zaparrada

iz. 1. Prezipitazio zakar eta sarritan laburra, tanta edo zatiki solidoak beste prezipitazioenak baino handiagoak izaten dituena. Euri-zaparrada. 2. (hed.) Mota bereko objektuen aldibereko edo bata bestearen ondorengo higidura zaratatsua. Teilak egundoko zaparradan joan ziren lurreraino. 3. (hed.) Bata bestearen ondoren eta azkar esandakoen multzoa; errieta. A ze zaparrada bota zidan berandu heltzeagatik.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) euri-jasa, euri-zaparrada, indriska, zapar, zarraka, zarrasta, erazarri, aramai, erauntsi (2) jario (3) errieta, tarrapata, kalapita, liskar (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) chubasco, chaparrón (2) chaparrón [ugaritasuna] (3) reyerta, riña
fr averse
en (1) heavy shower, downpour (2) barrage

Eguraldi sargori erabat sasoiz kanpokoari jarraiki, udakoa zirudien zaparrada eta trumoien erasana entzuten zen kanpoan. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Ukabilik sartu barik aritu zen Zarandona lehen minutuan, baina handik aurrera, asaltoa amaitu arte, zartako zaparrada jasan behar izan zuen Joseluk. [Odolbildua, Josu Landa (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Burua jaitsi eta amaren zaparrada entzun behar izan nuen. (Elhuyar Hiztegia)