Archive | orokorra

RSS feed for this section

MARRAZKI BIZIDUNAK ETA KIROLA BAKARRIK?

Aurreko batean, gure blogean zer idatzi pentsatzen ari nintzela, Euskadi Irratiko saio batean, gai interesgarri baten inguruan hitz egiten ari zirena entzun nuen. Eztabaida Euskal Telebistari buruzkoa zen, honen programazioari buruzkoa zehazkiago esanda. Bertako hiztunek ETB1eko saio guztiak kirolean edo marrazki bizidunetan oinarritzen zirela zioten. Hori dela eta, arlo honi buruzko eztabaida artikulu batean publikatzea aproposa zela otu zitzaidan.

Ukaezina da, gaur egun, telebista kate hau sintonizatu orduko, kirolen bati buruzko (gehienetan futbolari buruz) informazioa ari digutela igortzen, bai ligako partiduren bat bai kirol ezberdinen kronikaren bat. Hau izan ezean, haurrentzako marrazki bizidunak aurkitzen ditugu.

Soilki bi atal hauek izanik, arazo honi aurre egiteko egokiena irtenbideren bat aurkitzea izango litzateke. Aukeretako bat gainontzeko kateek ezartzen dizkiguten kalitaterik gabeko programak ipintzea izango litzateke, Operación Triunfo edo http://www.granhermano.telecinco.es/ bezalakoak. Egia esan, honelakoek ez liokete onurarik egingo ez gure kulturari, ezta ikusle askori ere.

Beste bide bat euskal kulturan oinarrituriko saioak aurkeztea izan liteke. Hala nola, bertso saioak, pilota partiduak…. Baina ez al litzateke egokiago izango denetik eskaintzen duen euskal kate bat izatea??? Nik uste dut baietz. Txikiei eta gazteei zuzenduriko programazioa eskaintzea, kirola gogoko dutenak kontuan hartzea, telesailak eta zinema atsegin dutenei horixe ematea…hauxe izan daiteke, nire uste apalean, irtenbiderik egokiena.

Zuek zer deritzozue honi? Zein programa mota duzue gustukoen? Ikustea gustatuko litzaizuekeen zer ez duzue gaurko programazioan topatzen?

Comments { 0 }

Laburtzapenak

LABURTZAPENAK

Laburtzapenak lau adarretan sailka genitzake: siglak,
ikurrak, laburdurak eta inizialak.

 

􀀉 LABURPEN TAULA

 

MARRATXOAREKIN MARRATXORIK GABE
EHUko, EUTGko, EKEren…
SIGLAK IZEN BEREZIAK AEK-ko
KOR-i
UEU-ko antolakuntza
IZEN ARRUNTAK NANa, CDa, ADNa…
IKURRA Kg-ko (punturik gabe)
LABURDURAK tf.ra (puntuarekin)
INIZIALAK J.M. Barandiaran (puntuarekin, tarterik gabe)

 

􀀉

SIGLAK

Hainbat hitzen lehenengo hizkiak erabiliz sortutako izena da. Honelako hitzak
sortzeko orduan, kontuan izan behar dugu erraz irakurtzeko modukoak izan behar
dutela.

 

•

Idazkera:
letra larriz eta jarraian, hots, hizkien
artean
ez da punturik
jarri behar.

•

Deklinatu:
hitz sortu berria ahoskatzen dugunaren
arabera idatziko ditugu deklinabidearen atzizkiak.

 

AEDko (a-e-de-ko) eta ez
*AEDeko (Arrasate Euskaldundu Dezagun-eko)

 

Siglen bidez sortutako hitzak bereziak ala arruntak izan daitezke.

 

􀀩

bereziak direnean artikulurik gabe
deklinatuko ditugu (leku-izenen

antzera).

 

EHUko arduradunak, EKEren
eskutik…

 

􀀩

izen arruntak direnean, berriz, artikulu
eta guzti.

 

ADNaren inguruko azken
ikerketak, CDaren erabilera…

 

ô€€›

DEKLINABIDE-ATZIZKIAREN
IDAZKERA:

 

•

Izen
berezietan jarraian eta letra xehez idatziko dugu:
EHUko…
Hala ere, kasu

batzuetan marratxoaz idatzi
beharko ditugu:

 

􀀩

Siglaren azken hizkia eta atzizkiaren
lehena hizki bera dugunean

 

AEK-ko

BBK-ko

 

􀀩

Baita siglaren azken hizkia r eta
atzizkiaren lehena bokala dugunean ere.

 

KOR-i

DATAR-i

 

􀀩

Letra larriz idatzita doanean,
izenburuetan esaterako.

 

UEU-KO ANTOLAKUNTZAREN TXOSTEN

 

•

Izen arruntetan, arau zehatzik ez egon
arren, jarraian eta letra xehez idatziko ditugu

 

NANa

ADNa

 

􀀉

IKURRAK

 

Batez ere zientzia- eta teknika-alorrean erabiltzen ditugu. Gauza,
nolakotasun, prozesu, kantitate, unitate eta abarren laburtzapena da. Letrak,
zeinu grafikoak edota zenbakiak ditu osagai.

 

m
(

metro),
cm
2
(
zentimetro
koadro
), €
(
euro)

 

Punturik gabe

idazten dira, eta azpian
dagoen hitza bezalaxe deklinatzen dira.

 

kg-ko (kilogramoko), As-ak (artsenikoak)

 

Ikurraren eta deklinabide-atzizkiaren artean

marratxoa
jartzen da.

 

􀀉

LABURDURAK

 

Hitz baten edo hitz-multzo baten ordezkoa da. Laburdurak esaldiko edozein
elementuren lekua har dezake: aditzarena

(ikus:
ik.)
, izenarena
(telefono:
tf., zenbaki:
zenb.)
,
adjektiboarena
(luzera: luz.,
zabalera: zab.)
.

 

Siglak eta ikurrak ez bezala, laburdura

puntuz
idazten da beti.
Deklinabide-atzizkia ahoskeraren araberakoa da, eta
marratxorik nahiz tarterik
gabe
idazten da.

 

Argibideetarako, deitu hurrengo tf.ra

 

􀀉

INIZIALAK

 

Norbaiten izen-abizenetako lehen letrak dira.

Letra larriz, puntuak
jarrita
eta espaziorik gabe
idazten dira:
J.M.
Barandiaran
.

Deklinabide-atzizkia inizialaren ahoskeraren arabera jartzen da:

M.K.rekin,
J.I.rengana…

 

 

Comments { 0 }

Egun paregabea atzokoa!!!

Gutako batzuk bazkal ostean

San Juan Bosko izenez ezagutzen den jai berezia ospatu zuten atzo Goierriko ehunka ikaslek. Jakintza Ikastolako ikasle eta irakasleak ez ginen gutxiago izan eta goizean goizetik ospatu genuen.

Goiztiar ibili ginen 08:30ean klase hasiera baikenuen eta lehen hiru klaseak ematea beste erremediorik ez genuen izan. Beste ikastetxe batzuen inbidia ahaztu nahian, atseden ondorengo ekintzek arrakasta itzela izan zutela ezin ukatu: saskibaloia, futbol, eskoba, mus eta beste joko aunitzetan parte hartu genuen ikasle zein irakasleek. Behin ekintza ezberdinak burutuz goiza igarota, sabela bete asmoz, 55 bat lagun elkartu ginen trena hartu eta Ormaiztegi aldera ihes egiteko. Bertan nahikoa jan eta oraindik asmatzeke dauden asmakizun batzuen ondoren, itzuli ginen bide beretik baina aurkako norantzan Ordizia aldera.

Parrandan murgilduta, nork bere bidea hartu zuen eta gutxi batzuek amaitu genuen batera. Argazki mordoa ateratzeaz gain, barre algara franko egin genuen euskarako arauak errepasatuz (izugarria izan zen!!). Gehiagotan egiteko modukoa, bai horixe!!! Berehalakoan ahazten ez diren horietakoa izan baitzen inongo dudarik gabe.

Beraz, lerro hauek idazten ari garenok ez dakigunez denon eguna nola amaitu zen, zuen esperientziak kontatzera animatu nahi zaituztegu (konta daitezkeenak, behintzat!). Besterik gabe, hurrengoaren zain gelditzen gara…

Argazki gehiago ikusi nahi badituzue, Stickam-ean sar zaitezte. Halere, beste argazki guztiak Flickr-en aurkitu ahal izango dituzue hemendik egun batzuetara (ezin izan ditugu gaur sartu hilabeteko megak bukatuta ditugulako).

Comments { 7 }
-->