Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:00 pm on 2022/04/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    lilitu 

    da ad. lilitu, lili/lilitu, lilitzen. Loratu. Lilitu da oihana. Handikeria, lilitzen bada ere, ez da bihitzen (esr. zah.).  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    lilitu. (BN, S; SP, Ht VocGr 362, Arch VocGr, VocBN, Gèze, Dv, H), liliatu ( VocS 133). Ref.: A; Lrq. Florecer.
    Aaronen zihor lilitu izan zena. “Fleuri” . Lç He 9, 4 (TB lilitu; He loratu, Dv hostatu, Ol birloratu, BiblE ernamuindu). Handikeria lilitzen bad’ere ezta bihitzen. O Pr 619 (v. otra vers. en EZBB I 34). Geroz oihana lilitu da. O Po 1. Arbolak liliturik eta loraturik ikusirik hatsbeherapenez hasi zen. SP Phil 134 (He 137 loratuak). Ikusten düzieia ene espata / erramüz lilitürik. Xarlem 1165. Bas’ arhantzia lilitzen arhantz’ hunareki, / haren frütia huntzen da gaitz bethi. Etch 280. Ez omen zen denboran halako andrerik, / Romilini adarra zaukan liliturik. Hb ( in BOEl 46). [Zigor] hetarik bat lilituko da. Etcheberry 82. Zoinen ere makhila hozitüren eta lilitüren beitzen, hura izanen zela Jinkoaz haitatia. Ip Hil 65. Berak [Jainkoak] baitaki nola behar den othe gaixtoa lilitu. Ox 21. Urthe guziez arbola berak ostatzen eta lilitzen ziren. JEtchep 17. Gure bizia düzü lilitzen, / bihotza ere zabaltzen. Casve SGrazi 64. “Arriver à la fleur, à l’éclat de sa beauté. Gure alaba lilitzera doha, notre fille va entrer en sa fleur” H. (Part. en función de adj.).
    Karitatean arrosa baino gorriago ziren andre eder eta lilitu hek. SP Phil 528 (He 536 lorenpareko).

    Sinonimoak: ad. Ipar.

    [loratu]: loratu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. (Ipar.) florecer
    fr da ad. [loreak eman] fleurir
    en da ad. [loreak eman] to flower, to blossom
    port da ad. [loreak eman] florir, florescer, desabrochar

    Testuinguruan

    Geroztik, oihana lilitu duk, baita ere ostotu seietan, uda ere negu, negua ere uda gertatu duk hainbertzetan. [Septentrio, Aurelia Arkotxa (Alberdania, 2001)]

     
  • Maite 9:36 pm on 2022/04/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    eguzki(-)begi 

    iz. eguzki begi, eguzki-begi. Eguzkiak jotzen duen aldea. Ik. egutera. Gure etxea eguzki-begian dago. Eguzki-begia lurmen zegoen, eta laiotza, ostera, elur. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    EGUZKI-BEGI-ALDE. Oriente, Este. Bainan, Iruñako bertzaldean da aurkitzen Javier, urrunsko, iuzpegi-alderat. JE Ber 26.

    Sinonimoak: iz.

    [egutera]: egutera, ibargi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) solana, lugar orientado al sol; lugar orientado al sur (2) rayo de sol, rayo de luz, rayo luminoso (3) (G/GN) disco solar [astro]
    fr (1) endroit ensoleillé (2) rayon de soleil
    en (1) sunny spot, south facing location (2) solar radiation, sun ray, sunbeam, ray of sunlight, ray of sunshine
    port (1) solário (2) raio, raio luminoso

    Testuinguruan

    Eguzki-begia lurmen zegoen, eta laiotza, ostera, elur. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 10:00 pm on 2022/03/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    hitz 

    1 iz. Hizkuntza batean, esanahia duen forma beregain txikiena. Ik. berba. Gogoeta, hitz eta egite lohiak. Jainkoaren erreinua ez datza hitzetan, egintzetan baizik. San Pauloren hitzak dira. Hitz hutsalak, merkeak, alferrak. Hitz emeak, eztiak, gozoak, leunak. Hitz garratzak, gogorrak. Hitz lohiak, lizunak, lotsagarriak. Irain hitzak. Hitzak ederrak, bihotza faltsu. Hitz onak eta ezer gutxi gehiago. Hitz zuriz jendea liluratzen. Sarrera hitzak. Giltza hitza. Hitz andana luzea.

    2 iz. (Zenbait esapidetan). Berri hori pixkaka ematea, hitzak neurtuaz. Ez diogu kontu horretaz hitzik atera. Hitzak hizpidea ekarri duenez gero, zor zaiona aitortu beharrean aurkitzen naiz. Hitzik esan gabe. Hori duzu nire azken hitza. Batzarburuak hitza eman zion gure diputatuari, baina berehala kendu zion. Apezak, azken hitza bere (esr. zah.).

    3 iz. Hitzaren adierazpide idatzia. Gaizki idatzitako hitza. Bost letrako hitza.

    4 iz. Hitz egitea; esaten dena. Jainkoaren hitza: Jainkoak esana. Herriaren hitza. Joanek, guztien izenean hitza hartuta, Jesusi esan zion: (…). Azken hitza: idazki baten bukaeran, ondorio edo laburpen gisa ezartzen diren hitzak. Legearen hitzari ez iezaiozu eman zure gogarako itzulirik.

    5 iz. pl. Abesti edo musika zati baten testua. Musika M. Laboarena eta hitzak Hartzabalenak.

    6 iz. (Testuinguru teknikoagoetan). Hitz arruntak, ohikoak, jasoak, ikasiak. Hitz garbiak eta mordoiloak. Hitz eratorriak. Teknika-hitzak. Hitzak ongi ebaki. Hitz baten etorkia. Erdaratiko hitzak eta erdal hitzak. Euskal hitzak eta latin hitzak. 45.000 hitz; 57.000 adiera. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hitz eraketa. Hitz motak. Hitz joskerari buruz. Hitz neurkera. Hitz ordena oso erregela zorrotzei atxikia dago hizkuntza batzuetan.

    7 iz. Agintzen, hitzematen den gauza. Nire hitza eman diet. Ezkontzeko hitza eman zion (Ik. hitzeman). Epea konplitu da; konpli ezazu, bada, zuk ere zeure hitza (Ik. hitza bete).

      (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [ele]: ele Ipar., berba Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. palabra (2) iz. (batez ere pl.) [norbaitek esandakoa] palabra (3)  iz. (pl.) [abestiarena] letra (4) iz. palabra, promesa (5) iz. voz; palabra, turno (6)  iz. (Erl.) [Hirutasun Santuko bigarren pertsona] (maiusk.) Palabra, Verbo (7) iz. [hitz egiteko gaitasuna] habla (8) iz. (Hizkl.) palabra, vocablo
    fr (1) iz. mot (2) iz. (pl.) [abestiarena] paroles (3) iz. parole ; promesse (4) iz. parole, voix (5) iz. [hitz egiteko gaitasuna] parole
    en (1) iz. word (2) iz. (pl.) [abestiarena] lyrics (3) iz. turn, to have the floor (4) iz. speech
    port (1) iz. palavra (2) iz. (pl.) [abestiarena] letra

    Testuinguruan

    HITZAK. HITZEKIN, HITZEKIN, HITZEKIN, HITZEKIN, HITZEKIN... OINETAKOAK LOTU, (E)TA UTZI OINEI LIBRE BELARRETAN ORTOZIK BILAKATZEN BIDE. MAPETATIK HARAGO MUNDU ASKO DAGO, SENTITUTAKOA, SENTITU (E)TA HITZEKIN (E)TA BERRIRO EGIN KORRIKA ZUREKIN ARANTZAK ERAUZTEKO ELKARREN EDERREZ. (E)TA BERRIRO EGIN MUNDUA ZUREKIN… EURIPEAN KANTARI IBILTZEN IKASI EZ EGON ATERTU ZAIN, (E)TA KORRIKA HASI. BERDIN DA NON HASTEN DEN, ORAIN BETI DA HEMEN. PENTSATUTAKOA, PENTSATU (E)TA HITZEKIN. (E)TA BERRIRO EGIN KORRIKA ZUREKIN ARANTZAK ERAUZTEKO ELKARREN EDERREZ. (E)TA BERRIRO EGIN MUNDUA ZUREKIN BETI BAITAGO NORBAIT HITZ EKITEKO PREST. HITZEKIN, HITZEKIN, HITZEKIN, HITZEKIN… NEGUKO EGUZKITAN ERANTZI AZALA; BETI ZIUR DAGO(E)NAK DUDA SOR DEZALA. BIZITZA JENDEA DA, (E)TA JENDEA GARA. SENTITU, PENTSATU… SENTITU, PENTSATU HITZEKIN! HITZ EKIN, HITZEKIN, HITZEKIN, ZUREKIN… HITZ EKIN, HITZEKIN, HITZEKIN, ZUREKIN… HITZEKIN. (Sustrai Kolina)

     
  • Maite 10:56 pm on 2022/03/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    balizko 

    adj. Litzatekeenari baina ez denari dagokiona. Ik. menturazko. Izan ere balizko errotak urik ez, eta hobea onaren etsai da. Estatu ez diren nazioen balizko eskubideak. Balizko hipotesi horren kontra. Balizko olak burdinarik ez (esr. zah.). (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    balizko. (Dv (V)), balitzako (Sc ap. A), balitzko Supuesto, hipotético (de la forma verbal condicional balitz + suf. -ko). “Balitzako eiherak eztizu ogirik ehaiten (Sc)” A. v. balizkako. Balizko oleak burdiarik ez. “La herrería de si fuese no hace fierro”. RS 15. Balizko oleak burniarik egin eztaroa. RG A 36. Balizko olaak burnia gitxi. RIs 12. Alako ezkondu garbatubak ez dau egon biar pensetan: Abade egin balitz, Praile egin balitz, […]. Balitzko sail txaar areek kendu biar ditu buruti alegin guztiagaz. fB Ic III 369s. Bestalde, balizko baldinkizun au aren ilburukoak (testamentu) indartu egiten du. Zait Plat 22. Balizko esneakin ezin gosaldu. Vill in And AUzta 41. Halaz ere, txantxetan ariko nintzake, besterik ez dela uste baldin banu, zinetan ari beharrean, bai gogozko eta balizko irakurleekin, bai behartuak ezinbestean datozkidan ikasleekin. MIH 192. Damurik, baldintza irrealetan sostengatzen diren honelako arrazoibideek, alegia egia balizkoan funtsatzen direlakoek, hutsa balio dute. MEIG VI 31. Hemen ikusi ditugunak balizkoak dira gehienbat, uste hutsezkoak, hala nola bariaku, etzidamu eta etzikaramu. MEIG VII 103. En DFrec hay 3 ejs. de balizko.

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [hipotetiko] : hipotetiko, ustezko. Ant. egiazko, benetako.

    [alegiazko]: alegiazko

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izlag. supuesto, -a; hipotético, -a, eventual; potencial, posible
    fr izlag. supposé, -ée ; prétendu, -e ; hypothétique ; éventuel, -elle
    en izlag. hypothetical; supposed, so-called
    port izlag. suposto(a), hipotético(a)

    Testuinguruan

    Balizko esnearekin ezin gosaldu. (esr. zah.).

    Balizko olak burdinarik ez. (esr. zah.)

     
  • Maite 10:15 pm on 2022/03/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    erronka 

    1 iz. Heg. Norbait zerbaitetara, bereziki indarkeriazko egintzetara edo joko apustura, bultzatzea edo akuilatzea. Ik. desafio; aupada. Agure zaharrak erronka gutxi. 2 iz. Harrokeriazko hitza. Makina bat erronka bazerabilen lehen. 3 iz. Lortu beharreko helburua edo eginbehar zaila. Erronka berriei aurre egin beharko diete unibertsitateek. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 erronka. (V-arr-gip, G, AN-larr; Lar, Añ, H), arronka (V-gip, AN-gip), arrunka, ronka. Ref.: Totor Arr; Asp Leiz2; Garbiz Lezo 186; Elexp Berg. Bravata; desafío, provocación; amenaza. “Ronca, amenaza” Lar. “Vanidad” Garbiz Lezo 186. “Bravata, provocación” Asp Leiz2. Judioak baitzabiltza desarrazioan, guziak zire oiu, erronka ta meatxu. (149). LE-Ir. Ta jaikitzekotán / niórk ez laguntzén, / bai ronka ta zistakotán. LE Kop 44. Erronka andi au zezen jabearen belarrietara iritsi zanean. Izt C 247. Aguro isildu zan / moruben arronka. Afrika 123. Orrenbeste erronka / aditutakuan. EusJok II 28. Erronka ta naste. AzpPr 97. Nere arrunkarikan / ez du iñork aditu. Ib. 68. Zurri ortako itzak arronkik txorrostuenetako baten ao-muturrak zirala. Iñarra Ezale 1897, 386b. Ez nazu izutuko zure arrunkakin. Alz Bern 77. Orain lau urte ainbat erronka / garai onetan ez dauka. Tx B I 104. Ez dago arrunka aundirik. Tx B 218. Geroenean etor leikio / erronka ari jardespena. Or Eus 390. Balendinen erronka garratz au entzuki. TAg Uzt 48. Aspaldian badaukak / erronka ugari. Zepai (in Uzt LEG I 319). Sunbillan degu aixkolari bat / arronka askorik gabia. Auspoa 39, 50. Joku bezperan erronka, biaramonean errenka. EZBB II 20. Amerikara dijoala-ta / dabilki milla erronka. TxGarm BordaB 135. Eztabaidie, joko-erronkak be, ez ziran falta izaten. Gerrika 41. Erronka gutxi eta / indarra galanki. Insausti 274. v. tbn. In Etxabu Kontu 147. Arrunka: Xe 198.

    2 erronka. (L ap. A ; Lecl, H). “Erronka, ronflement. Erronkaz haritu, ronfler” Lecl. “Ronquido” A.

    Sinonimoak: iz. Heg.

    [desafioa]: axut, desafio, ahaika g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Heg.) desafío, provocación; amenaza, bravata (2) iz. (Heg.) (hed.) desafío, reto (3) iz. (Heg.) fanfarronada, fanfarronería, arrogancia
    fr (1) iz. défi (2) iz. fanfaronnade, fanfaronnerie, arrogance
    en iz. challenge
    port iz. desafio

    Testuinguruan

    Erronka handia da. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:57 pm on 2022/03/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    barekurkuilo 

    iz. Barraskiloa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    barekurkuilo. (G; Dv (-ullo), H), barakurkuilo (G-to-bet-goi, AN-5vill; -ullo Añ (AN)), barakurkuilu (AN-gip), barekurkuilu (SP), barekorkoil (B; Dv→A), barekurkuila (L-ain), barekurkulo. Ref.: A (barakuillo, bare-korkoil); Izeta BHizt2 (barekorkoil). Caracol. “Barekorkoil, barekurkullo, limace [sic], escargot” Dv. v. barakuilu, barakurrilo, barekarakoil, marikurkuilu. Txaberamak darama / gañean maskorra, / barekurkullo gisa / baña txit gogorra. It Fab 148. Badaki bare-kurkuilloari darion ur-nigar arrapotsuaren bulharretako baliatzen. Prop 1906, 231. Ta baratzean bare ta bare-kurkuilo, mamorro ta zomorro, landare jaten ari dituk. A Ardi 20. Satifatu gaituzte han ginen guziak, / Bare kurkulo eta saltsan tripakiak! Herr 7-8-1958, 3.

    Sinonimoak: iz.

    [barakuilua]: barakuilu, karakoil, karakol, kurkuilo, barekurkuilo

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. caracol ➥ barraskilo
    fr iz. (Zool.) escargot
    en iz. snail
    port iz. caracol, caramujo

    Testuinguruan

    Bai, barekurkuilo baten antzekoa naiz, etxea bizkarrean hartu eta batetik bestera. [Berria, 2007-05-31, «Etxeratu», UXUE APAOLAZA [Iritzia]]

     
  • Maite 10:29 am on 2022/03/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    belztu 

    ad. belztu, beltz/belztu, belzten

    1 da/du ad. Kolore beltza hartu edo eman. Masustak belztu dira sasietan. Keak eta urteek belztutako zizeilua. Eskuak ikatzez belztu. Oraindik areago beltz daiteke zerua. Beren buruak apaintzen, ileak belzten, aurpegiak irintzen.

    2 da/du ad. Beltzarandu. Eguzkiak belztu du.

    3 da/du ad. Tristatu. Gogoa belztu zitzaion berri hori entzutean.

    4 du ad. Inoren izen ona itsustu edo lohitu. Besteren izena gutxitu eta belztu nahian ari direnak. Bere ohorea belzten badiozu. Gure hizkuntza belzten eta oinpean erabiltzen badute ere.

    (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [beltzatu]: beltzarazi, beltzatu Naf.    

    [tristatu]: goibeldu, ilundu, itundu, tristatu, beltzatu Naf., histu Ipar., malenkoniatu jas., betilundu g.e., bihotzildu g.e., esmeriatu Zub. g.e., inkoniatu Ipar. zah.    

    [inoren izen ona lohitu]: desfamatu, beltzatu Naf., difamatu zah.    

    [beltzarandu]: beltzarandu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. ennegrecer(se); oscurecer(se); [larruazala] broncear(se) (2) da ad. (hed.) entristecerse, ensombrecerse (3) du ad. difamar, calumniar
    fr (1) da/du ad. (se) noircir, (s’)obscurcir ; [la peau] (se) bronzer (2) da ad. (hed.) (s’)assombrir, (s’)attrister (3) du ad. diffamer, calomnier, dénigrer
    en (1) da/du ad. to blacken; to darken; [eguzkiaz] to tan, to suntan (2) du ad. [izena lohitu] to defame, to slander
    port (1) enegrecer-se, escurecer-se (2) bronzear-se, queimar-se (3) ficar sombrio (4) difamar, caluniar

    Testuinguruan

    Oraindik areago beltz daiteke zerua. (Hiztegi batua)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel