Updates from maiatza, 2010 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:50 am on 2010/05/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    aupa 

    interj. 1. Norbaiti adore emateko erabiltzen den hitza. Aupa mutilak! 2. Haur-hizkeran, eseririk dagoena zutitzeko edo jasotzeko hitza. 3. Desafioa botatzeko hitza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: interj. Heg.
    [norbaiti adore emateko erabiltzen den hitza]
    hupa Ipar.
    [eseririk dagoena zutitzeko hitza]
    haur. hupa Ipar. haur. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) ¡aúpa!, ¡ánimo! (2) grito de desafío
    fr houp !, hop là !
    en up you get!, get up!; cheer up!; come on!

    Aupa lagunak, josta gaitezen; zer litzateke bizimodua plazerik gabe? [Filosofia apaingelan,  Sade / Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio  (Txalaparta, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 3:57 pm on 2010/05/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    burusoil 

    izond. Buruan ilerik ez duena.

     
    • Pernan 12:03 pm on 2010/05/10 Permalink

      Halaxe geldituko naiz ni neu ere laster… aiiii…

    • Maite 12:29 am on 2010/05/11 Permalink

      Horretara iristeko oraindik falta zaizu, Pernan!!! 😉 😉

  • Maite 9:11 am on 2010/05/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    titare 

    iz. Jostean, orratza bultzatzean hatzean minik ez hartzeko ezartzen den estalki babesgarria. Titare hau ez da ene eriaren doi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [atzandela]
    eriko, atzandel g.e. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es dedal
    fr dé [à coudre]
    en thimble

    Benta Zaharreko Mari Mistelari gertatua: bizitza osoa altxor baten bila ibili eta gero, “Auza, han baduk gauza” hitz magikoak esan, eta zilarrezko titare txiki-txiki bat aurkitu zuen behin. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    titare (FlickrCC, blmurch)

     
  • Maite 7:38 am on 2010/05/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    haril 

    iz. 1. Haria bilduz egindako bola. 2. ELEKTR. Hari eroalezko espira-multzoa, airean edo armazoi zurrun batean muntatua. 3. AUTOM. Automobileko bateriako behe-tentsioko korrontea bujietan txinparta sortarazteko behar den goi-tentsioko korronte bilakarazten duen gailua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [harilkoa]
    bobina, mataza, astari Sort. g.e., harilko Ipar., astalko Ipar. g.e. [eletrikoa] bobina  (Adorez eta UZEIren Sinonimoen Hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) ovillo; bobina (2) bobina (Elektr.)
    fr (1) pelote de fil (2) bobine (Eletr.)
    en (1) ball, bobbin [of wool]; reel; spool (2) coil

    Vittoriok, senarrak, haril batekin jostaketan ari den katu bati begiratzen zaion bezala begiratzen zion, eta irri egiten zion, kokots sendo eta irtena eta besagain lodiak inarrosiz. [Gure etxeko kontuak, Natalia Ginzburg/ Fernando Rey (Igela, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Berriki garatutako motor horretan, motor elektrikoaren haril biribilak eta mugimendu birakaria berrantolatu egin dira, haril lauen eta mugimendu lineal edo atzera-aurrerakoaren mesedetan. [Giza gorputza lanean, John Lenihan / Irene Aldasoro  (Igela, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    haril (FlickrCC, malglam)

     
  • Maite 10:17 am on 2010/05/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    sopikun 

    iz. Delituaren egile izan gabe, aurretiazko edo une bereko ekintzen bidez delitugintzan parte hartzen duena, konplizea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. BN
    [gaizkidea]
    gaizkide, konplize (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es cómplice
    fr complice
    en accomplice

    Hasieran, lege erromatarraren arabera .93, adulterio-kondenaren ondoren emaztea berriro etxean hartzen zuen senarra, zigortu egiten zuten emaztearen gehiegikerien sopikun gisa. [Legeen espirituaz II, Montesquieu/Iñaki Iñurrieta (Klasikoak, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 6:59 am on 2010/05/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    morrosko 

    iz. eta izond. Gizonezkoez mintzatuz, gazte, galant eta indartsua dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: mutil-puska (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es mocetón, muchacho robusto
    fr beau garçon, garçon fort/vigoureux
    en beau garçon, garçon fort/vigoureux (iz); strapping, robust (izond)

    – Hau morrosko hau niretzat! – esan zuen Marilyn itxurako emakume batek -. [Ragga-ragga dator gaua, Paddy Rekalde (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 6:55 am on 2010/05/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    zahato 

    iz. Ardoa eramateko, gordetzeko eta bertatik zuzenean edateko larruzko ontzi-moduko txikia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [xahakoa]
    xahako Ipar., bota Heg. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es bota [odre pequeño]
    fr gourde, petite outre
    en wineskin

    Santomasak balira bezala, txorixo eta ogiari laguntzeko zahato ardoa irten da nonbaitetik, eta eskuz esku ibiltzen hasi. [Uda betiko balitz, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel