zapaburu

iz. ZOOL. Anfibio anuruen larba (adib. zapo edo igelarena). Hankarik gabea da eta isatsa du. Brankia bidezko arnasketa du. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: apaburu, txalburu, bilinbolo (Adorez Sinonimoen Hiztegia); apaburu, aratxeburu, txalburu Gip. (UZEIren sinonimoen Hiztegia)

es libre
fr têtard
en tadpole

Han, Imanol eta John-ekin egin dugu topo: lehenengoa laguna dugu txikitatik, zapaburu bila elkarrekin joaten ginen garaitik; bigarrena, orain urte batzuk Liverpool-etik gitarra joaz etorritakoa da, denbora gutxian lagun egin duguna. [Lurtarra da begiratua, Xabier Etxabe (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

zapaburu (FlickrCC, Onnoth)