Tagged: Z Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:35 am on 2014/05/13 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zamalkatu 

    da ad. (Z) Zaldi gainean ibili.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [zamalkatu] : zaldiz ibili (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) cabalgar, montar a caballo
    fr (Ipar.) chevaucher, monter à cheval
    en da ad. [zaldia] to ride
    port cavalgar, montar

    Entzun:

    Panpina lurrean etzan, eta sexua praktikatzen arituko balitz bezala, haren gainean zamalkatzen ibili zen denbora batez. Ostean, jantzita zeraman bainujantziari tirakada bat eman, eta ipurdia erakutsi zuen. [Miley Cyrusen azkena; felazio bat, zuzenean, Luzia Zugadi (eitb.com, 2014-05-12)]

    zamalkatu (Wikimedia Commons)

     
    • Maite 8:05 pm on 2014/05/13 Permalink

      Iñigo Arandiak beste adibide hau utzi digu Facebooken:

      “Kopetan eman zion azken muxua Fontechak, eta gezi batek bezala zulatu zion gogoa bi ordu lehenago besarkatu zuen emakumezko haren gorputz biluziaren akorduak, oheko jardun basatiak, besoetan hartu eta emakumezkoaren bularrak dilindan ikusteko bere gogo demasagatik nola jirarazi zuen Belen bere gainean zamalka zedin, buztana haren barrutik atera ere gabe behin eta berriro posturaz aldatuz, eta nola orgasmoaren azken astinaldietan Belenek atzerantz egin zuen buruarekin, bonbilla bakarreko mahai-lanpara piztuta zuen gau-mahaitxoaren ertzarekin buruan nahigabe kolpea hartu aurretik. Izutu egin zen Fontecha. Konortea galdu zuen Belenek une batez. Twist, Harkaitz Cano.

  • Maite 11:38 am on 2014/05/04 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zabotu 

    da ad. Hantu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    zabotu (V-arr, G-azp, B ap. A), zagotu (V, G ap. A).

    “Hincharse las plantas y aun los animales” A.

    Sinonimoak: ad.
    [hantu] : 1 puztu, hanpatu. 2 ik. harrotu (5000 Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es hincharse, inflarse
    fr enfler, se gonfler.
    en swell, inflate, swell up
    port inchar-se, inflar-se

    Entzun:

    Asko gizendu den lagun batengatik norbaitek esan zidanean zabotuta dagoela, bueltak ematen hasi nintzaion aspaldi entzun gabe neukan hitzari, eta analogiak babotuta iradokitzen bazidan ere, banekien ez zutela zerikusi zuzenik, nahiz babotuta egotearen efektuak eta hitzaren hurbiltasun fonetikoak asko laguntzen duten zabotuta ulertzen.  [Zabotuta, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2014-05-04)] (Berria.info)

    zabotu (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:52 am on 2014/04/10 Permalink | Reply
    Tags: , Z   

    zartzo 

    iz. 1. Zarata. 2. Txutxu-mutxu. 3. Harropuzkeria. (Labayru Ikastegia)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zartzo (H (que cita a EZ); -rz- Lar).

    1. Ruido. “Bulla” Lar. “Bruit, tapage” H. Baiñan othoitz egiteko apartean lekhua / iduki zak zartzo eta soiñutik urrundua. EZ Man I 9. Edo nola Otsaillean oihanetan otsoak, / damnatuak entzuten tu handiago zartzoak. Ib. 105. (SP; -rz- O-SPAd, O-SP > SP, Dv, H y A). “Zarzoak, babils, caquets” O-SPAd 880. “Le bruit que font ceux qui parlent bas, mussitatio. Suaren zarzoa, le bruit que fait la flamme quand elle est forte” O-SP 227. “Nihor asaldatzea zarzoz edo hitz alferrez (Hm)” SP (se refiere sin duda a la ed. de éste del libro de Haramburu). Suak ere harengatik egiten tik zarzoak, / bai halaber gurguraia xirripa mortukoak. EZ Man II 17. Meza erraiten den denboran gogoa maiz berzetan edukitzea edo denbora luzean zarzo handian egoitea da mortal. Harb 174s. Elizan nihor asaldatu zartzoz edo hitz alferrez. Harb (ed. 1690) ap. H.

    2. (Urt Gram 8 > A). Vanidad. “Grand air qu’on se donne” Urt Gram.

    3. Diligencia, presteza. “Actuose, […] zartzo handirekiñ, agudóki” Urt I 119.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [zarata]: hots, soinu, azantz Ipar., haro Ipar., harrabots Ipar., zarraparra Bizk., asots Naf., ereta Naf., herots Zub., arrada g.e., ospe Bizk. g.e.
    [txutxu-mutxu]: firfira, marmar, marmariza, murmur, xuxurla, zurrumurru, erasia Ipar., gurgur Ipar., marmara Ipar., murmurika Ipar., alamen Bizk., marmario Gip., surmur Gip., murmuzika Zub., murmurio g.e., murmurazio zah.
    [harropuzkeria] : arrandia, burgoikeria, buruiritzi, handikeria, handiuste, hantuste, harrokeria, harrotasun, oilarkeria, burujope Ipar., espantu Ipar., furfuria Ipar., superbiotasun Ipar., urguilu Ipar., laineza Gip., astintasun g.e., faunkeria g.e., haizekeria g.e., handipuzkeria g.e., handurreria g.e., hantukeria g.e., harroketa g.e., ilarrainkeria g.e., banaloria zah., baneria zah., banitate zah., faza Ipar. g.e., haidorkeria Ipar. g.e., hanpuruskeria Ipar. g.e., harrogoa Ipar. g.e., morga Ipar. g.e., burupe Ipar. zah., handigoa Ipar. zah., hankortasun Ipar. zah., superbia Ipar. zah., urguileria Ipar. zah., soberbia Heg. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) ruido, barullo (2) cuchicheo, murmuración (3) vanidad
    fr (1) bruit; boucan, cohue (2) chuchotement (3) vanité
    en (1) noise, racket (US), din (UK) (2) gossip (3) vanity, arrogance
    port (1) ruído, barulho (2) cochicho, fofoca (3) vaidade

    Entzun:

    Baiñan othoitz egiteko apartean lekhua / iduki zak zartzo eta soiñutik urrundua. EZ Man I 9.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    zartzo (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 6:02 pm on 2014/03/03 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zakil 

    iz. 1. ANAT. Ugaztunen penisa. Pubisaren aurrealdean kokatuta dagoen eta esperma umetokian edo umetoki-lepoan uzteko balio duen organo zutikorra da. 2. ITSAS. Belazurruna. 3. MIKOL. Falaleen ordenako eta Mutinus eta Phallus generoetako onddo basidiomikotinoen izen arrunta. Fruitu-gorputzak zakilitxura eta euliak erakartzen dituen haratustel-usaina du. • zakil-hezur. ANAT. Ugaztun askotan, zakila indartzen duen hezur mehea. || zakil-moko. Ik. glande.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [arren organoa] : buztan beh., falo jas., pitxo Ipar. beh., pitilin Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Zool.) pene (2) (Mikol.) falo (Mutinus sp., Phallus sp.) (3) (lgart.) tonto, -a, necio, -a, majadero, -a
    fr (1) (Anat.) pénis (2) (Mikol.) phallus (3) izond. (lgart.) sot, sotte, idiot, -e ; imbécile
    en (1) (Anat.) penis (2) [mozolo] idiot, dumb, fool, ass
    port (1) pênis (2) falo (3) tonto(a), néscio(a),

    Entzun:

    Zakil tentea hatz puntaz bilatu zuen Martak, begiak ireki beharrik izan gabe ondo oratuz, harik eta hatzez nahikoa gogortua zegoela baieztatu ondoren aluan barneratu zuen arte. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ekar kamioiak, zerbait ikasi behar dik gaur agure orojakile zakil horrek! [Elektrika, Xabier Montoia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zakil (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:50 am on 2014/02/19 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zarbasta 

    iz. 1. adaxka.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 zarbasta (V; Deen I 453 <sarvasta>), zarbazta (H), zabrazta (V-gip), zaprasta, sarbasta (V-gip). Ref.: A; Iz ArOñ (sarbasta); Elexp Berg (zabrazta).

    • “Branchage en général” H (que cita a Izt). “Ramillas
    • txarbasta (G-to ap. A). “Puntas de las ramas” A.
    • zarbazta (Lar, H). “Carrasco, carrasca” Lar. Lacoizqueta (152) copia erróneamente zarbatza.

    2 zarbasta, sarbasta (V-gip ap. Iz ArOñ).

    “Emakume sarbástia, mujer dura y trabajadora, buena para el caserío” Iz ArOñ.

    Sinonimoak:  iz.
    [adaska] : abartxo, adartxo, adaxka Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) ramillas (2) Zool. cierto pececillo de mar
    fr ramille, branchage
    en brushwood
    port ramo

    Entzun:

    Ez naiz arrantzale eskasa. Zarbasta pare bat harrapatu nuen lehengo batean. [Karabana bati jarraika, Xabier Etxaniz  (Naiz.info, 2011ko irailaren 03a)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zarbasta bat hartu eta sua emendatzera joan ginen basora. Elexp Berg. [moldatua] (Orotariko Euskal Hiztegia)

    zarbasta (CC, micuarto.blogspot.com)

     
  • Maite 8:13 pm on 2014/02/01 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zirrindola 

    iz. 1. Metalezko uztai edo eraztun handia. 2. TEKNOL. Torlojo-azkoinez loturak egiten direnean, azkoinaren estutze-lana ongi bana dadin tartean jartzen den eraztun edo pieza zilindriko zapala.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) aro, anilla, arandela (2) (Teknol.) arandela
    fr (1) anneau, bague(2) (Teknol.) rondelle
    en (1) ring, hoop (2) (Teknol.) washer
    port (1) anel, aro, argola, arandela (2) (Teknol.) arandela

    Entzun:

    Goiz batean, bainugelako kanila baten zirrindola konpontzen ari nintzela, sartu eta telebista piztu zuen, neskameek egin ohi duten bezala. [Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean, Raymond Carver / Koro Navarro (Alberdania-Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Buda Amandrea ematen du galipotezko ama edo amama dirdiratsu horrek, koloretako painelua buruan eta zirrindola doratuak belarrietatik dilindan. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zirrindola (geograph, CC)

    zirrindola (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:45 am on 2014/01/27 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zopatu 

    da ad. Erabat busti. Ardotan zopatua (borracho como una cuba) (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa eta Elhuyar Hiztegia)

    Sinonimoak: iz.
    [erabat busti] : blaitu, busti-busti egin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. [ardotan, esnetan, ozpinetan…] empapar, embeber, impregnar, remojar, emborrachar, ensopar (2) da ad. [horditu] emborracharse (3) da/du ad. [blai egin] empapar(se), calar(se), mojar(se)
    fr du ad. tremper, mouiller
    en du ad. to dip, to dunk, to soak
    port (1) embeber, empapar (2) embebedar-se, embriagar-se (3) ensopar-se, empapar-se

    Entzun:

    Edan ordez jan egin behar den ardo zopatu lodi bat izan zen lehendabiziko urratsa.[Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Euskara herrikoa, batere berritsi horietakoa, gai berezi eta interesdunetan zopatua, txairoa eta atsegina [aldizkaria]. AIr Egan 1958 (3-6), 223. [moldatua]

    zopatu (FlickrCC, s_evenseth)

    zopatu (Wikimedia Commons)

    zopatu (Wikimedia Commons)

    zopatu (FlickrCC, LatinSuD)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel