Nire bihotzeko laztana:
Gauero, nire ametsetan murgildu baino lehen, zu zara nire pentsamenduak lotarazten dituena. Zurekin pasa ditudan momentu eder haiek gogoratuz, gaueko paradisuan barneratzen naiz. Paradisu honetan gure arteko harremana lehengo egoeran ikusten dut, soilik lagun moduan baina gaur egungoarekin konparatuz altxorra dela lagun izatea konturatu naiz.
Ondoan zintudanean beste pentsamendu batzuk nituen, baina pentsamendu horiekin urruntasuna bakarrik lor nezakeen. Eta hala izan da, ez nuen ikusten aurrean nuen altxor hura, nik kaxa osoa nahi nuen. Begiak itxiak nituen, zuk nire bihotzeko taupadak kontrolatzen dituzun moduan, nire begiak itsutu zenituen. Ez da zure errua, horrelakoa da maitasuna. Baina maitasuna ez al da gauza polit bat? Hori fikziozko irudietan bakarrik ikus daiteke, errealitatean kontrola ezin dezakezun sentimendu bat da. Honek printzea aukeratu eta zeharo itsutzen zaitu. Edozer gauza egiteko prest aurkitzen zara kaxa lortzearren, baina inongo posibilitaterik ez dagoenean, lurrera jausten zara zure hego apurtuekin. Nik bide hori aukeratuz, zure urruntasuna lortu dut.
Pentsatzen jarriz, agian, ez maitatzea izango al da konponbidea?? Esatea errazegia iruditzen zait, baina zu ahazten saiatzen naizen bakoitzean, lehengo irudiak berriro ere gorputz osoan zehar barreiatzen dira. Eta, lehengo moduan, zuk nire pentsamenduak lotaraziz, gezurrezko maitasunaren bila abiatzen naiz.

Aurreko igandean, goizeko saioaren ondoren, arratsaldekoaren erdian, azkenean, iritsi zen Barakaldon guztiok eta komunikabideetatik saioa jarraitzen zuten guztiak ere itxaroten ari ginen liparra; bi finalisten izenak esango zituzteneko unea. Lehenengoa, abedearen arabera, argi zegoen bertsolariaren izena ahoskatu zuen aurkezleak, Egaña hain zuzen ere. Hurrengoa, bigarren finalista, Iturriaga izan zen eta, egia esan, ez nuen espero bera izango zenik Andonirekin batera txapelaren bila joan zena. Ez espero ezta nahi ere! Beno, ez zitzaidan gehiegi axola, baina nire barnean zerbaitek esanen zidan Amets nahi nuela oholtza gainean ikusi.





Iruzkin berriak