txandaka

adb. Bakoitza bere txandan, elkarri txanda emanez. Ik. aldizka. Apaiz sail bakoitzak aste osoan bete behar zituen Jaunaren etxeko eginkizunak, txandaka. Egun onak eta txarrak txandaka izaten ziren. Txandaka hartu gaituzte nahigabeak eta pozak. Berokia txandaka erabiliko dugu, aste batean zuk eta bestean nik. Txandaka dugu biok burdina urtzeko lana. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

txandaka.

1. (V, G, AN-gip; Lar, Añ (G), H (<ch->)), xaindeka (L-côte), xadaka (Hb), txainaka (AN-gip). Ref.: A (txandaka, xaindeka); SM EiTec1 (txibiri); Garbiz Lezo 279; Etxba Eib; Elexp Berg ; Gte Erd 40 y 244. Alternando(se), por turnos. “(A) veces, por veces, alternando, aldizka, txandaka ” Lar, Añ. “Por turnos, alternativamente. Ola aundi oietan gau ta egun lan egin oi da, baiñan txandaka, gabez batzuek, besteak guk bezela ” A. ” Gure tallarrian, sapatuetan, txandaka eitxen juau zeñek atara txibirixak ” SM EiTec1 (s.v. txibiri). ” Barriak eta negarrak txandaka ibiltzen dira ” Etxba Eib. . ” Anai-arrebak txandaka zaintzen dabe ama ” Elexp Berg. . ” Egun onak eta txarrak txandaka izaten ziren (G-azp-goi, AN-gip)” Gte Erd 244. v. aldika. Tr. Documentado sólo en autores meridionales. En DFrec hay 7 ejs. de txandaka. Oitu zaite Meza nagusietara txandaka bada ere. AA III 411. Geroko egun batzuetan Apostoluak ondotik kendu etzitzaiozkan, eta zeruko Aingeruakin txandaka progua egiten zioten. Lard 536. Txandaka bata bestearen buru edo agintari asteoro bakoitza izatea. Aran SIgn 95. Egoten ziñala gau ta egunetan / barautan, / orazio, / zilizio / azoteakin txandaka. MSIgn 346. Meralla txandaka ibilliko degu, aste batean zuk, eta bestean nik. Moc Damu 9. Apaiz-sail bakoitzak aste osoan bete bear zituen Yaunaren etxeko eginkizunak, txandaka. Ir YKBiz 2n. Auziei buruz iritzbideak ezartzea, aitatu ditugun lege-onuemallariak, txandaka, egin bezate. EAEg 30-12-1936, 684. Txandaka degu biok burni-urtze-lana. NEtx Antz 18. Arkitu ote litezke une berean guregan Aingeru ona ta gaiztoa? –Ez uke arrigarri; baña naiago diñat txandaka iduritaratzea, batak edo besteak eragiten gaitunean. Or QA 57. Anai-arrebak txandaka egin oi zuten zaiketa. Etxde JJ 249. Egin zituzten aurrerako ta atzerako jira-birak, eskuak eta oñak txandaka lurrean jarrita. Anab Poli 111. Goardiak ere egiten giñun txandaka. Salav 73. Txandaka artu gaituzte naigabeak eta pozak. NEtx LBB 74. Igande ta jaiero, musika taldeagaz txandaka, lau pieza joten zituan tanboliñak. Etxabu Kontu 40. [Paketea] bizkarrean txandaka artuz, abitu giñan Gorrotolan gora. JAzpiroz 152. Beti batek irabaztekotan, ez dago zer egiñik. Txandaka bear dira tristurak eta pozak. Albeniz 169.
v. tbn. Bil 131. Ag Kr 13. Bilbao IpuiB 91. SM Zirik 9. Erkiag BatB 51. Osk Kurl 74. Ataño TxanKan 145. Gauetan, txandaka-txandaka, bi lagunek guardia egiten genion erri guziari. Alkain 34. (Con sentido espacial).Alternando.
Esan bear det errenkada batean baso piñua eta bestean insignis txandaka aldatu zituztela. Munita 69.

2. tandaka (R ap. A), dandaka (BN ap. A; VocBN, H). “Par pac” VocBN . “Par fois, à reprises; par termes” H. “A plazos” A.

3. tandaka. Por grupos. Etxiak ezarriko dütü tandaka. Zunbatenaz eta hobe beitirateke, hanbatenaz prezioak harzalek gorago dütükie. Herr 28-4-1960, 3. Huna orai, tandaka tandaka, ministerio bakhotxaren pekoak.Eskual 17-1-1908, 3.

Sinonimoak: adond.

[elkarri txanda hartuz]: aldika, aldizka, txandan (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es adb. por turnos, a turnos, por tandas, alternando
fr adb. alternativement, à tour de rôle, chacun à son tour
en adb. by turns, in turns
port adb. em turnos, em lotes, alternando

Testuinguruan

Txandaka joan dira sartzen Landako gunera bisitariak, pilaketarik gabe. [Ainhoa Sarasola (mold.), Berria.eus]