trauskil

izond. (B) 1. Zakarra, ongi landu gabe egina dena. 2. Gizakiez mintzatuz, baldarra, zakarra, itxura txarrekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak:  izond. Bizk. g.e.
[zarpaila] : zarpail, zurtzuil BN-Z (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es tosco, -a, basto, -a, rudo, -a, zafio, -a, desgarbado, -a
fr grossier(ère), rude, dégingandé(e)
en crude, rough (aplicado a cosas); crude, coarse (persona: rudo, sin modales)
port tosco(a), rude, sáfio(a), grosseiro(a); deselegante, desalinhado(a)

Entzun:

Patioaren erdian, betaurreko biribileko mutil trauskil samar bat, galdutakoaren itxura zeukana guztiz: geroxeago jakingo nuenez Aitor Larrañaga zuen izena, ordura arte Arrasaten bizi izandakoa, eta orain, aitaren lanbide-aldaketaz, ez inor ez ezer ezagutzen ez zuen herri batera ekarria. [Nerabearen biluzia, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Atari barruko zahar usainak, barradun itxiturazko igogailu trauskilak eta maila higatu eta horituek egin zidaten harrera, eta, gorago, une goxo eta berezia gogorarazten zidan eskailburuko txokoa agurtu nuen. [Zoririk ez, Imre Kertész / Urtzi Urrutikoetxea (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

trauskil (Marcus, ‘La délicatesse’)

trauskil (FlickrCC, lezumbalaberenjena)