Egun hauetan gero eta gehiago ikusten ari gara irakasleak ikasleengandik jasaten ari diren tratu txarren adibideak. Gero eta ikasle gehiago dira beraien irakasle edo irakasle ohiak jo edo psikologikoki zanpatzen dituztenak. Orain arte, ikasleen arteko iskanbilak bakarrik argitaratzen ziren, bullying delako hori, baina, azkenaldi honetan, irakasleekiko tratu txar horiek ikusteko aukera ematen duten hainbat kasuk argia ikusi dute.
Estatu osoko irakasleek zenbait kexa plazaratu dituzte horrelako kasuen aurka lege edo proposamenen bat egin dezaten.
Gainera, hori gutxi balitz, zenbait gurasok beraien seme-alabak defendatzen dituzte eta horrek zailtasun handiagoak ekartzen ditu erabakiak hartzeko orduan. Beraz, nire uste apalean, denok gure partetik zerbait jarri beharko genuke horrelakorik gehiago gerta ez dadin; ezta lehen aipaturiko ikasleen arteko iskanbila horiek ere. Hori ekidin ahal izateko, nahitaezkoa da gurasoen lana, batez ere, beraien seme-alabei ematen dieten hezkuntza mailan. Etxean gai hauen inguruan lan egiten bada eta beste ikasleok gaizki egin duen ikaslearen aurka jartzen bagara, seguru asko bideoan ikus ditzakegun irudi tamalgarriak berriz ez ikusteko bidean jarriko gara. Eskerrak guk horrelakoak gertutik bizi ez ditugunik! Zer iritzi duzue zuek?

Eskiatzea gustatzen zaigunoi mendietan elurra mara-mara egitea espero dugu, denboraldia hasi bezain pronto, mendian goitik behera ziztu bizian jaitsi ahal izateko. Baina badirudi aurten jai dugula; izan ere, zaleek aprobetxatu izan ohi baitute zubi hau beste urte batzuetan eskiatzera joateko, baina aurten gauzak oso bestelakoak dira elur eskasia dela eta.
Lisatze une aspergarriak baztertzeko izugarrizko aukera! Askok esaten dugunez, arropa lisatzea pisutsua egiten da. Horretarako, 




Iruzkin berriak