zaharoztatu

du ad. Zigortu, makilatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: ad. Ipar.
[zigortu, makilatu]
astindu, bero-bero egin, berotu, bizkarra berotu, ederrak eman, egurra eman, egurtu, hebain-hebain egin, hebaindu, jipoitu, jo, makilatu, zigorkatu, zigortu, azotatu Ipar., panpatu Ipar., umatu Ipar., zafratu Sort., zehatu, zaflatu Zub., zurratu, ukaldikatu Ipar. jas., bizkarra hautsi g.e., hagatu g.e., makilakatu g.e., azorriatu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

es azotar
fr frapper; fouetter (con el látigo)
en to beat (con la mano);  whip, flog (con el látigo)

«Queneau jaunaren liburu trichte batetik athera dute ekeia; ez da erraiteko baizik ez dela filma on ez gaztentzat, ez eta larrua arras egina ez luketenentzat. Zazie kanpañako nechka erne bat da, amak Pariserat lagundu duena eta osaba baten peskizan utzi. Nechkak ez du bere bidean kausitzen jende ments, bitzi eta erho baizik. Begi-beharriak onak ditu eta mihia ez sakelan: ez du filman elhea liburuan bezain zikina, nahiz oraino frango ausarta duen.

Filmak min egiten du eta ez du erakaspenik ekartzen. Egileak nahi balin bazuen mundu itsusia zaharoztatu, beharko gintuen hunkitu. Nahi balin bagintuen jostatu, ez zuen nechka bar eman behar holako ikusgarri hitsen lekuko.»

J.M. («Herria», 1961eko Otsailak 16)

[“Raymond Queneau / Zazie metroan“, Joxan Elosegi (“Raymond Queneau / Zazie metroan” orrialde nagusia)] (http://www.susa-literatura.com)