zazpizango

iz. Ipar. g.er. ‘ehunzangoa’.  ZOOL. Hankapare bana duten segmentu ugariz osatutako gorputza duten artropodo karniboro eta terrikolen izen arrunta. 3 cm baino luzeagoak izaten dira eta buruan erpe pozoitsu pare bat dute. Gehienetan lurrean, hosto artean eta egur usteletan bizi dira. 2.500 espezie inguru daude eta Chilopoda klasea osatzen dute. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan ‘ehunzango’)

Sinonimoak: iz.
[ehunzangoa] : ehunzango (tekn.); zoko-zorri, infernuko katu (Elhuyar eta Adorez hiztegiak)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (Zool.) ciempiés
fr mille-pattes, scolopendre
en centipede
port centopéia

Entzun:

Zazpizango ugari ikusi genuen atzoko mendiko bueltan. 

zazpizango (Karobi Photography)