taxuzko

adj. Egokia, behar bezalakoa. Ik. itxurazko. Burubide egoki eta taxuzkoak. Taxuzko gizona baitzen benetan Vianan jaiotako politikari iaio eta idazle ospetsu hori.  (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

TAXUZKO, TAJUZKO (V-gip, G-bet). Ref.: Zt; Elexp Berg. Correcto, adecuado. “Razonable, adecuado” Zt (comunicación personal). “Aspaldixan eztabe botatzen tajuzko pelikulaik” Elexp Berg. Inpernuko etsaiak berberak asmatu al-dezazke burubide egokiagoak, taiuzkoagoak, bere elburura irixteko? Ldi IL 167. Tajuzko mutilla balitz, ez ukene zuzendu-eziña arlo au. TAg Uzt 126. Gazte denporan pelotari tajuzkoak izan ziran batzuek, ostatu batean zurrut eta zurrut zeuden. EgutAr 22-5-1959 (ap. DRA). Abarkak tajuzkoak ez zituala ta zapatak erostia pentsau eban. SM Zirik 81. Eginbide oiek eztute oiñarri tajuzkorik. Vill Jaink 154. Ez al dek inguruan aldarera eramateko neskazar tajuzkorik? NEtx LBB 120. Orregatikan maixuak ordaiñ / tajuzko bat bear luke. Olea 141. Artantxe ere badira lanak / gizon tajuzko batenak. Uzt Sas 121. Gure artian esaten zitun / makiña bat itz tajuzko, / nere ustetan ura zeguan / bertsolaien maiorazko. Uzt LEG II 226. Eta danean billatu gendun / naiko jende tajuzkua. Insausti 114.

Sinonimoak: iz.

[taxuzko] : ganorazko, egoki, erako, moldezko. Ant. desegoki (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es izlag. correcto, -a, adecuado, -a, conveniente, pertinente; bueno, -a, de calidad
fr correct, adéquat, opportun, judicieux; de qualité
en correct, suitable, appropriate; good
port correto(a), adequado(a), pertinente; de qualidade

Harrituegia geratu nintzen ni taxuzko ezer esateko.  [Kurrin-kurrun vitae, Joxerra Garzia (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

taxuzko (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)