Nori ez zaio gustatzen goizean goiz esnatu eta, gosaltzen ari zarela, irratia entzutea? Niri, behintzat, izugarri. Egunero ohetik jaiki eta, oraindik pijama jantzita dudala, sukalderantz jo eta irratia pizten dut. Hor ibiltzen naiz, begi bat itxita eta bestea irekita dudala, aurrera eta atzera emisioa aurkitu arte, e -gazteko emisioa. Batzuetan, mahai gainean gosaria aurrean dudala, irratian dagoen musikaz pentsatzen hasten naiz eta seguruenik gizarte honetan kezkagarria irudituko ez den gai batek kezkatzen nau maiz: euskal musika.
Bolada honetan maizago entzuten dut irratia, eta gero eta gehiago kezkatzen nau euskal musikaren egoerak. Gaztelaniaz edo ingelesez abestutako kantak baino ez dira entzuten gaur egun. Gero eta gazte gehiagok, musikari dagokionez, euskara alde batera uzten ari dela pentsatzea penagarria egiten zait; halere, oraindik penagarriagoa iruditzen zait helduak ere bide horretatik doazela ikustea. Horrela, bada, artikulu xume hau idazten jarraituko dut, ohitura txar hau baztertzen joan gaitezen esperantzaz.
Ezer baino lehen, gure historiako datu garrantzitsu batzuk azaltzea komeniko litzateke: XX. mendean Euskal Herrian eman ziren urratsak, edo Europan , inguruko herrialdeetan, XIX. mendean.Eta gogor egiten zait sinistea hain maitatua zen hura, gaur egun galtzen joan izana, preziatzen dugun hori zaintzen ez dugulako. Ez zaizue harrigarria iruditzen euskarazko abesti modernoak egonda, bestelakoetara jotzea? Eta arazoa ulertzeko, geure burua epaitzea besterik ez dugu, guk baitugu honen errua.
Hala ere, Euskal herrian betidanik egon dira beste tokietan baino talde gutxiago, musika datorkigun beste edozein herrialde baino askoz ere txikiagoa baita. Halere, nire ustez, kantitate txikiak ez du kalitatea gutxiesten. Lehen esan dudan bezala, euskal taldeen kopurua ere, ez da oso handia, hemengo askok gaztelaniaz abestera jotzen baitute saltzeko errazagoa izango delakoan. Euskal musika gehiago entzungo balitz, taldeak ere proportzionalki hazten joango lirateke; izan ere, dena kate bat dela esan baitaiteke. Bestalde, ez dago esan beharrik irratiak eta telebistak guk entzuten duguna baldintzatzen dutela. Egia da tarteka euskarazko abestiren bat sartzen dutela, baina ehuneko handi batean kanpotik ekarritakoak ipintzen dituzte eta, hori dela eta, azkenean, ingeles eta gaztelianazko abestietara ohitzen gara.
Azkenik eta aurreko guztia pixka bat laburbilduz: euskal musika, logikoki, gurea da, baina denentzat egina izan behar dela argi utzi nahi nuke; hau da, gainerakoekin partekatu behar dugu. Mendeetan zehar soinuak eta erritmo propioak sortzeko gaitasuna izan dugula garbi utzi behar dugu. Amaitzeko, Aita Donostiak esandako hitzak utzi nahi dizkizuet, “Ekin†argitaletxeak argitaratutako “De música vasca” liburutik hartuak:
“Euskarak abesten duelako, eta beti abesten duelako. Etxean abesten du, elizan, kalean, landan; alai eta triste dagoen abesten du…â€
Iruzkin berriak