Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:20 pm on 2022/05/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    erizain 

    iz. Eriak zaintzea bizibide duen pertsona. Bera sendagile, bera erizain. Bilbon erizain egona. Moja erizaina. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    erizain. (-zañ S ap. Lrq ; SP, Lar, H, Dv), erizai (Lar, H). Enfermero. “Garde-malade, infirmier” H. Izanen zela serora erizai ditezken hobenetarik bat. Birjin 352. Anparatukozaitu bere Ama Santisimak, herizái edérra baita. LE Ong 59v. Doña Maria Oriolakoa eta Doña Simona Alzagakoa, erizain dituen gau batez. Laph 157. Eriak zituen oroz gainetik maite; eriekin zuen lakhet; bera mediku, bera erizain, bera aphez. Ib. 199. Eta mutilla bertan erizai utzirik […]. Arzac EE 1884a, 159. Etzelakoz han ez erizaiñik, ez igailerik üskara zakienik. Lh EEs 1914, 243. Medikuek eta eraizainek. Etcheb MGaric 76. Gure apez eta erizain suharra. Ardoy SFran 157. Galdatu dautak nahi nuenetz hemengo eritegiko erizain ikasi eta bilakatu. Larre ArtzainE 161.

    Sinonimoak: iz.

    [gaixozaina]: gaixozain (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. enfermero, -a; que cuida enfermos
    fr iz. infirmier, -ère
    en iz. nurse
    port iz. enfermeiro

    Testuinguruan

    Erizainak bi injekzio ipini dizkio. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 9:30 pm on 2022/05/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    kulunkaulki 

    iz. Bi beso eta bizkar luzea dituen jarleku kulunkaria, zurezko bi arku ahurren gainean finkatua dena. Supazter txokoan dago, bera bezain zaharra den zurezko kulunkaulki batean eserita. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [kulunkaulki]: zarabanda (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. mecedora [silla]
    fr iz. fauteuil à bascule,
    en iz. rocking chair
    port iz. cadeira de balanço

    Testuinguruan

    Supazter txokoan dago, bera bezain zaharra den zurezko kulunkaulki batean eserita. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 11:26 pm on 2022/05/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    kinakari 

    iz. Kinatzen duena.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kiñakari. kiñakari . “(V, G), hostigador” A.

    Sinonimoak: iz./adj

    [kinakari]: zirikatzaile (Labayru Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz./adj. estí­mulo, incitación; incitador, -a, estimulador, -a
    fr iz. stimulation, incitation, encouragement
    en iz. incentive, encouragement, incitement
    port iz. esti­mulo, incitasao; incitador(a), estimador(a)

    Testuinguruan

    Gibel bira minduan maite-su gaiztoak,

    Beorrak ziztatu oi ditun ar-ara antzo,

    Kiñakari zaitula erretzen oartuz.

                           Kexu zera oso.

    [Horati’ren odak, Horazio/Santi Onaindia (Olerti, 1960)]

     
  • Maite 10:49 pm on 2022/05/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    mokozuri/moko-zuri 

    adj. Ipar. Mokofina, ñapurra. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    MOKO-ZURI. (Lc, BNc ap. A; -xuri Lh).

    a) “Persona que sólo sabe comer lo mejor” A. Usoak […] moko-xuriendako. Barb Piar I 127. (Fig.). Refinado, de gusto exquisito. Ez duzu moko-zuri [Rabelais]. Zait EG 1954, 93.

    b) De pico blanco. Oillo lepa gorriarena, azeri maltzur eta oillar moko txuriarena [ipuia]. NEtx LBB 92.

    Sinonimoak: izond. Ipar. beh.

    [ahozuria]: ahozuri, ñapur Ipar., mutur-zuri BN, mokofin beh., aho-zuri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (Ipar.) paladar fino, paladar exigente, sibarita
    fr izond. (Ipar.) gourmet, épicurien, épicurienne; (rare, littéraire) sybarite
    en izond. (Ipar.) gourmet, pleasure-seeker, foodie
    port izond. (Ipar.) gourmet, gastrônom, sibarítico

    Testuinguruan

    Mokozuri izatea eta bizioak ordaintzeko beste ez edukitzea bezalako kondenarik ez dago. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:20 pm on 2022/05/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    zigarro-mutxikin 

    zigarro mutxikin, zigarro-mutxikin || iz. Zigarro muturra. Horrek zigarro mutxikinak ere erreko lituzke. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ZIGARRO-MUTXIKIN (-iñ V-gip ap. Elexp Berg). “Colilla. Mutikotan besteik ezian zigarro-mutxikiñak erretzen giñuzen” Elexp Berg. Ezpanetan zigarro-mutxikin bat ebala. Kk Ab I 103. Arpegi estua, bibote erre erkintxua ta bedar artian taketa lez zigarro mutxikin amataua bertan. Kk Ab II 14. Erretzia akabatzen ebanian, ziarro-mutxikiña (colilla) bentanatik kalera bota-ta […]. SM Zirik 131.

    Sinonimoak: iz.

    [zigarro-mutxikin] : zigarro-kondo, zigarro-txondar (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. colilla
    fr iz. mégot
    en iz. fag-end, butt
    port iz. ponta, guimba, bagana

    Testuinguruan

    Horrek zigarro mutxikinak ere erreko lituzke. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 11:39 pm on 2022/05/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    txima-jario 

    1 adj. Txima asko dituena. Urka ezak! —oihu egin zuen emakume txima-jario batek. 2 (Adizlagun gisa). Bistan duzuenez, errukarri natorkizue, ia esku-hutsik eta txima-jario. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    TXIMA-JARIO (Estar, etc.) desgreñado. Emaztea, ura ere gizen xamarra, itsusia, beltza, zikiña, txima-jario aritzen zan uskeriak saltzen, orraziak-eta. Anab Poli 81s. (Como adj. pleno). Emakume erdi-sorgin, gerri-me, anka-luze, tximajario bat bigarren bizitzan. Loidi 117. Bentura potoloa, Poli lerdena, Balentin ixilla, nagusi kopetilluna ta andre txima-jario. Anab Poli 110. (Uso sust.). Amundatarren etxean ere, iñor ez; goiko bizitzako txima-jario ark ez zekien ezer. Loidi 157.

    Sinonimoak: iz.

    [txima-jario] : adasdun; tximaluze, ile luzedun

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. melenudo, -a, greñudo, -a
    fr izond. chevelu,
    en izond. long-haired, shaggy
    port izond. cabeludo(a)

    Testuinguruan

    Dama batek, ordea, gogoko zuen txima-jario ibiltzea, eta inpresio bitxi samarra eragiten zuen. [Zazpi urkatuak, Leonid Nikolaievitx Andreiev / Jose Morales (Alberdania-Elkar, 2006)]

     
  • Maite 11:01 pm on 2022/05/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    sugeldo 

    iz. Errauts artean itzali gabe dagoen txingarra. (Harluxet Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    SU-GELDO (L sg. Lh; Añ (V, G, AN) A), SUKELDO (Lar). a) “Rescoldo” Lar y Añ. Solas bai ta egitez dira iardukarik; / maitalege ta sua ez nai inolarik; / sua gartzen asia, berez da aki-bearrik, / sugeldoz du irauten luze ta maltsorik. (1959). Agerre PV 2016, 217. b) “(G-to), fuego de poca fuerza” A.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. rescoldo, brasa; fuego bajo
    fr iz. braise
    en iz. ember
    port iz. rescaldo, borralho

    Testuinguruan

    Sugeldoa zirikatu zuen. #gaurkohitza

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel