Tagged: Z Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:11 pm on 2021/06/21 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zugan 

    iz. Zurezko upela.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zugan. (BN-mix, S; VocBN →H, Gèze (zü-), Dv (BN, S), Foix), zuan (H (L; s.v. zua)), zuban (BN), zubana, zudan (Foix), sugan(a) (V-gip), suban (V-gip), suan (V-gip). Ref.: A (zugan, sugan); Lh (zuba) ; P. Urkia EEs 1930, 24; Iz ArOñ (súgan).
    Cuba. “Cuve à vin” VocBN. “Cuve” Gèze. “Zugan […], cuba de madera, a diferencia de lako que es de piedra” A. “Coladero, barril de la colada” Ib. “Cuve pour la fermentation du raisin, züdana, zügana” Foix. “Sugana, lixibia (puxetia) egosteko upela” P. Urkia EEs 1930, 24. “Súgan, sugána, (la) barrica en que se hace la colada. Súban, subána […]. Súan, suána” Iz ArOñ. J. Etchepare (GH 1924, 578), informado sin duda por Lafitte, da zuban como voz propia de Mixe. v. zuhar. Zügan bat ezari zian han [mahastian], eta thorre bat eraiki. Ip Mt 21, 33. Bildu zütian lürreko mahatsak eta urthiki zütian Jinkuaren khexüzko zügan handialat. Ip Apoc 14, 19 (Lç lako, He dollare, TB sulla, Dv thina, Ur (G) putzu, Echn kupel, Ol tolare, Ker upa, BiblE dolare). Bethe zituzten beraz olio eta bikhe irakituz hogoi-ta hamar zuan. Jnn SBi 101. Hartarik landa, zubanean sartzen dute, thorratzen, marruskatzen, azkenekotz argitzen. Lf GH 1924, 396. Zubana auts ezazu, ta edariak gañez egiñen gal gal. ‘La cuve’ . Or Mi 74 (29 zugan). Oihal horien bokhetan zubanaren barnian sartzen. GAlm 1955, 34. [Sagarrak] lehertu-eta, emaiten dira zubana batean, aireari zubana idekirik zabal. Gatxitegi Laborantza 122. Zubanatik eta brentsatik ideki ondoan [arnoa] . Ib. 133.

    ZUGAN-HARRI. “Sugan-arrixa, la piedra sobre la cual se ponía la barrica” Iz ArOñ.

    Sinonimoak

    [zugan]: (zurezko) upel, upa, kupel

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) cuba de madera
    fr iz. (Ipar.) tonneau
    en iz. (Ipar.) wooden barrel, cask
    port iz. (Ipar.) barrica, barril de madeira

    Testuinguruan

    Bildu zütian lürreko mahatsak eta urthiki zütian Jinkuaren khexüzko zügan handialat. Ip Apoc 14, 19 (Orotariko Euskal hiztegian)

     
  • Maite 6:23 pm on 2021/06/13 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    ziztatu 

    ad. ziztatu, zizta/ziztatu, ziztatzen || 1 du ad. Ezten batez edo zernahi gauzaki puntadunez zulatu. Ik. ausiki1 2; heldu1 11. Akuiluaz idia ziztatzen. Arantza zorrotzek erruki gabe ziztatzen gaituzte. Ziztatzen zion bihotza gabezia horrek. Lotan nengoela suge batek ziztatu ninduen. 2 du ad. Xiringa baten bidez, sendagai bat gorputzean barneratu. Ik. xiringatu. Bihotzari laguntzeko, sendagaia ziztatuko diogu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ziztatu. Tr. Entre los vizcaínos es escaso (sólo hallamos algún ej.moderno). Hay part. zizta en Loramendi. En DFrec hay 2 ejs.

    1. (G-goi, AN, BN, S, R), sistatu (AN, BN; VocBN , Gèze, Dv, H (s.v. sastatzea)), zistatu (Lar), ziztetu (B), siztatu (BN), tsistatu (Gèze), tzistatu (S; Gèze, Dv (S), Foix ap. Lh.). Ref.: A (sistatu, siztatu, tzistatü, ziztatu); Izeta BHizt2 (ziztetu).
    Punzar, pinchar, picar, aguijonear (sentidos. prop. y fig.). “Donner des coups avec une arme pointue” VocBN. “2.º […] punzar. Zizta zak bei ori akuillo orrekin, punza a esa vaca con ese aguijón, […]; 3.º (G-goi), acribillar. Azak oso ziztatuak dauzkagu aurten, este año tenemos las berzas completamente acribilladas” A. “Pinchar. Ziztetu ta odola purrusteka” Izeta BHizt2.
    Egia delakoz latz, nekez dügü nahi ezagütü, argi denian dügü maite, ta harez lotsa zistatzen dianian. Egiat 195. Hantik orai izkontzia elhorri adarraren pare; ez jakin nontik hari loth, alde güzietarik dialakoz txistatzen. Ib. 107. Orratxikin bátes zistátzen egótea báti gau ta egún guzián. LE Doc 280. Zistatzen ta zilatzen du tela orratzak, baña zistatus ta zilatuz aisatzen du bordadura . (306). LE-Ir. Uli-muki batek haiñ du tormentatzen, / ehun tokitan sistatzen. Ib. 300. Eltzo pozoindunek eta bertze asko marmutzek sistatzen dituztelakotz egiten dute hori. Dv Dial 42 (Ip tzistatzen dütielakoz; It zulatzen, Ur zulatuten). Arrantze askok sistatu. Dv LEd 117. Sistatzen, zaurtzen, odoztatzen zituen bere hitz zorrotz eta ozpinekin protestanten bilkhuia galdu eta ozarrak. Hb Egia 116. Gure aztuera eta traizioz zistatutako Biotza. EE 1884a, 573.
    ( s. XX.) Egia da naigabetasunak ta atsekabetasunak zistatzen […] duana. Kortazar Serm 277. Jon Doni Petriren bihotzari kontra, bizar handi harek sistatzen ninduela! Barb Sup 16. [Ezkurño batek] jauzian jautsiz, xuxen xuxena, / sistatu zion sudur gizena. Ox 117. Nere mutilla balaz ziztatuta ikustean. Or SCruz 104. Zuei aragiek ziztatzen ditizuen akullo orietan. Or Mi 77. Ziztailluz eriotza ziztatuki erlearen indarra ta eztiaren funtsa yakin nai duzte? Ib. 31. Adarretarik tiratzen, / akuluttoaz sistatzen. Etcham 190. Jauna, segur [erle-ume] guziak lehertu ditudala. –Zertako? –Sistatzen baininduten. Barb Leg 64. Zizta du ta, ene! Odol-ttantta atera. Loram 132. Otsa maiztu-ala, / gezi urdiñek / ziztatua dakus / illuna Gaztek. Ldi UO 29. [Odolkiak] pertzean sar, irakin, orratzaz ziztatu. Or Eus 138. Beatxingarra du ziztatua. Ib. 314 (ref. al picotazo de una culebra). Leengo naigabealdiak ziztatzen zioten berriro kolko-barrena. TAg Uzt 150. Lotan nengola suge batek ziztatu omen niñun. Amez Hamlet 43. Zakhur zahar bat errekan. / […] / Noizean noiz, arrantzaleen / hamu tzarrek sistatzen zuten. Mde Po 57. Sasietako elorriek alde orotarik sistatzen zuten. Mde Pr 165. Hartaz [txirristaz] norbait ziztatzen zuelakoa egin zuen gero, eta norbait hura hilotz erortzen zelakoa. Ib. 135s. Sistatzen zion bihotza gabetasun horrek. Mde HaurB 49. Zuk ziztatzen zenun [nire anima] zauri giñarrean. Or Aitork 134. Leiatsu, azkor, urrun-miñez, zeregin gorrien akullu errukigabeak ziztatuta bezela. Erkiag Arran 84. Idiak oihuz eta, halabeharrean, gorphutzean ziztatuz dira abiarazten. Larz GH 1960, 230. Oin-azpiko zana ziztatzea odola izuri dezan. Ibiñ Virgil 103. Likori-ren oroitzapenak, ordea, biotz guzia ziztatzen dio. Ib. 62. Aren biotza kezka larriak ziztatuko zuan arrazkero gau ta egun. NEtx LBB 27. Pantxo, zertako duzu mustatxa beltx hori? / Zer probetxu dakarken erradazu niri: / musua emaiten duenetz sistatzen, / ala xoilki kilikatzen? Nazabal “Neskatxa kuriosa” (ap. DRA). Makilaz sistatzen, lehertzen, iraultzen, puskatzen. GH 1970, 379. Hari desberdindun zainak ziztatzen. MEIG IX 123. (en colab. con NEtx) (Ref. a los ojos, etc.)
    Susmo txar batek ziztatu zion une artantxe Balendini begitartea. TAg Uzt 143. Odei beltz izugarrien artetik, itxaropenaren irriñoak ziztatu zion begininia. Ib. 128. Lañopetik ustegabe begininia ziztatu digun argizpia bezela. Ib. 285. [Irudi] berri batzuk ziztatzen zioten orain irudipena. Ib. 256. Zuek, suge-biperak, bati sista, bertzeari asiki ari zineztelarik. Barb Sup 123. Mando batekin auzi, / asto gainerat jauzi; / buztana latzek hezi; / hau sista, zera jasta… Ox 118 (ref. a la mosca). Golkoan emaiten du [erle-umea] beraz Jon Doni Petrik, eta berehala, oihuz ere hasten: Atx! Denak sista ari zaizkit! Atx! Barb Leg 64. Animar, tentar, azuzar. “Tenter” Lh. “Sistatzen ari dira pilotaria (BN-arb), pelotariari aupaka ari zaizkio (G-azp)” Gte Erd 14.
    Inguruan ari zeizte haurrideak, aitak, ezagunak, sistatzen: –Emazie hor, zerri gorriak! Jo gogotik! JE Bur 31. Zirikaldi edo tentazioak izatea ez da, ba, pekatua. Irabazpide askoren itturburua da zirikaldia. […] Jaungoikoari atsegingarri zitzaiolako, zirikaldiak zu ziztatzea bear izan zan. Inza Azalp 149. Aizatu ta ziztatu ta zirikatu zuen gazteen arteko asarrea. TAg Uzt 49. “(R), sajar” A.

    2. Fulminar, ziztatu” Lar.

    3. Apuntar, clavar (los ojos…). Amaren altzotik aldegin nai zun egiñalean eta eriz itsas-zabala ziztatzen zun. ‘Elle faisait signe’ . Or Mi 146s. Illunabarrez, Migel ageri / Anbuleteko egira; / lênik begia zuzen zizta du / Gerriederren kabira. Or Eus 89. Begi oiek begi ôtan / zizta naute. Or BM 30. Begi oriek ziztatzen dutenak, nabari baietz, piperrak aosapaiari dagion min errea. TAg Uzt 45. Begiak zenbat eta geiago ziztatu, Xalbaten tankera biziagoa billatzen baitzion. Etxde JJ 241. Arrotzaren begietan bereak ziztatz. Ib. 244.

    4. Clavar. Otzean eztena sistatzea erabaki zun, au izaten baitzan bere osabarentzako ezin eramanik aundiena. –Zu, nunbait –ekin zion ozpinkeriz illobak– nire inbiditan zaude. Etxde JJ 13. Listorrak egualdi sargoritan gaiztoz anpatuta jarri oi diran bezela eztena nori ziztako. Ib. 181. Izangabeko gaiaren barnean ziztatzen den arantza zimurtsu inguruan. “Cada rugosa espina plantada en lo inexistente” . MEIG IX 119. (en colaboración con NEtx)

    5. Inyectar (una sustancia). Sendagaia ziztatuko diogu. NEtx Antz 97. Zaiñetan eta arterietan kimika gaikiak sistatzen zituzten. Etxde Egan 1961 (1-3), 95.

    6. Picar (un pez), morder (el anzuelo). Ez zekiat ze arrai ote dan oraintxe amua ziztatu dun ori. AGoen Agurea 49.

    7. siztatu. (Sust.). Bordado. Gona motz urdiñak ere, urrezko siztatuekin. Anab Don 130.

    XIXTATU (BN, B; VocBN, Dv, H; txistatu BN-ciz-baig, Sal, S; xistatu H (s.v. sastatzea), VocB; xiztatu BN; xixtetu B; txistetu AN-ulz). Ref.: A (xixtatu, xiztatu, txistatu); Lrq (txistat); Satr VocP (xixtatu); Iz Ulz (txistétuz); Izeta BHizt2 (xixtetu). Pinchar, punzar, picar, aguijar (sentidos prop. y fig.). “Enfoncer une arme pointue dans un corps” VocBN. “Piquer avec une petite pointe” Dv. “Medikuak aunditsua xixtatu zitan bezain laster, nere oiñazeak gan zituken (B), en cuanto el médico me pinchó el divieso, […]” A. “Txistatu: 1.º sajar un divieso, una ampolla; 2.º (Chaho), picar. Gizon auher hori, kabaleak bezala, txistatü behar dizügü; bestela erdoillak jan lirozü (S), tenemos que aguijonear a ese hombre perezoso, […]” Ib. “Pinchar; también azuzar” Satr VocP. “Txistétuz, pinchando. Nik main nionén zapaldi ederra sesiei t’etzitein txistetiko, yo hubiera aplastado bien el zarzal y no me hubieran pinchado” Iz Ulz.

    *Andre melindrosa desmaiatzen zena txistatzen bazue eri-punta orratxusteas . (322) LE-Ir. Xistatuz iskilinba batekin. ECocin 11. Zure eztenaz min egiten düzie, bainan hiltzen ziraie, hartaz txistatzen düzienian. Arch Gram 29. Hunek ezpata atheratü züen bere soltazaliaren txistatzeko. Ib. 90. [Zikiro-azpia] bezperatik beretik, baratxuri gordinez ongi xixta zazu beraz! Barb Sup 4. (Goostia ukaldika igortzen dituzte). […] –Barka diezaguzu soberaxko xixtatu balinbaditugu. Ib. 60. Niri aldiz etzautak [hotzak] minik egiten, ez eta ere xixtatzen larrua. JE Bur 121. [Anderaño Ulia] batto ausik eta bertze bat xixta, / badabila, ortzi eta ximixta. Leon “Karrosa eta ulia” (ap. DRA). Baionetekin erhainen xixtatzen hasi. Zerb Gerlan 88. Zure undar artikulu horrek merezi du errespotu. Xixtatzen ziela, xixtatzen! Gazte 1957 (Agosto), 7. Norbaitek xixtatu eta zuk jauzi egin bizi-bizia eman botaren errefera; eta gero biharamunean zure buruarekin: “ixilik egon banintz bederen!”. J. Idiek urhats bat ere ez egin nahi, jo zak eta oihu, xixta eta pusa. Herr 17-9-1959 1. Egiak, arrosak bezala xixtatzen. EZBB I 84. Xinaurrien gainean jartzen bazare, ez harri xistatzen bazaituzte. EZBB II 134.

    Estimular. *Badirela sobera lasterkari beren buruak xixtatzen dituztenak erremedio espres batzuekin, pikuraz edo pastillaz. Gazte 1953 (Julio), 4 (ap. DRA). Haranek trenkatu du kintze ederrik bainan esku eskuinetik arrangura izanez, ez du arras usaian bezenbat xixtatu pilota. Herr 15-12-1960, 3.

    Puntear, coser. *Dena lili gorrail, matalaz perde batean xixtatuak bezala, berdin-berdina. JEtchep 43.

    Sinonimoak: ad.

    [ausiki]: ausiki egin, haginka egin, heldu, hozka egin, hozkatu, kosk egin, oratu, sastatu, ausiki Ipar., matxikatu g.e., mau egin Bizk. haur. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. punzar, pinchar, azuzar (2) du ad. [intsektuek] picar
    fr (1) du ad. aiguillonner, inciter, exciter (2) du ad. [intsektuek] piquer, mordre
    en (1) du ad. [sartu] to prick, to puncture (2) du ad. [intsektuek] to sting
    port (1) du ad. punçar; injetar, picar (2) du ad. [intsektuek] picar

    Testuinguruan

    Astea hasterako, %50 ziztatuta

    COVID-19aren kontrako txertaketa kanpaina aitzina doa; erritmoari eutsiz gero, aurki Hegoaldeko herritarren erdiek izanen dute hartua lehen dosia. Immunitatearen gaineko dudak asko dira oraindik. [Berria.eus, Juanma Gallego eta Uxue Rey Gorraiz (2021-06-12)]

     
  • Maite 10:07 pm on 2021/06/12 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zirkuitulabur 

    iz. Zirkuitu elektriko batean tentsio desberdineko bi eroale konektatzean gertatzen den intentsitate handitze bat-batekoa. Antza denez, zirkuitulabur batek eragin zuen sua.  (Hiztegi Batua)

    Wikipedian

    Zirkuitu-laburra edo kortozirkuitua zirkuitu elektriko, gailu elektriko edo linea elektriko batetik korronte elektriko handiegia igarotzen denean gertatzen den akatsa da. Potentzial desberdindun puntu biren artean inpedantzia elektriko nulu edo txikiegia egoterakoan gertatzen da, eta orokorrean kalteak sortzen dira, batzuetan larriak izan daitezkeelarik.

    Zirkuitu-laburrak, orokorrean, korronte elektrikoa zuzenean fasetik neutro edo lurrera igaro daitekeenean, bi faseren artean zuzenean igaro daitekeenean edo korronte zuzeneko zirkuituetan polo batetik bestera zuzenean igaro daitekeenean gertatzen dira, bidean kargarik aurkitu gabe. (Jarraitu irakurtzen)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Elektr.) cortocircuito
    fr iz. court-circuit
    en iz. short circuit
    port iz. curto-circuito

    Testuinguruan

    Aitaren lanparak jaia eten zigun une batez, zirkuitulabur bat egin eta argirik gabe utzi gintuelako. [Anne Franken egunkaria, Anne Frank / Josu Zabaleta (Erein, 2004)]

     
  • Maite 10:56 pm on 2021/06/02 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zerki 

    iz. g.er. Gaia; izaki baten funts aldaezina. Zer direnetan lau zerki agertzen omen dira: ura, airea, sua eta lurra. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 zerki. Elemento; sustancia. Animaren belarritik sartzen dan itzaren xixtu au, zerki bat danez gañera, egien eta ixilgordeen agertzea darama berekin. Or QA 181. Zentzu bakoitza, berari dagokion zerkiari edo zergauzari luzaro erne egon ezkero. Ib. 130. Ez-iakin ni, gaitza gorpuzki zala ziduridan, ez nolanaiko zerki. “Non solum aliqua substantia” . Or Aitork 118. Kezka oro galdu nuan alare zerki ustel-ezin dan artaz. “De incorruptibili substantia” . Ib. 183. Maria Birjiñagandik olako zerkirik etzitekela iaio nedukan. “Naturam” . Ib. 119. Edonoiz […] buruan ditugu ta ain zuzen, buruan iraultzen dugunaren noraezeko zerkia (elementua) omen dugu. Zait Plat 59. Zer diranetan lau zerki agertzen omen dira, ura, eguratsa, sua ta lurra. Ib. 78.

    2 zerki.Una cosa regular. Zerki jan du, ha comido una cantidad regular (G-to)” Or Eusk 1926 (3-4), 45.
    Odolez ba du zerki orduko ixuria. “Ha despedido bastante sangre” . Or Eus 136.

    Sinonimoak:

    [zerki] : gai, osagai (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. elemento, parte constitutiva de algo; objeto, cosa
    fr iz. élément, partie constitutive de quelque chose; objet, chose
    en iz. element, constitutive part of something; object, thing
    port iz. elemento, parte constitutiva de algo; objeto, coisa

    Testuinguruan

    Unibertso hori makina perfektu bat zen, non ere munduko zerki eta zerkitxo bakoitza pieza bat baita, bere lekutxo jakinean finko, denak dena mugatuz eta denak denari eutsiz, dena lege aldaezin eternalek kudeatua. [Volksgeist – Herri gogoa. Ilustraziotik nazismora, Joxe Azurmendi (Elkar, 2007)]

     
  • Maite 10:39 pm on 2021/03/25 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zinemagile 

    iz. Filmak egiten dituen pertsona. Regis Wargnier zinemagile frantsesaren Man to man filmak irekiko du Berlingo zinema-jaialdiko lehiaketa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zinemagile. Cineasta. Zinemagile izango ginake bestela, zinema-ikusle izan beharrean. MIH 324. Zinemagileek nahiago dute nonbait mediku izandun eta indartsuen ederra irabazi eri arloteona baino. MEIG I 150.

    Sinonimoak: iz.

    [zinegilea]: zinegile, zineasta g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. cineasta, director, -a de cine
    fr iz. cinéaste
    en iz. film-maker; film director
    port iz. cineasta, diretor

    Testuinguruan

    Bertrand Tavernier zinemagilea hil da [Ainhoa Sarasola, Edorta Jimenez (berria.eus, 2021-03-25)]

     
  • Maite 8:19 pm on 2021/03/20 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zain-hil 

    adj. Pertsonez mintzatuz, geldoa, odolgabea, motela. Ik. zain hileko. Gizon zain-hila. || Eskuak lanerako zain-hil. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ZAIN-HIL (L, Sal, S, R; Foix). Ref.: A (zaiñ-hil); Lrq (zañ). “Flojo, apático, muelle […]. Gizon sobra zainil bat (R-vid)” A. “Apathique” Foix. “Zañhil, mou, apathique” Lrq. Cf. zainildu. Ohart ziteie eztiala bitoria / Irabazten tonto denak eta zaiñ-hilak. Andurain UskIb 31. Gizon zaiñ illa ta oartugabea. Or SCruz 87. Eskuak lanerako zañil ta egitekoa amaira gabe geldituko zitzazkigulakoan. ‘Cessarent manus nostras ab opere’ . Ol Neh 6, 9. Olerkariak euskera lantzen ari ziran-eta, iñauska ta zañil zitzaien. Zait EG 1950 (1) 9. Igeltsugin baten semea, bazohalarik firrindolan bizikletez, bet-betan erori da lurrerat zain-hil. Altxatu dutenean, kolperik etzuen. Eskual 4-9-1908, 2.

    Sinonimoak: iz.

    [zain-hil] : geldoa, odolgabea, motela (Hiztegi batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Orotariko Euskal Hiztegia eta Word Reference hiztegia):

    es adj. flojo, apático
    fr adj. mou, molle, apathique
    en adj. deadbeat, good-for-nothing; disinterested, apathetic
    port adj. frouxo(a), apático(a)

    Testuinguruan

    Manuel Lasarte bertsolaria osasun juxtukoa izan zen urteetan. Berak ere maiz aipatzen zuen bere osasun eskasia, nola hizketan hala kantuan. Zain-hil sumatuko zenuen askotan… [Erantuznak, Andoni Egaña (Berria.eus, 2021-03-20)]

     
  • Maite 6:25 pm on 2021/03/13 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zubiadar 

    iz. Zeruan, euria ari duenean edo egin ondoren eguzkiaren aurrez aurreko aldean gertatzen den uztai argitsua, zazpi kolorez osatua, eguzki-argia euri-tantetan errefraktatzen denean agertzen dena.  (ostadar, Harluxet Hiztegi entziklopedikoan)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ZUBI-ADAR. “(R-uzt), arco iris. Zubiadarraren petik igareta neskatxak mitil eta mitilak neskatxa egitan drala erraiten daioei aurrer” A.

    Sinonimoak: iz. Zub.

    [ostadarra]: ostadar, uztargi, ortzadar Ipar./Naf., ostarku Bizk., ostilika g.e., Erromako zubi, Jaungoikoaren gerriko G-N , Jainkoaren paxa (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (E) arco iris
    fr iz. arc-en-ciel
    en iz. rainbow
    port iz. arco-íris

    Testuinguruan

    Zubiadarra sartu dela dirudi, kolore guztiak harro erakutsiz. #gaurkohitza

    Jatorrizkoa: Zubiadarra sartu dela dirudi, kolore guztiak harro erakutsiz. [Ez da gaua begietara etortzen, Felipe Juaristi (Erein, 2007)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel