Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:57 pm on 2022/01/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    igitatu 

    du ad. igitatu, igita/igitatu, igitatzen || Igitaiaz ebaki. Legeak debekatzen zuen larunbatez igitatzea. Begira zeruko hegaztiak; horiek ez dute ereiten, ez igitatzen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    igitatu. v. igitaitu.

    igitaitu. (G; Lar, Añ, Dv, H), igitatu (AN; Dv, H), itaitu (V, G; Lar, Añ, Dv), igetaitu (V-m-gip), egitatu (V-oroz (-au), G, AN-araq-egüés-ilzarb; Aq 119 (G, AN)), egitetu (AN-olza), eitatu, igeteitu (Dv (V)), iritatu. Ref.: Bon-Ond 158; A (egitatu, igetaitu, igitaitu, igitatu , itaitu). Segar. “Itaitu” LE Urt voc. Iaietan ezin gabiltzke / bertze garien igitan, / baña au igita daiteke / Corpus Christi egun berean. (Pamplona, 1609). TAV 3.1.20, 116. Begira beleak, ereiten ez dutela eta iritatzen ez dutela. Oteiza Lc 12, 24 (Ol itaitzen; Lç, He biltzen, TB ebakiten, Dv uztatzen, Brunet ebakitzen). Ala ereiteko nola jorratzeko eta itaitzeko. It Dial 62s (Dv, Ip ephaiteko, Ur ebagiteko). Garagarrak itaitutzeko sasoia. Lard 160. Igitatzeko denboraraño. Echn Mt 13, 30. Nola eztien eregiten ez eitatzen. Samper Mt 6, 26 (Hual egitatan, IBk igitaitzen). Zeruko egaztiak; oiek eztute ereiten, ez igitatzen. Ir YKBiz 132. [Belar] geiena, ezetan igitaitu eta abereei ematen zaielarik. EAEg 11-6-1937, 1795. v. tbn. Ur Gen 45, 6. Itaitu: Inza Azalp 90. Zait Sof 23. Egitatu: Mdg 140.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. segar [con la hoz]
    fr du ad. faucher [à la faucille]
    en du ad. to cut the grain or the grass with a sickle
    port du ad. ceifar, segar

    Testuinguruan

    Urte osoan zehar bertako jauregiaz arduratzen ziren zerbitzariez gain, egun jakin batzuetan herriko biztanleek koroaren lurrak goldatu, erein eta igitatu behar izaten zituzten; gainera, erregearen garagarra bihitegian gordetzea eta bere mahastiak mendematzea eskatzen zitzaien. [Historia eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX. mendeetan, Karmele Artetxe (arg.), UEU, 2001]

     
  • Maite 8:44 pm on 2022/01/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    xorta 

    1 iz. Ipar. Likidoez mintzatuz, apur bat; tanta. Ur xorta bat. Ardo xorta bat, ahoaren gozagarri. Edari on xorta bat ematen die. Azken xortaraino. 2 iz. Heg. Adkor. Sorta. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [tanta]: tanta, tantakada, ttotta Ipar., tanga Bizk., tantaka Bizk., ttantta adkor., tanto g.e., ihintz Ipar. g.e., tangada Bizk. g.e.    

    [tragoa]: trago beh., zurrupa, zurrupada, zurrut, hurrupa Ipar., dangada Bizk., zurrustada Bizk., xurrupa adkor., klinkada g.e., zirrista Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. gota (2) un poco (3) traguito
    fr (1) iz. goutte (2) un peu (3) gorgée
    en (1) iz. drop, droplet (2) little, a little bit of (3) sip, swig
    port (1) iz. gota (2) um pouco (3) gole

    Testuinguruan

    Ur xorta bat. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:52 pm on 2022/01/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    sukaldean egin 

    du ad. Janariak beroaren bidez prestatu.

    Sinonimoak: ad.

    [sukaldean egin]: prestatu (janaria)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. cocinar
    fr du ad. cuisiner
    en du ad. cook
    port du ad. cozinhar

    Testuinguruan

    Etxekoentzako bakarrik egiten dut sukaldean. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 10:24 pm on 2022/01/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    txikitero 

    iz. Heg. Herr. Tabernaz taberna baxoerdiak hartzen ibiltzen den pertsona. Gero eta urriago dira txikiteroak. Txikitero-kuadrilla bat.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txikitero. “Poteador, chiquitero. Txikitero amorratua da Bandako diretoria” Elexp Berg. . Bilbo aldeko txikiterotan be asko egon, eta auek, egun onentzat aspaldian baru eginda, atxur galantak egun orretan . Gerrika 106.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Heg.) (lgart.) chiquitero, -a
    fr iz.
    en iz.
    port iz.

    Testuinguruan

    Gero eta urriago dira txikiteroak. (Hiztegi batua)

     
  • Maite 11:31 pm on 2022/01/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    sorgin(-)afari 

    iz. Gauerdi inguruan egiten den afaria, bereziki, egun berezietan edo taldean eginiko lanen bat amaitu ondoren lagunartean egiten dena. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    SORGIN-AFARI. (V, G-to, AN-ulz, B; H; s.-apari G, AN; xurgin-aigari R-uzt). Ref.: A (sorgin-apari, xurgin-aigari); A EY I 382; Arin AEF 1960, 82; Iz LinOñ 180, IzG; JMB At; Izeta BHizt2.

    a) Cena de media noche. “Réveillon” H. “Cena ligera a media noche que se hace al construir calero; litm., cena de brujas” A. “Oillar-mezatik landa etxean egitan dan apario ño bat da xurgin-aigaria” Ib. “Sorgin apari, así se llamaban ciertas cenas en común o entre varias viviendas de una misma casa […] o entre las personas que frecuentaban alguna reunión o tertulia, como las suasleek, o también entre jóvenes que habían postulado por Carnaval o Santa Agueda (G-goi)” Arin AEF1960, 82. “Sorgiñ-afarie, la cena que se hacía a media noche al terminar los trabajos del lino (Etxalekun)” Iz IzG. “Goizeko iruetan sorgin-afari ederra in ginuen” Izeta BHizt2. “La noche del nacimiento de Nuestro señor Jesucristo, acudió a la misa del gallo y […] pasó a casa de Joaquín de Unzué […] a tomar un bocadillo que llaman sorguinafari, como es costumbre en aquella noche” (Valdizarbe, 1802) LexHNav II 143. Iraulixe gau-erdia lana bukatzeko; / –izena ‘sorgin-afari’ orregatik edo…– / ian zuten, edan zuten. Or Eus 60 (v. tbn. 144). Jan-edana amaituta, gogozko sorgin-apariari azkena emonda, guztiak alkarri agur egiñaz kalera ziran. Erkiag Arran 47. v. tbn. Gazte 1957 (Enero) (ap. DRA).

    b) “Sorgin-afari (V-arr), cena que hacen las mujeres al celebrar la última tertulia de la invernada” A.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. cena de medianoche (de amigos o vecinos, que se hacía después de un trabajo colectivo)
    fr iz.
    en iz.
    port iz.

    Testuinguruan

    Sorgin-afarian bildu ziren. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 11:16 pm on 2022/01/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    zupaki 

    iz. Heg. Titiburuaren forma duen gauzaki malgua, eskuarki gomaz edo silikonaz egina dena, haur txikiei xurgatzeko ematen zaiena.

    Sinonimoak: iz.

    [zupaki] : txupete (Heg.)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. chupete
    fr iz. tétine, sucette
    en iz. dummy (UK), pacifier (US)
    port iz. chupeta

    Testuinguruan

    Ama gazteak zupaki batekin isildu du haurtxoa. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:12 pm on 2022/01/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    hizkatu 

    da ad. Eztabaidatu, liskartu. Zergatik hizkatzen zarete elkarren artean? Luzaz hizkatu ziren “erlijio berri” horretako gizon zenbaitekin.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hizkatu.

    1. Charlar, conversar. Emazte edo neskato baten beharrietara hitzkatzera, solhastatzera, legezko ezkontzan sartzeko borondaterik gabe. SP Phil 303. Hekiekin hizkatzen da eta hekiekin jaten ere du [Jesusek] . Lap 301s (V 138).

    2. (L-ain; SP, VocBN, Gèze, Dv; itz- B, S; VocB ). Ref.: A; Lrq (hitz). Discutir, disputar. Zeren hekin hizkatzeko ezpainuen nahirik. Harb (ed. 1690, ap. H). Zeren gainean hizkatu izan zarete bidean elkharrekin? HeH Mc 9, 32 (Lç, Dv iharduki, He minzo, Ker jardun, IBk, IBe eztabaida izan). Izkiribuz edo mihiz erraitera, pheredikatzera, hizkatzera, gudukatzera atrebi ditian. Ip BulaS 5. Samurtzeraino hizkatzen dire. Laph 30. Frantsesez algarrekin hizkatu ginen gizon hura. JE Ber 70. Gogortsu izkatu dira. Or Eus 28. Artzaiekin izkatu ziran. Ol Gen 26, 20 (Bibl hizkatu; Urt iharduki). Kisk eta Kosk hola hizkaturik borthizki, / Nor bere bideari baitziren jarraiki. Leon GH 1953, 199. Ez badira egundaino hizkatu ere eta are gutiago joka artzerat menturatu. JEtchep 46. v. tbn. Arch Fab 153. Ardoy SFran 126.

    . (Aux. trans.). Bidean zer izkatzen zenuten? Ol Mc 9, 33 (v. supra).

    . “(L-ain, BN, S, R), enfriarse en la amistad” A.

    Sinonimoak: ad.

    [eztabaidatu]: argudiatu, eztabaidatu, iharduki Ipar., debatitu beh., diskutitu beh., eleatu g.e., hizka-mizkatu g.e., arrazoitu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. (Ipar.) discutir, disputar, enzarzarse con palabras
    fr da ad. discuter, (se) disputer
    en da ad. to quarrel, to argue
    port da ad. (Ipar.) discutir, disputar, enzarzarse con palabras

    Testuinguruan

    Zergatik hizkatzen zarete elkarren artean? (Hiztegi batua)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel