Updates from ekaina, 2022 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:27 pm on 2022/06/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    tinko 

    1 adj. Irmoa, sendoa. Fedeko egia tinkoak. Euskararen bizitza orain sendo eta tinkoa balitz.

    2 adb. Irmoki, irmo. Tinko sinetsi. Ohitura zaharrei tinko eutsi. Gizadiak mendez mende uste izan du Lurra tinko eta geldirik zegoela. Dorrea lerden, erroak tinko, harkaitz bizia oinarri. Direnak oro joan doaz eta ezertxok ez dirau tinko.

    3 adj. Trinkoa.

    4 adb. Estu, estuki. Sartzen dute tutua hein on bateraino, ez tinkoegi, ez laxoegi. Estekan tinko haute ezarri. || Tinko-tinko estutzen zen haurra haren bularraren kontra.

    (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak:

    adond. [tinki]: tinki Ipar., tink zah.
    izond. [irmoa]: azkar, bortitz, errutsu, finko, gotor, indartsu, irmo, sendo, zozkotsu, bizitore Ipar., fermu Ipar., martzal Heg., errime Bizk., zindo Bizk., fier Ipar./Naf., beleratz Zub., indarti g.e., tenkor g.e., erskon zah., firme zah., fuerte Heg. beh.

    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. firmemente, con firmeza, sólidamente (2) izond. firme; sólido, -a; fijo, -a; denso, -a
    fr (1) adb. fermement, solidement (2) izond. serré, ferme, solide
    en (1) adb. [irmo, sendo] strongly, firmly; tight, tightly; stoutly (2) izond. [irmoa, sendoa] firm, solid, strong; stout, steadfast

    Testuinguruan

    Tinko eta harro.

     
  • Maite 10:57 pm on 2022/06/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    elestatu 

    ad. elestatu, elesta/elestatu, elestatzen || da ad. Batez ere Zub. Elekatu, hizketan jardun. Euskaraz gaitezen elesta. Mezako denboran elestatzen bazara. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    elestatu.
    (BN, S; -lh- VocS , Arch VocGr , H (BN, S), Foix), eleztatu (S; -lh- Lecl, Dv (S)), elastatu (Sal; -lh- BN ap. Lh ), elaztatu (R). Ref.: A (eleztatü, elastatu, elaztatu); Lrq (elhesta intrans.); EI 296; EAEL 268; Gte Erd 201 y 281.
    (Intrans.). Conversar, hablar. “Babiller” VocS. “Parler, s’entretenir” Arch VocGr. “Converser” Foix. “Gizuna zuiñeki elhestatü beniz” (Santa Garazi) EAEL 268 (cf. infra trans.). “Hortzaz elestatüko gütüzü (S)” Gte Erd 281. “Aintzinetik elestatü zire (S)” Ib. 201 (junto a aurretik hitz egin, lehenagotik elkar hartu, etc. de otras zonas). Tr. Propio de la tradición suletina desde sus primeros textos; fuera de ella sólo lo hallamos en Arbeldide.

    Heki jan zian eta elhestatü zen. Bp II 55. Gaiza espiritualez debotki el[h]estatziak profeitü espiritualian ajütü handirik emaiten dü. Mst I 10, 1 (SP solhas egiteak). Nahi nündükek elhestatü / orano hareki. StJul 43v. Horren estatia ikusirik / deliberatu dizugu / zieki behar guniela / bi hitzez elestatu. AstLas 25. Mezako thenporan elhestatzen bazira. UskLiB 33. Hirurgerren urthekoz, ninzan elhestatzen / nula tratatzen nündin arrebak erraiten. Etch 174. Arrato bizi zienak dia elhestatzen / xoko batetan, bere beharretan gainen. Arch Fab 95. Ahapeti baizi eztakiola pheka elhestatzia. SGrat 21. Hartakotz gira hain gogo hunez elhestatzen. Ip Imit I 10, 1 (SP solhastatu, Ch mintzatu). Eskuaraz gaitezin elhesta. Arb Igand 20.
    (BN-arb, S) (Trans.). Conversar con. “Elhesattü düdan gizuna eztük hire semia bezaiñ handi” (Altzai) EAEL 268 (tbn. trans. en Donamartiri, Bildoze y Larrañe). v. elekatu.

    –Zelsa, eginen dit / bertan zük manatia, / baita elhestatüren / zure ama maitia. StJul 43v. Katixa, behar dizugu / Jaun erretora mintzatu, / eia plazer gutunez, / otoi, harek espusatu. // –Bai, Pierris, behar dizugu / Jaun hua elestatu. AstLas 46. Dibortzatzeko, Katixa, / frais handiak dutuzu, / eta hortako abokat bat / elestatu behar duzu. Ib. 51.

    Sinonimoak: ad. Zub.

    [elekatu]: hitz egin, hizketatu, jardun, mintzatu, solas egin, ele egin Ipar., ele eman Ipar., elekatu Ipar., iharduki Ipar., mintzo izan Ipar., solastatu Ipar., berba egin Bizk., ele erran Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. (batez ere Z) conversar, hablar
    fr da ad. converser, dialoguer
    en
    port

    Testuinguruan

    Euskaraz gaitezen elesta. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 11:09 pm on 2022/06/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    txintxarri 

    iz. Zintzarri txikia; txilina. Berdez margoturiko atearen ertzeko kate bati tira egitean, txintxarri hotsa entzun zuen barnealdean (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txintxarri. v. zintzarri.

    Sinonimoak: iz.

    [zintzarri txikia]: kuskuila Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. campanilla [campana pequeña]
    fr iz. clochette
    en iz. small bell
    port iz. sineta

    Testuinguruan

    Berdez margoturiko atearen ertzeko kate bati tira egitean, txintxarri hotsa entzun zuen barnealdean.  (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 10:28 pm on 2022/06/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    zutoihal 

    iz. Estandartea. Zalditeria kapitainaren zutoihalaren ondoan bilduta (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zutoihal. 1.Estandarte, zutoial (neol.)” A DBols. . 2. Vela de navío. Itsas-aizeak, zut-oialak aizatuki, aurrera zeramatzin, artzainak axuritaldea bezala. Or Mi 117. Ontzi aundi ta ontzixka, zutoial zuriekin, kai-larrainera sartzen ari ziren. Ib. 119.

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [estandartea]: estandarte, gidoin Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. estandarte
    fr iz. étendard
    en iz. standard [flag]
    port iz. (bandeira militar) estandarte

    Testuinguruan

    Besaulki berezian jarrita, eta eskutan urrez brodatutako zutoihal zuria zeramalarik, Bizkaiko Sindiko jauna agertu da; oihalean bi irudi ageri: probintziaren armarria, bata; eta Ama Birjina Orbangabea, bestea. [Putzu, Txillardegi (Elkar, 1999)]

     
  • Maite 10:15 pm on 2022/06/19 Permalink | Reply  

    xume 

    1 adj. Aski txikia. Ik. xehe1 1. Zortzi urteko haur xume bat. Dorre handi bat eta bi xume. Frantziako herri xumeetaraino. Xehetasun xumeenak. Huts xumeak. Galdera xume bat egin nahi dizuet. Handiak eta xumeak, aberatsak eta pobreak. 2 adj. Apala. Ik. xehe1 3. Herri xume jatorrari goitik behera begiratzen dioten horietakoa. Hautsa eta errautsa baino xumeago. Har dezagun ofizio xumeena: artzaingoa. Den laboraririk xumeenak. Baina honetan ere handizkiak handizki eta xumeak xume. Errege handi hura ez da oroitzen bere apaltasunaz baizik; laket du xume agertzea munduaren begietan. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: izond.

    [aski txikia]: apal, apalxko, behe, laño, lau, xalo, apalgura Ipar., umil beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. pequeño, -a, menudo, -a; sencillo, -a, de poca importancia (2) izond. humilde, sencillo, -a, modesto, -a, liso, -a, llano, -a
    fr (1) izond. petit, minuscule, menu, -e (2) izond. humble, modeste, simple
    en (1) izond. tiny, little; unimportant (2) izond. humble, common (3) izond. simple; easy
    port (1) izond. pequeno, -a, de pouca importância (2) humilde, modesto, -a

    Testuinguruan

    Galde xume bat egin nahi dizuet. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 8:07 pm on 2022/06/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    garaikarka 

    adber. Borrokan, lehian.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    garaikarka. “(AN-5vill), luchando. Se dice de los bueyes uncidos que rehuyendo la carga andan retorcidos” A.

    Sinonimoak (adber.)

    [garaikarka]: borrokan, lehian

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adver. luchando
    fr
    en
    port

    Testuinguruan

    Garaikarka dabilen idi parea dirudigu! [«Lisko eta lipitx», Jakoba Errekondo (Argia, 2007-09-16, 2102. zbk.)]

     
  • Maite 10:55 pm on 2022/06/16 Permalink | Reply  

    galda 

    1 iz. Bero kiskalgarria. Ik. eguzki galda. Udako galdak urtua zuen galipota errepideko hainbat txokotan. Nire barruko galda inork ezagut ez zezan. Eta haren zolan ikusten ditut sugarrak galda bizian. 2 iz. Garra. Infernuko galda bizi ikaragarri haietan. Galda bizizko sua. 3 iz. Galdategia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    BERO-GALDA. Calor sofocante. Egarriz iota edo bero-galdaz zoratuta. Ibiñ Virgil 103.

    Sinonimoak: iz.

    [metalak-eta urtzeko lantegia]: galdategi, fundizio Heg.    

    [garra]: gar, kar Ipar., lama Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. llama o rayo muy caliente; calor intenso/abrasador (2) iz. (Metal.) [metal urtua] colada
    fr (1) iz. flamme, chaleur intense, fournaise (2) iz. [metal urtua] coulée de métal
    en scorching/stifling/burning/fierce heat
    port iz. chama muito quente ou relâmpago, calor intenso, calor escaldante

    Testuinguruan

    Udako galdak urtua zuen galipota errepideko hainbat txokotan. (Hiztegi Batua)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel