25 urte pasa dira Lemoizko zentral nuklearraren proiektua bertan behera gelditu zenetik. Hori dela eta, lehengo batean erreportaia bat eman zuten ETB 2an. Baliteke nire artikulua berandu iristea hortaz, baina azterketak zirela medio, ezin izan dut idatzi gaur arte. Dena den, norbaitek dokumentala ikusteko interesa badu, grabatu egin nuen. Dokumentalean politikariak, Lemoizen hasiera batean lan egindako ingeniariak, ondoren proiektuaren aurka jarri zirenak (Juan Olagarre), Lemoizko herritarrak eta Euskal Herriko militante antinuklearrak agertzen dira, besteak beste. Gainera, aipatutako dokumentalak energia nuklearraren nondik norakoak ere agertzen ditu modu sinple batean.
Lemoizko zentral nuklearraren eraikitze lanak 1972.urtean hasi ziren. Gogora ekarri beharra daukagu frankismoaren garaian energiaren beharra proganda gisa erabili zela eta diktadorea beti zebilela pantanoak eta bestelakoak inauguratzen. Petrolioaren krisia zela eta, energia nuklearraren aldeko aspustua egin zuen gobernu frankistak. Horrela, Espainiako lehenengo zentral nuklearra eraiki zen Alicanten La Florita izenaz. Ondoren, Garoñako zentrala ere eraiki zuten Burgosen, Gasteiztik kilometro gutxira. Euskal Herrian lau zentral nuklear eraikitzeko proiektua zegoen: Lemoizen, Deban, Ea Izpasterren eta Tuteran. Energia nuklearra modan zegoen ez Espainian bakarrik, baita mendebaldeko herrialde gehienetan ere.
Dena den, zentral nuklearraren proiektua hastearekin batera, bere aurkakoa ere abian jarri zen. Garai hartan, alderdi politikorik gabe, bizilagun elkarteek eraman zuten zentralaren aurkako mobilizazioen pisua. Gerra ondorengo manifestaldi jendetsuena egin zen garai hartan Bilboko kaleetan, garaiko prentsaren arabera, 150.000 pertsona bilduz.
Baina transizio garaian, euskal instituzioek, hainbat alderdi abertzale zela tartean, Lemoizko proiektuaren alde egin zuten. Arzallus eta EAJko kide gehienak alde agertu ziren. Izan ere, petrolioak hondoa jo behar zuela sinetsarazi izan nahi zieten herritarrei: energia nuklearra edo kandeletara bueltatzea beste aukerarik ez zegoela esaten zuten. Energia nuklearra garbi eta segurutzat jotzen zuten. Baina hori horrela ez dela frogatuta geratzen da. Lehenengo ezbeharra Harrisburgen, Estatu Batuetan, gertatu zen baina ez zituen ondorio larriak izan, ez baitzen erradioaktibitatea erreaktoretik irten. Ezbeharrik latzena Chernobylen gertatu zen erreaktore baten eztandaren ondorioz 30 langile hil zirenean. Hodei erreaktiboa Ekialdeko Europa osoan zehar hedatu zen eta 135.000 pertsona ebakuatu behar izan zituzten.
Lemoizera itzuliz, mobilizazioak indartzearekin batera, ETAk lehenengo atentatua egin zuen 1977an. Ekintza hartan, Guardia Zibilak David Alvarez Peña ETAkidea hil zuen. 1978an ETAk jarritako bonba baten eztandaren ondorioz, erreaktore batean lan egiten ari ziren bi langile hilda suertatu ziren. Urte hartan bertan, Euskal Herriko Koordinadora Antinuklearrak jaigiroan ospatu zen konzentrazio batera deitu zuen Tuteran. Inongo liskarrik eta probokaziorik egon ez zen arren, Guardia Zibilak manifestarien aurka egin zuen. Autobusari zain espaloian eserita zegoen Gladis de Estal koordinadora antinuklearren kideak buruan tiro bat jaso eta bertan hil zen. Hilketa honek euskal gizartea asaldatu zuen.
1981ean ETAk Lemoizko ingeniari nagusia, zentralaren zuzendaria izango zena, bahitu eta astebeteko epea eman zuen zentralaren proiektua bertan behera uzteko. Astebeteren ostean, buruan tiro bat emanez hil egin zuten. Hurrengo urtean, Ryanen ordez jarri zuten ingeniaria ere hil zuen ETAk. Ondorioz, egoera jasanezina bihurtu zen Lemoizko langileentzat eta Ibedrolari lanpostuz aldatzeko eskaera egin zioten. Urte hartan bertan PSOEk irabazi zituen Espainiako haustekundeak eta enpresa elektrikoekin gatazka hau “izozteko” akordio batera iritsi zen.
Hala ere guztiz ere, aipatu beharra dago enpresa hauek ez dutela galerarik izan. Izan ere, lotsagarria bada ere, urtero kobratzen diguten argiaren fakturan, zentral nuklear horien eraispenerako beharrezko izan ziren gastuak ordaintzeko kuota bat sartzen digute. Bitartean, bi mila milioi euro kosta zen mamu horren eskeletoak zutik dirau oraindik ere garai beltz haien orogarri gisa, Bilbotik 15 km eskasera.

Hau adibidez, El Valle de los Reyes-en aurkitzen da. Hori guztia marraztua izateko, nolabaiteko argia egon behar zuen. Hau pentsatzerakoan, bat-batean, gure burura, tortxak edo kandelak datoz. Baina ezin dugu ahaztu, ez dela argi-zuzien aztarnarik aurkitu inongo pasabideen sabaietan edo eraikinen barrenetan orokorrean. Marraztu eta margotu ondoren sartuko al zituzten irudiak? Arroka gehienak toneladak pisatzen dituzte, eta pasillo estuetatik garraiatzea ezinezkoa litzateke, beraz, aukera hori ere baztertu egiten dugu. Ispiluak erabiliz argia barren-barreneraiono iristea lortzen al zuten? Aurkitu diren datuen arabera, erabiltzen zituzten ispiluak kalitate txarrekoak ziren, islapen bakoitzean, argiaren 1/3 bat gutxienez galtzen zen, beraz, ezinezkoa zen; galeriz galeri, ispilu batzuk konbinatu ondoren, eguzpiaren izpirik ez zen iristen leku askotara. Hortaz, nola lortzen zuten argia? Nola lortu zuten halako lan artistikoa iluntasuna garaile zen eta den galerietan?
Dendera jainkotegia: Bonbilla forma duten objektu ezezagunak ikus ditzakegu.
Ordizia, Goierri erdian eta, era berean, Euskal Herriaren bihotzean dago. Aralar eta Aizkorrri mendizerrek babesturiko gune historiko kultural garrantzitsua dugu, herri txiki izatetik merkatal zentru bilakatu eta Europako gaztaren hiriburu izatera ere heldu dena. Bere txikitasunean handienekin lehiatzera heldu den izpiritu borrokalariaren adierazpen argia dugu.
Ordiziak lur eremu txikia du, iparraldetik Itsasondorekin, San Juanen dagoen errekatxo batekin, eta Aramarekin, Amundarain ibaiarekin mugatua dago, hain zuzen. Ekialdetik Oria eta Amundarain ibaiak ditu mugarri, eta hego-ekialdean, berriz, Zaldibia. Hegoaldean, Lazkao herritik bereizten duen Senpere-berri erreka daukagu, eta mendebaldean, Lazkao eta Beasain, Mariaratz errekak zeharkatzen duen tokitik. Azkenik, ipar-mendebaldean Beasain handia dugu.
Herri hau zerbaitegatik ezaguna egin bada, ordea, bere feriengatik izan da. Astero-astero Ordizian biltzen dira Goierri osoko eta inguruetako nekazal eta abeltzaintzako produktuen erostun eta saltzaileak. Lehen feriak San Bartolome ermitaren inguruan egin ziren XI-XII. mendeen inguruan, ordiziar eta inguruko baserritarren lehenengo elkargunea bilakatuz. Azoka honen bilgune garrantzitsuena Plaza Nagusia da, estalia da eta ikaragarri handia izateaz gain, neurtezinezko edertasuna du, segurtasun zirrara sortzen duena, feriarako espresuki eraiki zena, herriaren bereizgarrietako bat da ezbairik gabe. Asteazkenero egiten diren azokaz gain, Euskal Jai, Erdi Aro eta Eguberrietako azokak burutzen dira.
Hasiera batean, San Bartolome baselizaren ondoan kokaturik zegoen herria, eta “Ordizia” zuen izena. Aurreraxeago aipaturiko errege horrek berak aldatu zion izena, Sevillan 1268ko ekainaren 30ean emandako eskubide berezi baten bitartez. Horrez gain, Vitoriak (gaur egun Vitoria-Gasteiz denak) zituen abantailak eta Foruak ere eman zizkion, eta erregeari ordaindu beharreko zergak ez ordaintzeko baimena ere bai. Antso IV.a, Ausarta, izan zen Alfontsoren ondorengoa, eta emandako eskubide berezia berretsi, eta gainera zergak ez ordaintzeko eskubide gehiago ezarri zituen Valladoliden sinatutako beste agiri bat zela medio.
1399ko apirilaren 8an Villafrancak auzolagun bezala onartu zituen. Adiskidetasun Idatzi bat sinatu zuten guztiek, Enrike III.ak Tureganon 1402ko abuztuaren 5ean, eta Errege Katolikoek Cordoban 1492ko maiatzaren 27an berretsi zutena. Inguruko herriak auzolaguntzat hartzearen ondorioz, Ordiziako Alkateak eskumen bereziak hartu zituen, bai auzibide arlokoak, bai zibilak eta baita kriminalak ere; aurretik herri horietan zeuden alkateak auzo-alkate bihurtu ziren. Hala ere, herri horiek beren Udaletxe eta Kontseilu irekiei eutsi zieten, beren lurraldea zedarrituta, beren mendi eta jabegoak eta beren ekonomia administrazioa gorde zuten.
Antzina-antzinatik herria Bozue Menor edo Villafranca izeneko Komunitateko partaide izan zen. Komunitate hori lehenengo aldiz 1027 urteko agiri batean ageri da Nafarroako Antxo Handiaren agiri batean. Aralar eta Enirioko mendien etekinen hogeitazortziren bat jasotzen zuen herriak, 1409an “Komenio eta Ajusteagatik” ezarritako diruaren zatia, hain zuzen ere. Komenio hori zela medio Juan Amezketako konpentsatu zen, Gaztelako Enrike III.ak 1400 urtean eman zizkion eta Anaiarteak edo hermandadeak beti beretzat hartu zituen lurrengan eskubideak erreklamatzen zituelako. Komunitateak oraindik ere bizirik dirau eta Ordiziako alkatea da lehendakari.




Iruzkin berriak