elemenia

iz. (Ipar.) Kopuru guztiz handia, jendetza. Gizon-elemenia atera zitzaion bidera. | elemenia bat: elemenia bat meza entzunagatik ere. Dh 225 (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa eta Orotariko Euskal Hiztegia)

Orotariko Euskal Hiztegian:

elemenia (G-goi ap. A; Aizk, Dv, H), elemena (V-gip).

Sinonimoak:

[elemenia]: iz. Ipar. jendetza
[elemenia bat]: zenbtz. Ipar. bost, hamaika, hamaikatxo, makina bat, makinatxo bat (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es gran número, infinidad, multitud
fr grande quantité, multitude
en multitude, crowd
port multidão

Entzun:

Beste aldean kapirotedun elemenia zegoen bildurik, elkarren artean hizketan, binaka, taldetxoetan, biribiletan. [Euskal karma, Jon Alonso (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Bestek esanaren sintesi bat saiatzea ere eginbide zaila da: elemenia gauza esan eta idatzi da, eta askotariko, gehiegitarikoak apika. [Hamlet, William Shakesperare / Juan Garzia (Ibaizalbal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Halako pila nahasi bat zen, piztia elemenia bat, zuhaitzak, lore multzoak, belarra, lurra bera desagerrarazteraino. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

elemenia (FlickrCC, Hersson Piratoba)