keinukari

1. izond. Keinuka ari dena. 2. iz. Argi bat txandaka piztu eta itzaltzen duen gailua. (Gehienbat arreta ipinarazteko edo zerbait adierazteko erabiltzen da: iragarki argitsuetan, ibilgailuak biraren bat eman behar duenean, etab.).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

keinukari (gifanimados.com)

Sinonimoak:  iz./izond.
[keinuka ari dena] : keinulari g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) guiñador, -a; gesticulador, -a, que hace muecas (2) intermitente [luz]; que se enciende y se apaga, que destella (3) Autom. intermitente
fr (1) clignotant, -e (2) Autom. clignotant
en (1) flashing [light] (2) Autom. indicator (Br); turn signal (Am)
port (1) pisca-pisca (2) seta

Entzun:

Iharra zen, oso iharra, hezurtsua, keinukaria eta irribarretsua. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Neon-argi keinukari berdea zeukan goiko aldean. [Ortzadarra sutan, Fernando Morillo (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

keinukari (gif-animados.net)Ez nintzen guti harritu, tupustez, Ximurraren auto urdineko keinukariek ñir-ñir egitean bide ondoko aparkaleku baterat. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)