Tagged: Z Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:56 pm on 2021/03/12 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zinkurinka 

    adb. Intzirika. Ez dezazula denborarik gal, zinkurinka arituz. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zinkurinka. zinkurinaka (BN-arb ap. Gte Erd 194 ), zinkuriaka (-kh- H), xinkulinaka, zinkurizka (AN-gip ap. BU Arano ), zinkuruka, zingulinka.
    Quejándose, lamentándose. “Zinkhuriaka haritzea, être à se plaindre fréquemment” H. “Zinkurizka doo, está quejándose” BU Arano. .
    Ezten-agaz yo gazte gizagajoa ta zinkurinka erori zen lurrera. Or Mi 61. Nere neretto maitea, Xo! xo! […] Xo! xo! Jainkoa zurekin / Xinkulin kuli xinkulin / Xo! xo! Xinkuli kuli xinkulin Nere maiteño xoxolin Xo! xo! / Aitatto kantuz dagozu; Xo! xo! / Xinkulinaka zer duzu? / Zure ondoan bainago Xo! xo! Iratz 140. Betik dago zinkuruka eta ez dakigu erran zer dion . (R-vid) A EY III 329. Artu betza, artu, itzik mordolloenak eta itsusienak. Zergatik etorri guri zingulinka, ez dugula ori egiten? Or EG 1950 (11-12), 50. Aietako geienak, ordea, ba-dabiltz beti zinkurinka ala iroika, batez ere, adiskidearen alde nekeren bat artu ta zerbait egin dutela uste dutenean. EG 1952 (7-8), 17. Erri osoa zinkuriñaka ari da. Amez Hamlet 109. Iguzki aldeko Alemanian jendeak zinkur]r[inka zauziza-zizterra dutelakotz laburregi. SoEg Herr 18-10-1956, 1. Erregeren muthilek egin galdea entzun orduko, jende guziak, handi ala ttipi, jende guziak errenkuraka, zinkurinaka. Othoizlari 1959, 218. Etzazula denborarik gal, zinkurinaka ariz. Egunaria 25-6-1974 (ap. DRA).

    Sinonimoak: adond.

    [intzirika]: adiaka, aieika, aieneka, aika, antsika, erostaka, espaka, intzirika, kexuka, auhenka Ipar., inkesaka Bizk., aiezka g.e., alaka g.e., aiez zah., arkumaka Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. lamentándose; quejándose; gimiendo, gimoteando, sollozando
    fr adb. se lamenter; se plaindre; gémissant, sanglotant
    en adb. lamenting; complaining; moaning, whimpering, sobbing
    port adb. lamentando; reclamando; gemendo, choramingando, soluçando

    Testuinguruan

    Negar zinkurinka ari zen eta koherentziarik gabeko hitz batzuk ere esan zizkidan. [Ahardikeriak, Marie Darrieussecq / Joxan Elosegi (Alberdania, 2004)]

     
  • Maite 9:02 pm on 2021/03/11 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zazt 

    onomat. Sastadaren onomatopeia. Ik. sast. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zazt. zazt v. sast.

    sast. (V, G, AN; Hb, H), zast (Lh), zaxt, zazt (Hb), dzast (V-m-gip, L-ain, BN, S), dsast (L-sar), dxast, xaxt (H), xast. Ref.: A (sast, dzast, dsast); Iz ArOñ (dzast); Elexp Berg (zast). (Onomat. de acción rápida y repentina; de un golpe; de un pinchazo; de un disparo). “action d’enfoncer une pointe, coup imprévu, coup de traitre” Hb. “Sartu zioen nabala sast sabelean, […]. Ustekabean sarthu dut oina sast lohian, […]. Sarthu zitzaikun sast guzien artean, […]” H. “Ruido de meter con fuerza de arrojo un objeto en alguna abertura o algún ángulo” A. “Dzast (V-m), ademán de prolongar de repente el brazo en el juego infantil de las canicas” Ib. “Dzast sartu, meter el aguijón” Iz ArOñ. .
    Pistola bat tiratzea zast . (161) LE-Ir. Gabaz Akhelarretik / mainguka jinak, / hasten dire goizetik / gure sorginak, / debruz eginak, / sist handik, sast hemendik. / Zer listafinak, / laphar, ausinak! Zby RIEV 1909, 106. Buruko orratz bategaz, sast! sast! odoldu eban eskerra. A BGuzur 118. “Dxast” sartu eizan barriro itxasoan Aitaren bila. Ag Ezale 1897, 75a. Aserratzen dituk bi, . zast, labaiña ta… gizona panpa, illa lurrera. M.A. Iñarra ib. 301a. Ta an, zazt! astoa non sartzen dan Juanen etxeko atian barrena. Baserritarra 11-9-1909, 3. Arek keñadea, eta besteak, pottorrua bezela, xaxt! barrena. EEs 1930, 205. Xast! moxtu diot xortena. EEs 1931, 51. Asi ziran [egaztijak] mokoka-mokoka askakuari, sist, atzekatxu lenengotan; sast, urrengotan ez ain kezkatsu. Otx 155. Aizto zorrotz bat artu ta, sast! emazteari […] maskuritik sartu eutsan . (V-m) A EY II 284. Alako batean dzast! sartuta badoa gaztara. Anab Poli 8. Artu keriza bat, eta zast! boltzikotik jausten itxi eutson. Bilbao IpuiB 113. Artu sutan egoan burduntzia, eta zast! begi-begitik sartu eutson lo-zorroan egoala. Ib. 176. Orratz zorrotzak arturik, siki ta dzast, erraminta mutur aen sastakadetan aurkitzen eben euren amaia [euliak] . Erkiag BatB 40. Erle bat… bere belarri gaiñean jarri yakon, ta dzast, bere eztena sartu eutson. EgutAr 22-1-1962 (ap. DRA). Dsat berak, baita nik zast. (V-m). EZBB I 81. Ori entzunik, zast!, ostikoa ipurtxulo inguruan eman nion. Alkain 111. Makurtzen asi zan orduko, zast!, ari bular erdian balazoa. Ib. 130. Armiarmak ere, zazt!, / zuloen barruan. Zendoia 89.

    Sinonimoak: onom.

    [zazt]: sast (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es onom. ¡zas!
    fr onom. ¡zas!
    en onom. ¡zas!
    port onom. ¡zas!

    Testuinguruan

    (Irribarre) Kupidoren geziak, zazt, bihotzaren erdi-erdian. [Zaurien hausnarrean, Goenkale, 2001]

     
  • Maite 8:40 pm on 2021/03/06 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zaharberritu 

    zaharberritu, zaharberri, zaharberritzen || 1 du ad. Zaharra berritu; zaharrari berri itxura eman. Ik. eraberritu. Berak landu eta eraberritu dizkigu euskal prosa eta neurtitzak, hizkuntza ere zaharberrituz. Liburua zaharberritu zuen eta izen berri batekin argitararazi. Teilatua teila zaharrak erabiliz zaharberritu da. 2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Oteizak sortu dituen mito berri edo zaharberrituak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zaharberritu.

    1. zarberritu, zarraberritu (Sal ap. A ). Renovar. “Refrescar, renovar” A. Iziarko eleiz-batzarreak anzola ura berrietatzeko darabiltzan asmoetan eztakit zer erabakiko duen, zar berritzea, edo oso berria egitea. Ag EE 1895b, 75. [Bretoiera] garbitu ta txukuntzeaz batera zar berritu ta aberastu zan. Lab Y 1933, 254. Itz-neurtizkera zarberritzeak ekarri ditun etekin, onura ta onaurkiak. Zait EG 1950 (1), 7. Teresa deunakin da Donibane Gurutzakin zar-berritzen dan kantetako olerti-joera orrek prantziskotarren jatortasuna du sorburu. Gazt MusIx 162. Beharrik, hunek jestu batez xuxendua baitzaukun gure bizikleta zahar-berritua. Larre ArtzainE 104. Euskal prosa eta neurtitzak, hizkuntza ere zaharberrituaz. MIH 294. Egunoroko doinua zahar-berritzeko erantsi ohi diren aldakuntza apurrak sartzea ere ahaztu egin zaie. MEIG I 150. Atzeratuxea nabil aukeran. Zaharberritu beharrean aurkitzen naizela uste dut, ordea, pintura berri eta hutsago baten bila saiatzen dagoela nere bidea. Ib. 66.

    2. + zarberritu. Resucitar, sacar a la luz de nuevo. Ortaz, mordollozale orrek ez dezala muzin egin, zenbait itz zar-berritu arkitzean, berriak diralakoan. Lanak izango ditu liburu osoan itz berri berriak billatzen. Or MB VII. Liburu sorta zaharberritu baten atarian. MEIG IV 123.

    Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [berriztatu] : berriztatu, eraberritu. Ant. zahartu.

    [eguneratu] eguneratu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. renovar(se), reformar(se) (2) du ad. (Art.) restaurar
    fr (1) da/du ad. renouveler, rajeunir, moderniser, actualiser (2) da/du ad. (Art.) restaurer
    en (1) du ad. [pertsonak] to renew, to reform (2) du ad. [eraikina, gela] to renovate, to refurbish, to restore
    port (1) renovar-se, reformar, aprimorar, melhorar (2) restaurar, reconstruir

    Testuinguruan

    Berak landu eta eraberritu dizkigu euskal prosa eta neurtitzak, hizkuntza ere zaharberrituz. (Hiztegi batua)

    Berak eta Anek zaharberritu zuten baserria goitik behera, oso laguntza gutxirekin. [Bizia lo, Jokin Muñoz (Alberdania, 2003)]

    Argazkia: guregipuzkoa.eus
    Argazkia: pixabay

     
  • Maite 9:51 pm on 2021/03/03 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zizpuru 

    iz. Hasperena. Zotin-zizpuruen hotsa. Zizpuruak eman. || zizpuru egin Hasperen egin. Begiak landa ilunetatik aldendu zituen aharrausika, eta zizpuru egin zuen. || Azaleko zizpuru batzuk egin.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zizpuru. (V, G, AN; Añ (AN), Izt 114r, VocCB , Dv (V, G), H), zispuru (Lar, H), zispirio (Lar, H), zispiro, zizpiro ( VocCB , s.v. zizpuru ), zizpirio (H), zizpiru, sispuru (V-gip). Ref.: A; Iz ArOñ (sispúru). Suspiro; gemido; sollozo. “Suspirar, zizpuruak emon” Añ. “Sollozo” Ib. Tr. Documentado en la tradición vizcaína desde Betolaza, y tbn. en autores guipuzcoanos desde mediados del s. XIX. En el s. XX su uso disminuye.

    Zuri emaiten deutsuguz zizpuruak, negar egiten dogula erri negarrezko onetan. Bet 7. Negar egingo dau zizpuruandiagaz. “Gemidos” . Cap 151. Erantzun eutsan andrakume gaixuak zizpuru ta zotin andi bat emonda. Mg CO 152. Zispuru ta sentimentu asko eginik. Añ GGero 76. Buruba makurtu ta azaleko zizpuru batsuk egitia ez da asko damu. JJMg BasEsc 58. Emon eutsan negarrari, ta zizpuru andijakaz asi zan erregututen. Ur MarIl 109. Ala ere, Jesusek ez itzik atera zuen, ez zizpuru bat aditu zitzion. Lard 454. Nere azkeneko zispirio eta asnasa eman ditzadanean. Arr EL 262. Ez ta ere zispiro bat kemeatzea. Otag EE 1881b, 91. Ainbeste gogo amodiozko, / laztan bero ta zispuru. Otag in FrantzesB II 130. Oien zispuruak dira limurkari bat aetara eraman erazitzen dituena. Ant EE 1884b, 285. Erroman oi dozu zizpiru. AB AmaE 152. Firi firitxo dator / aixe zirimiria, / zizpuru bigunakaz / esnatzera orria. Ib. 383. Ango tristesiak ez dauko zispuru bateko konsuelorik. Itz Berb I 285. Zispuru luze bat emon. Ag AL 87. Zizpuru eta inkesak soiñu egin dabe sasiarte, gartxuondo ta elorri-adarretan. Erkiag Arran 183. Larri zaar baten asperen-zizpuru / aizezko bat baiño ez dalako. Gand Elorri 224. Tarteka zizpuru samur batzuk entzuten dira. Or in Gazt MusIx 40.
    v. tbn. CrIc 32. Astar II 205 (163 zispuru). A. Arzac EE 1882c, 378. Camp EE 1883b, 523. Azc PB 57. Ag AL 81. Zispiru: Ag Serm 368.

    Sinonimoak: iz. Bizk.

    [hasperena]: antsia, arnasbehera, hasperen, hasbeherapen Ipar., hasbehera g.e., beheraspen zah., suspirio zah., arnasbotatze Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (batez ere B) suspiro
    fr iz. soupir
    en iz. sigh
    port iz. suspiro

    Testuinguruan

    Begiak landa ilunetatik aldendu zituen aharrausika, eta zizpuru egin zuen. (Hiztegi batua)

     
  • Maite 10:37 pm on 2021/03/02 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zorabiagarri 

    adj. Zorabiatzen duena. Ik. zorabiatzaile. Urrin zorabiagarria ere erabiltzen du. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: izond.

    [zorabiatzailea]: zorabiatzaile (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  izond. mareante; de vértigo
    fr
    en
    port

    Testuinguruan

    Garbi-usain zorabiagarri batek hartu zuen konpartimendua eta bat-batean eguzkiak irten zuen bete-betean, eta paisaia elurtu berriak, edertasun paregabez, argi-keinu bizi etengabeak eragiten zituen eguzkiaren begi jolastietan. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)]

     
  • Maite 10:24 pm on 2021/02/27 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    ziziri 

    iz. Belar landarea, bi hazi biribil dituzten lekak ematen dituena (Lens culinaris).

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ziziri. (V-ple ap. A ). “Lenteja” A. Cf. txitxirio.

    Sinonimoak: iz.

    [landare jangarria]: dilista, aixkol, ilar biribil Ipar./Naf., ilar xabal Ipar./Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (B) lenteja ➥ dilista
    fr iz. lentille
    en iz. lentil
    port iz. lentilha

    Testuinguruan

    Ziziri-ale bat ematen duzu! #gaurkohitza

     
  • Maite 9:29 pm on 2021/02/22 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zilin 

    adj. Ipar. Kemengabea, motela.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zilin. (T-L). “Inconsistant. Traînant” JE Ber voc. “Traînant, traînard, herresta, zilin” T-L (s.v. traînage). Arjentinako eremu, larre mugarik gabekoetan lanean artzeko, tokiko indiano zilin, alferrek kalapio, gemen gutixko zuten. Etcheb MGaric 40 (ap. DRA). Burrunba adigaitz batean nahasten dira alemanaren elhe inharroskatuak, italianoaren musika airosa, amerikanoaren hizkuntza zilina, ba eta zonbait hitz latin marruskatu. Herr 28-11-1967 (ap. DRA; la ref. es incorrecta).

    (Dv→A), txilin (L ap. A ). “Se dit des femmes qui portent des vêtements sales et en désordre” Dv. “Mujer de aspecto repugnante” A. “Txilin, […] mujer poco airosa, desaseada” Ib. v. zilimindrin.

    (Uso sust., precedido de bere) Ez ninduten hek aditu; aditu banindute ere, baditake lokartuko ziren berdin, ene kondera luzeak loa emanik, ematurik bere zilinaz xakolinaren beraren zihika gaixtoa. JE Ber 36.

    (Uso pred.) [Belhar gaixtoek] zikindu dituzte itsuski gari-landak; alha ziren, musker, artho-zangoen artean, hok, aldiz, beren ostoak zilin eta horail. JE GH 1932, 330. Etxerat behar izan zen itzuli barur-hotza, / Oilo batek enganatu balu bezain zozo, / Buztana zilin eta bi beharriak lazo! Leon GH 1953, 178. Rusiak eta Chinak biga egiten. Bien gainean bat sobera. Nor da kanporatuko, nor ahuspez, burua apal, belhaunak zilin, bertzearen aitzinean eroriko? SoEg Herr 12-3-1964, 1. Badira mintzairak, zurruntzan zintzurretik jalgitzen baitira edo ezpainetarik, zilin. Eskuara dago ahoan, aho betean, aho guzia ez baitu sobera. Egunaria 18-9-1966 (ap. DRA).

    (Con reduplicación intensiva) Gure buztan hau zertako dugun xuxen nork daki? / Etzaitzue iduritzen, nahiz den ederra, / Horren karga dela dorphea bezain alferra? / Bethi eta orotan / Zilinzilin herrestan. Leon GH 1960, 123.

    Sinonimoak: izond. Ipar. g.e.

    [indarrik gabea]: gatzgabe, gatzgabeko, gatzil, gelbera, geldo, geza, ilaun, motel, bano Ipar., malin Ipar., torta Ipar., keto Bizk., gatzotz Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. (Ipar.) lánguido, -a, tardo, -a, flojo, -a, calmoso, -a (2)  izond. (Ipar.) abandonado, -a, descuidado, -a
    fr (1) languide, alangui (2) abandonné, délaissé, négligé
    en (1) listless, languid, lethargic, weak, feeble (2) neglected, derelict
    port (1) lânguido(a), estiolado (2) desleixado(a), descuidado(a)

    Testuinguruan

    Biharamunean, astelehenean beraz, ene burua sendi nuen halako sukar zilin batek hartua. [Bihotzeko mina, Janbattitt Dirassar (Elkar, 1997)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel