Updates from uztaila, 2022 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:18 pm on 2022/07/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    martxuka gorri 

    iz. Ipar. Mugurdia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    MARTXUKA GORRI. “Framboise, martzuka-gorri” T-L. “Baditu […] 4 edo 5 ara mauru eta “framboises”. Martzuka-gorria erraiten zaio eskuaraz azken fruitu huni” Herr 3-10-1963, 3.

    Sinonimoak: iz.

    [mugurdi] : mugurdi, masusta gorri (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. frambuesa
    fr iz. framboesa
    en iz. raspberry
    port iz. framboesa

    Testuinguruan

    Airea martxuka gorri helduen usainez beterik zegoen.

     
  • Maite 7:37 pm on 2022/07/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    txaka-txaka 

    adb. Astiro-astiro, pauso txikiak emanez. Ik. taka-taka. Txaka-txaka, astiro-astiro, joaten zen aita lanean zegoen tokira. Katetik oratuta, txaka-txaka eta apal-apalik eraman zuen astoa etxeraino. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txaka-txaka.
    txaka-txaka. v. TTAKA-TTAKA (s.v. taka-taka).

    TTAKA-TTAKA (V, G-to, L, B, BN, S, R-uzt), TXAKA-TXAKA (V). Ref.: A (ttaka-ttaka, txaka-txaka); Lh; Satr VocP; Elexp Berg. (Formas con palat.). “Ttaka-ttaka, a paso corto” A. “Poquito a poco, a paso corto” Ib. “À petits pas” Lh. “Artu bi marmintt, olaxe, mokor banatan, olaxe eskuekin, abarka baltzak, buruko paiñeluak olaxe, taka, ttaka, ttaka, ttaka, Osintxura” Elexp Berg. Txaka-txaka, astiro-astiro, joaten zan aitta lanean egoan tokira. Echta Jos 349. Zortzi egun badituk ttaka ttaka bere oñez dabillela. EEs 1912, 68. Txatxa daukat nik, goxo-goxoa, / ointxe erramatik artua. / Txoko-txoko (txaka-txaka) ia bazatoz ointxe / berau artuten, zerua! Zam EEs 1917, 195. Nik beingoko / txaka-txaka juanda, / iñok baño obeto / neuganatuko neukez / bosteun lauerleko. Enb 171. Auntzak neuk eruan gura dodaz nik neure aurretik, makillatxubaz txaka-txaka. Otx 115. Katetik oratuta, txaka-txaka eta apal-apalik eroan eban etxeraiño [astoa]. Bilbao IpuiB 204. Orenak ttaka-ttaka / aintzina neramaka. “Lo gabea” (ap. DRA). Baserritar bi, milla metro inguruko bidian oiñez, txaka-txaka, kuarteletik Abueloren tabernara bitartian. Gerrika 230.

    Sinonimoak: iz.

    [txaka-txaka] : taka-taka (Hiztegi batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. poquito a poco
    fr adb. petit à petit
    en adb. bit by bit, little by little
    port adb. pouco a pouco

    Testuinguruan

    Ekarri eskutxoa hona, eta goazen txaka-txaka haraino. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 8:53 pm on 2022/07/27 Permalink | Reply  

    tirtiri 

    izond. 1. Urduria 2. Bihurria 3. Bere burua apaintzea atsegin duena (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    tirtiri.

    1. (G-azp), tirtirin (G-to ap. A ). Inquieto, activo, movido. “Persona presumida” A. Emakume gazte ameslariak, oroitzen zerate zein tirtiri egon ziñaten, jantzi luzez ta ille arroz apaindurik lagun artera lenbizi erten bearreko garaian? Ag G 334. Arratetxok, tirtiri utsa, etxeko txulo guziak buruz ikasita dizkik. NEtx NolaKartak (Idazkiak). Nola idatzi euskeraz? (1950). 24. Zer uste bear zikan batek, bein 35 urtetaraño bizartu ezkero, onen tirtiri, onen txitxareki ximur-xamurtu zindekenik azkenagur baten gorabera dala-ta? SMitx Arraun 87.

    2. (Estar, etc.) brillante. Ta artzaiaren begitan, / bi malkok tirtiri / zerakusten miñaren / neurri eta larri. SMitx EG 1955 (5-12) 73.

    Sinonimoak: izond. (Labayru hiztegia)

    [urduri]: artega, urduri, kiriotsu, egonezin, odolbizi, kakapirri

    [bihurri]: bihurri, errebes

    [edergura]: edergura

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. inquieto -ta, intranquilo -la. (2) izond. revoltoso -sa, travieso -sa, enredador -a, vivaracho -cha. (3) izond. coqueto -ta, presumido -da.
    fr (1) agité (2) espiègle, coquin (3) prétentieux(euse)
    en (1) restless (2) naughty (3) smart, vain, conceited
    port (1) inquieto(a) (2) travesso (3) vaidoso(a)

    Testuinguruan

    Gizon tirtiri bat arduratzen zen lan horretaz.

     
  • Maite 7:37 pm on 2022/07/26 Permalink | Reply  

    tototu 

    ad. tototu, toto/tototu, tototzen || da ad. Bizk. Gizendu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 tototu. (S ap. A ). “Sentarse. Toto zite, siéntese usted” A (s.v. toto). Jalki jendarmak eta gazteria. Toto triatian eta edan barrikotiti. AstLas 62. TTOTTOTU (L, BN, S; Dv (S)), TTONTOTU (Sal, R) (Formas con palat.). Ref.: A (ttottotu, ttontotu); Lrq /ttóttot/. “S’accroupir” Dv. “Ttottotu (L, BN, S), sentarse. Se usa aun fuera del vocabulario pueril” A. “Ttotto (L, BN, S), sentarse (voc. puer.). Como indet. de ttottotu se usa aun entre personas mayores. Ttotto zite, siéntese usted” Ib. “(Sal, R), sentarse (voc. puer.)” Ib. “Ain ttonto, kain ttonto, ez agorik ez uzkirik, nondik bear du erdi? Sentarse ¿aquí? sentarse allí, no (tiene) boca ni ano, ¿de dónde ha de parir? (BN, S)” A EY III 384 (adivinanza de la avellana). Artzañek aldiz, haritx handi baten pian ttottotürik, muxi bedera jaten die. GH 1935, 403. (v. tbn. 404) Lurrian ttotto, etzan, harat üngüra, hunat üngüra, geroago eta handiago zen haren sabeleko mina. GH 1950, 51. Jakes eta Joanesen amaren amets goxoa: bere semeak Jesusen aldeko lehen bi alkietan ttotto. A. Jaun Aphezküpia, artetarik, jaun Erretorak, üsü, ikhus dezagüla ber mahañian ttottotzen, biak zuñ alagerago. Herr 24-3-1960, 3. Oraiko ait’amak, gaur gu bezala ttottotu izan dira, funtsez solas egiteko. Herr 2-1-1964, 3. Han zagon gizona ttottoturik, kokots puntta bilgor-artean. Herr 23-7-1964, 3. Luna IX-garrena ttap, jauts zadin, eta ttottoturik jar, lurrari buruz ikusien igortzeko. SoEg Herr 24-2-1966, 1.

    2 tototu. (V-m). Engordar.

    Sinonimoak: ad. Bizk.

    [gizendu]: gizendu, loditu, mejoratu Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. engordar
    fr iz. grossir
    en iz. gain weight, put on weight
    port iz. engordar

    Testuinguruan

    Patxi tototu egin da azkenaldian. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:53 pm on 2022/07/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    kirik egin 

    du ad. g.er. Zelatatu. Ik. kirikatu. Erdi gordetako leihotxo batetik kirik eginez. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    KIRIK EGIN (G-goi). Ref.: VocZeg 285; A; A Apend. “Acechar” A. Zeñek ez daki Pernando zala / zentzu argiko gizona / sasi-jakintsu azkarrenari / kirik egingo ziona? E. Mujika EEs 1924, 130. Kirik egiten zioten elkarri, nork lenik irria zabaldu. ‘Ils s’épiaient’ . Or Mi 21. [Loroa] bazioan ta bazetorren bere begitxo biribillez guri kirik egiñaz. Amez Plat 71 (ap. DRA).

    Sinonimoak: ad. g.e.

    [zelatatu]: espiatu, zelatan egon, zelatan ibili, zelatan jarri, zelatatu, barrandatu Ipar., goaitatu Ipar., kirikatu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ad. acechar, espiar
    fr ad. guetter, épier, espionne
    en ad. stalk, spy
    port ad. espreitar, espiar

    Testuinguruan

    Erdi gordetako leihotxo batetik kirik eginez. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 10:35 pm on 2022/07/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    ginbalet 

    iz. Daratulu txikia, zurginaren lanabesetako bat. Ik. laztabin. Ginbaletarekin zuloak egiten. Giderrik gabeko ginbalet baten irudikoa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ginbalet.

    1. (G-azp, AN-gip, BN; SP, Deen II 58 (ginbalita), Urt II 323, Lar, Añ (G), Arch VocGr), pinpalet (L, BN-baig; Lar, Hb, Dv, H), ginbelet (V, G-to), gimalet (V; Mic 5v y 9v), gimelet (Añ (V)), binbalet (S; Hb, Foix ap. Lh.), bingalet (AN; H (s.v. ginbalet)), kinbelet (V-m). Ref.: A (binbalet, bingalet, gimalet, ginbalet, ginbelet, kinbelet, pinpalet); Lrq /binbalét/; Etxba Eib (ginbelet). “Taladro” , “barreno” Mic. “Barrena” Lar. “Pinpaletxilo, trou fait avec le foret, le vilebrequin” Hb. “Ginbaleta, bingaleta (Is), tarière, avant-clou” H (tbn. Azkue (s.v. bingalet) cita a Isasti, pero no lo encontramos en RIs). “Barreno pequeño” A. “Ginbeleta, au untza edo biurriko txikiak ol baten sartzeko zuloa egiten erabilli oi da (V-m)” Onaind EEs 1931, 201. “Vrille” Lrq. Bi martelu eta taratuli bat, haiotz bat, bi ginbalet edo taratuli xume. (1767). SenperEus 64. –Ze erramienta biar da arotzijarako? –[…] Laatrua, ginbaleta, eskoplua, zurmalluba. Mg PAb 152. Ginbeleta urrezkoa bada ere, akatsduna bada, eziñ zurik zulatuko du. Ezale 1899, 77b. Baziran sugurrak barbariñak ziruritenak eta legortzian gelditzen ziranak ginbaletakin zulatuta bezela. Iraola 137. Sotoan, pinpaletarekin barrika xilaturik, edan eta edan arizan ondoan. “Avec un vilebrequin” . Barb Leg 144. Pinpaletaren, giderrik gabeko pinpalet baten, idurikoa da. JE Med 131. Bekanikazko binbaletakin eta tiro arhin eli batekin. Herr 4-4-1957 (ap. DRA). (Adj.). Agudo, penetrante. Behatzen dio jaunak begi pinpalet batzuekin. JE Ber 71. Burdin-karrotik beha, begitarte zorrotz, pinpalet! SoEg Herr 7-8-1958, 1. Eskualdunak dion bezala: “ipurdia pinpalet”.SoEg Herr 14-13 [sic]-1961 (ap. DRA). Eta, ohepetik ateratzen ikusi zuten Pelo… Pelo artzaina, burua apalik eta gibel-aldea pinpalet. GH 1971, 348.

    2. binbalet (S; Dv, Foix ap. Lh), binbale (S). Ref.: A (binbalet); Lrq /binbalé/. “Mecha de la vela de resina” A. “Mèche d’une bougie, d’une chandelle. Bimbalet est une forme fautive” Lrq.

    Sinonimoak: iz.

    [ginbalet 1] : laztabin, daratulu

    [ginbalet 2] : irekigailu

    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Teknol.) barrena, taladro
    fr iz. foret, chignole
    en iz. gimlet, auger
    port iz. verruma, broca

    Testuinguruan

    Koadro bat eskegi nahian, ginbaleta falta zitzaidala konturatu naiz. [Leire Narbaiza, @txargain]

     
  • Maite 8:53 pm on 2022/07/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    hozgiro 

    iz. Eguraldi hotz samarra; egun beroetan goizeko eta arratseko giro fresko atsegina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hozgiro.

    1 (Gc, ANc ap. A), ozkiro “Frescura” A. Ozkiro gazia, gau beltza, izar-mordo aundia… Ldi IL 50. Nere ibilkera izuti ta azkarra da. Ozgiroak beartzen nau ontara. “El frío”. LMuj BideG 150.

    2 Fresco. Beste auzi bat izandu zuten erri biyak arrai berriya (ozgiroa) lokabekiro saltzearen gañean. IPrad EEs 1913,

    HOXGIRO (Forma con palat. expresiva).
    Iñularreko oxkiroa. Ldi IL 47. Oxkiro biguin batek batzarre dagizu. Ldi UO 55.

    HOZGIRO EGON. “Ozgiro dago, hace fresco” A. Ozgiro dago… Erasten dan otz eze bat…! “Hace frío” . LMuj BideG 102.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar hiztegia):

    es iz. temperatura baja, tiempo fresco; bajada de la temperatura

    Testuinguruan

    Xarma handiko gauza asko eta desberdinak ditu ikusteko (freskoak, korua, klaustro erromanikoko kapitelak…), eta kanpoko beroarekin alderatuta, hozgiro atsegina egiten du bertan. [Italia, bizitza hizpide, Anjel Lertxundi (Alberdania-Berria, 2004)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel