. Zapi katua! […] egiten zuan katua eskuaz egotzirik. Osk Kurl 55.

    Sinonimoak: iz. (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

    1. oihal, trapu.
    2. dafaila, eskuoihal, eskuzapi.
    3. mahai-zapi.
    4. mukizapi, sudur-zapi, mokanes

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (sarritan hitz-elkarteen bigarren osagai gisa) trapo; bayeta; pañuelo (2) iz. [higienikoa] compresa (3) iz. (herr.) (pl.) trapo, ropa, prenda de vestir
    fr (1) iz. (hitz-elkarteen bigarren osagai gisa) chiffon ; mouchoir ; foulard (2) iz. (herr.) (pl.) vêtement, chiffon, fringue
    en (1) iz. [garbitzeko] duster, cleaning cloth; [sukaldeko] washing-up cloth (2) iz. [mukiena] handkerchief; [paperezkoa] tissue (3) iz. [burukoa, lepokoa] headscarf, scarf
    Entzun:

    Zapi beltz bana atera eta begiak xukatu zituzten. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zapi katua!  […] egiten zuan katua eskuaz egotzirik. [Osk Kurl 55. (Orotariko Euskal Hiztegia)]

    zapi (Irudia: aislinn.com)

     
  • Maite 11:08 am on 2016/01/27 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zenbatetsi 

    du ad. ESTAT. Zerbaiten gutxi gorabeherako balioa zenbatespenez kalkulatu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zenbatetsi. “Tasar, calcular” AG 2342. Azkue (Morf 738) cita este neol., que no aprueba totalmente.

    Sinonimoak: iz.
    [zenbatetsi] : kalkulatu, balioetsi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. estimar
    fr du ad. estimer
    en du ad. estimate
    port du ad. estimar

    Entzun:

    Nik baino urtetsu pare bat gehiago zenbatetsi nizkion. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zenbatetsi (Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel