Tagged: Z Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:05 am on 2014/01/10 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    ziratu 

    du ad. (BN eta GN) Zapatak nahiz botak betunez igurtziz, distiratsu jarri. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    ziratu (B, BN ap. A; Gèze, VocBN, Dv, H, VocB).

    1. Lustrar, encerar. “Cirer” Dv. “Cirer une chaussure” H. “Cirer un parquet” Ib. “Lustrar (calzado), dar cera (al piso). Sala onen ziratzen, badugu ordu beteko lana, en sacar lustre a esta sala tenemos seguramente trabajo para una hora” A. “Embetunar, lustrar, dar lustre o sacar lustre” VocB. Zango-behatzak ezkoz ziratuak [zituzten]. Larz GH 1959, 86s. Goizean zapetak ziratu gabe, jali bainuk etxetik, to, zira-hazkidak orai! Larz Iru 114. Morok zapatak bakerori ziratzen daizko. Ib. 66.

    Sinonimoak: iz.
    [ziratu]: ziraia eman (5000 Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Word Reference  eta Orotariko Euskal Hiztegia):

    es   (1) lustrar, encerar (2) (Ipar.) aplicar/dar betún
    fr (1) cirer (2) (Ipar.) cirer, astiquer
    en (1) to wax, to apply wax (2) to polish, to shine
    port (1) encerar (2) aplicar betume

    Entzun: 

    (Jartzen da eta zangoa luzatzen dako) Goizean zapetak ziratu gabe, jali bainuk etxetik, to, zira-azkidak orai! Hola ikusiko dik Benatek ere, zoin abilki pratikatzen dukan hire ofizioa! To, wisky turnada on bat irabaziko duk! (Pantxo xuttitzen da, bere lanari buruz) BENAT: (Idorki) Pantxo hago hire tokian! ANTON: (Irri larri batekin) Zer! Utz-ak zonbait sosen irabazterat. [Hiru ziren (laugarren gertaldia), 1957] (Euskal Klasikoen Korpusa)

    Lerra-lerra joaten nintzen zoru ziratu lohitsu hartan barrena, egundainoko blaustadak eginez eta titiak zanpatuz; irri egiten zuen jendeak baina ez nintzen ordurako festako gune nagusia, garbi zegoen aspertzen hasiak zirela nirekin. [Ahardikeriak, Marie Darrieussecq / Joxan Elosegi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ziratu (FlickrCC, GRuizSol)

    ziratu (FlickrCC, hans s)

     
  • Maite 11:58 am on 2013/12/28 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zintzilik 

    adb. Zerbait goiko aldetik loturik edo eutsirik, beheko aldetik inon oin hartzen ez duela, eta higi edo kulunka daitekeela.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  adlag.
    [dilindan] : dindilizka, dingilizka, zilintzan, dilindan Ipar., dilingo Ipar., zintzilika Gip., txilintxau Zub., zintzil g.e., dilindaka Ipar. zah.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es colgado, -a, suspendido, -a, pendiente
    fr suspendu, -e ; en suspens
    en hanging
    port pendurado(a)

    Entzun: 

     
  • Maite 7:49 am on 2013/12/02 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zaurgarri 

    izond. 1. Mina edo kaltea eragiten duena. 2. Fisikoki edo moralki erraz zauritu edo kaltetu daitekeena.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zaurigarri (H), zaurgarri (H), zaurtgarri (H).

    Hiriente, que hiere (sentidos prop. y fig.). “Ne se prend guère qu’au figuré […]. Holako elhe gogorrak eztira bada bihotzaren zaurigarri! […]. Bekhatu oro da arimaren zaurigarria, tout péché blesse l’âme” H. Zigor zaurigarriaren beldurrik ez nuela. VMg X. Zoin bihotzaren zaurtgarri diren holako orduak! Prop 1899, 234. Arrabotsa da tresnaren karraska zaurtgarria. SoEg Herr 1-8-1968, 1.

    Sinonimoak: iz.
    [urratzaile]: urratzaile, mingarri
    [zaurkor]: azul, zaurkor

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) lacerante, que hiere (2) vulnerable
    fr (1) blessant, -e (2) vulnérable
    en (1) [dolor] excruciating [palabras, comentarios] wounding, cutting (2) vulnerable
    port (1) feridor(a) (2) vulnerável

    Entzun:

    Guztiz hermetikoa izanik -ikusten zen ez zela erabili zuten lehenengo aldia-, ez zen sartu ur tanta txikiena ere han egon nintzen tarte guztian; hala eta guztiz ere, nabari zen uraren hotz zaurgarria, kutxaren hondotik igotzen zena. [Euskaldun guztion aberria, Iban Zaldua (Alberdania, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Orain neure burua aurkitzen dut erkin, zaurgarri, hauskor. [Labartzari agur, Txillardegi (Elkar, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zaurgarri (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Eneko Bidegain 9:41 am on 2013/11/15 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zinkurin 

    iz. 1. Kexa; hasperena. 2. Negar-zotina. • zinkurin-mingurin. 1. Gehiegi eta arrazoirik gabe kexatzen dena. 2. (pl.) Arrazoirik gabeko kexak.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    1 hasperen, intziri, auhen.
    2 arrangura, atsekabe, nahigabe, bihozmin, intziri, hipa, negar-zotin, zizpuru, kexa. atsegin, plazer

    zinkurin(a)ka: intzirika, hipaka, negar-zotinka, zizpuruka, kexaka

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es queja, quejido, lamento; suspiro; sollozo
    fr soupir, gémissement, plainte, murmure
    en moan, groan; sob; sigh
    port queixa, lamúria, queixume; suspiro; soluço

    Hitz honi tiraka:

    zinkurin-minkurin, zinkurina-mingurina, zinkuri-minkuri

    1. (Sust.). Queja, lamento. Debriak eroan du zühürtzia. Berriz ere entzünen dügü karraska ederrik, zinkhuri-minkhuri hunik. ArmUs 1903, 12. Han-hemenka, zinkurina-mingurina zenbeit goiti-beheiti, emeki bada emeki, herrietako apez guziak lotu dira sail berriari. Othoizlari 1965, 15.

    2. zinkulin-minkulin (BN-baig ap. A). (Adv.). Melindrosamente, con afectación. “Zinkulin-minkulin duzu hori (BN-baig), ese está haciendo mañas” A (s.v. zinkulin). Ez du balio zinkulin-minkulin mila elhe banoren erabiltzea: ez dute ukhanen, ez badute berek behar dena egiten. SoEg Herr 14-7-1955, 1.

    3. zinkulin-minkulin. (Adj.). Melindroso, delicado. Ez ditu gure populuak behar, oraiko egunean, gidari lehun, irri-mirri edo zinkulin-minkulin batzu, bainan izpiritu erneko eta gogorreko gizonak. Herr 30-7-1964, 4.

    Entzun:

    Datu argigarriak eman zituen Kike Amonarrizek herenegun arratsean Tribuaren berbak saioan. Munduko 7.000 hizkuntzen artean, euskara ez dago batere postura txarrean, ia milioi bat hiztunekin. Badakigu, bistan da, frantsesaren, gazteleraren eta ingelesaren erdian itota bizi dela euskara, baina produktiboa dea beti zinkurinaka aritzea?  [Anitz gara, Eneko Bidegain (Larrepetit, 2013-11-15)] (Berria.info)

    zinkurinaka (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:07 am on 2013/10/15 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zurruma 

    iz. Zapatei orpoaren azpialdean jartzen zaien pieza, takoia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [takoi] : takoi, orpo (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es tacón
    fr talon
    en heel
    port salto

    Entzun:

    Bere buruari eman dion baimen bakarra, zurruma apur bat duten zapatak janztea izan da. [Mutuaren hitzak, Hasier Etxeberria (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zurruma (DevianArt, CC)

     
  • Maite 8:00 pm on 2013/10/13 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zipriztin 

    iz. (batez ere pl.) Likido batetik, bertara zerbait botatzen denean edo zerbaiten kontra jotzen duenean, ateratzen den tanta; tanta horrek beste zerbaiten gainean uzten duen arrastoa. Olio-zipriztinak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. pl.
    [ziliporta]
    ziliporta Ipar., zirta Sort. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es salpicadura, salpicón
    fr éclaboussure, éclaboussement
    en splash, spatter

    Gerra, benetako gerra urrunen batean gertatzen zen, baina odol zipriztin ikaragarriak ailegatzen ziren geure ingururaino eta, negar egiten bazen, bakoitzak bere erreka aldera negar egiten zuen. [Kolosala izango da, Joseba Sarrionandia (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:55 am on 2013/10/07 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zangotraba 

    iz. Norbait erortzea lortzeko, norberaren hanka bestearen hanken artean trabatzean datzan ekintza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [zangartea] : zangarte g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es zancadilla
    fr croc-en-jambe, croche-pied; croche-patte
    en trip
    port rasteira

    Entzun:

    Denon artean inguratu genuen, eta hantxe hasi ziren gure irriak eta irainak, bultzadak, zangotrabak. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zangotraba (irudia: Botellas al mar)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel