txor-txor
adb. Etengabeko hizketan. Txor-txor hizketan ari ziren, isildu gabe. Txor-txor jardun. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
txor-txor (V-gip ap. Elexp Berg).
I (Onomat.).
1. (Onomat. del canto de un pájaro). “Etxazpixan dabill bidiarrua txor-txor da txor-txor” Elexp Berg. v. 1 txio. Asterrika ta Gorozizako bide ondoetan txor txor ebiltzan zozo-birigarroak. Ag Kr 36s. Txor txor txoria, txoritxo / txilibitaria, goiz yagi (yaiki) / ta goiz etzin, txoriak umeak egin (V-gip, G-goi). A EY IV 375.
Askotan mendi-txaboletan lo egindakoa naiz ni, baiña txepetxa beti lenengo kantaria txabola-ondoetan: txor, txor, txor, txor! BasoM 101.
2. (V-ple-m-gip ap. A). “Goiz guztian txirritolea legez, txor-txor iñarduteko, zer daukela zer esan barritsuok? (V-m). ¿[…] toda la mañana habla que habla, como un molinillo?” A. v. 1 txirtxor, marmar. Españan autarkidun andrak ez dirala, / au ori ta bestia, txor-txor, bala-bala. Enb 145. Alabaina, guzien begietan ikusgarri ta zoragarri egin zezakeanaren ordez, Akademi itzalaren babesean txutxumutxuka ta txor-txor ari omen zan zenbait gazteekin. Zait Plat 117.
txor-txor-txor. Baiakiat txor txor txor iarduteko gogoz agoana-ta. A BeinB 55. Or duaz estartea gora mutil koskor batzuk, txor-txor-txor, guztijak batera barriketan, une bakartxu baten be ixiltzen eztirala, musturrak gorri-gorri otzaren otzaz. Kk Ab I 60.
3. txor-txor-txor. (Onomat. de agua que brota). Bazoaz mendi-egalen batean zear, eta txor-txor-txor ur-otsa. Zendoia 180.
4. (Onomat. de actividad continua). Txor-txor nere orduetan entrenatzen nintzan. Albeniz 79.
II (Sust.).
Piada, acción de piar. v. txio-txio. Kabi ondoan tellatupeko / Enaratxoren txor txorrak. Otag EE 1882c, 548. Txorien txortxor alaia. MAtx Gazt 13.
III (Adj.).
(V-gip ap. Iz ArOñ; G-azp). “Txortxorra, el hablador” Iz ArOñ. “Ixo, txortxorra!” (G-azp).
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es adb. charlando, parloteando
en chatting
port conversando
Txor-txor hizketan ari ziren, isildu gabe. (Hiztegi Batua)
Reply