Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:03 pm on 2015/05/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    lupetz 

    iz. (B) Lohia, lokatza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    lupetz (V-arr; Lar, Añ (V), Dv), lupetza. Ref.: Larrak EG 1958 (3-4), 371. Barro, lodo. “Lupetz, Arratian lokatzari esaten yako” Larrak EG 1958 (3-4), 371. v. lokatz. Erleak lupetz loien balia dira, euren eztiabia gozoak egiteko. Añ LoraS 114. Lupetz puska bat. Añ NekeA 240. Egin eban gizonaren gorputza lupetzeagaz edo buztinagaz. Itz Azald 28. Praka-barrenak loi-loi eginda lupetzez. Kk Ab I 60. Jaiotzatik aldian dakarren lupetzea ezin dabela ganetik kendu. “Fango”. Otx 99. Igurtzi eban arpegia, lupetza zikiña zelanbait kentzeko. Erkiag BatB 45. Lupetzarekin bere irudiz / Adan egiña bazuan. Ayesta 133.

    Sinonimoak: iz. Bizk.

    [lokatza]: basa, lohi, lokatz, baltsa Ipar., istil Ipar., parta Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (B) barro, lodo, fango
    fr boue, fange
    en mud, silt,
    port barro, lodo, lama

    Ez zioten entzun, baina keinua seinaletzat hartu zuten eta denek, besteak beste Busturiako gizon-emakumeek, bustitako harriak eta lupetzezko eskukadak jaurtikitzeari ekin zioten.  [Gerlari zuria, Joanes Urkixo (Elkar, 2004), Orr.: 176] (Ereduzko Prosa Gaur).

    lupetz (Y Nakanishi, FlickrCC)


     
  • Maite 7:20 pm on 2015/05/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    sartalde 

    iz. Horizontean eguzkia sartzen den aldea; mendebaldea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    sartalde (L, BN, S sg. Lh; Lar, Añ, H, Zam Voc), xartalde.

    1. Occidente, Oeste. “Occaso, occidente”, “occaso, poniente” Lar y Añ. Ála nóla oñaztura atratzen den iduzkialdetik eta ikusten den instante batean sartalderaño (Mt 24, 27). BOEanm 1328 (Ur, Ol, Or, IBk, IBe sartalde; Lç okzidente, Ip itzalgia, Ur (V) eguzkijaren sarrera, Hual sargu, Ker sartzalde). Guria egiteko tokiak egon bear du ifarraldearekin sartaldearen artean. It Dial 82 (Ur sartalde; Dv mendebal, Ip ekhitzalgia). Bederatzi legua, sort-aldetik sart-aldera. Izt C 24. Euskara Sartaldekoan, zeñean Deba-ibaitik Bizkaiaren atzenerañoko errienak eta zenbait Arabakoarenak ere sartzen diran. Aran SIgn 201. Sartaldeko luberrietan. Otag EE 1882c, 413. Sart-aldera nago esnetan ni begira. AB AmaE 391. Asi zan zerua illunduten sartaldetik, eguzkia sartuten zan aldetik. Echta Jos 79s. Sartaldeko egi gañean. Ag G 154. Lurraren sartaldeko beste elizak. Inza Azalp 27. Europako sartalde guztian. JMB ELG 29. Europaren sartaldean. Ib. 57. Ekhi-sorguan eta ekhi-sarguan, ots, Zegama aldean esan oi zanez Sortaldean eta Sartaldean. Or EG 1950 (11-12), 50. Sartaldeko lurretara edatu-bearrez Oregonera eldu ziranean. Etxde EG 1952 (1-2), 48. Goidelak ez direla izan Sartalderat etorri ziren lehen Indoeuroparrak. Mde Pr 213. Ondartza orren sartalderantz, izaro edo uarte naiko azia dogu. Erkiag Arran 11. Xartaldea buruz abiatu nundian. Herr 6-11-1965 (ap. DRA; la ref. es incorrecta). Tellamenditik begiraturik / arrizko mendi-katea, / sartaldetikan Arangio ta / Izpizte berriz bestea. AZink 184. Gipuzkoako Beterritik hasi eta sartalderunzkoak. MIH 104. En DFrec hay 37 ejs. de sartalde, todos ellos meridionales.

    v. tbn. Arr EE 1882c, 553. Etxeg ib. 561. Bv AsL 67. J.M. Tolosa EEs 1913, 208. EEs 1917, 135. Ir YKBiz 411. Zait Sof 136. Munita 50. Txill Let 24. Ibiñ Virgil 88.

    + sarralde, sar-alde. (Con eguzki). Eguzkien urteratik sartalderaño. Añ MisE 37. Eguzkiaren sartaldeko murru eta iru dorre bakarrak. Lard 546. Hedatuko zare iguzkiaren ilkhialdetik sarralderaino eta ipharretik hegoaraino. Dv Gen 28, 14 (Ur sartalde; Urt okzidente, Ol oxezki, Ker sartzalde, BiblE mendebalde). Ala eguzkiaren irteerako elizakoai nola sartaldekoak. Ur BulaG 529. Eguzkiaren sartaldeko urak. Arr EE 1885b, 472. Prefetura apostoliko berri bat, Ho-nan iguzki-sar-aldekoa deithuko dena. Prop 1906, 146. Eguzki-sortaldetik eta sartaldetik. Ir YKBiz 292. Basakeria eguzkiaren sartaldekoa dala ere entzun izan dugu. Or EG 1950 (11-12), 50.

    2. Ocaso. Zure aitaren zoriontasuna eta sosegua bere bizimodu genasiren sartaldean. “Ocaso”. Otag EE 1882c, 478. Nere zartzaro izoztuaren pozkida, nere bizitzaren sartaldea argitzen duen argi garbia. Ib. 583.

    Sinonimoak: iz.

    [mendebaldea]: mendebal, mendebal alde, mendebalde Heg., etzinalde g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. [puntu kardinala eta orientazioa] oeste, occidente, poniente, ocaso; (maiusk.) Occidente.
    fr iz. [puntu kardinala; orientazioa] ouest, occident, couchant; (maiusk.) Occident.
    en iz. [puntu kardinala; orientazioa] west; (maiusk.) the West
    port oeste, ocidente, poente, ocaso; Ocidente.

    EURIAK BUSTITAKO ILUNABARRAREN ANTZERA

    Intziri bakan baten alde

    eman nahi nuen bizitza

    nahiz eta ene deiadarra

    inork aditu nahi ez zuen.

     

    Hauts arteko parabolen baitan

    usteltzera kondenatu ninduten.

    Bata zuridunen labirintoan barrena

    noraezean ibili nintzen

    hamaika mendetan zehar,

    maratilarik gabeko ateak kolpatzen

    munduaren azken mugetara

    ailegatzen ziren pasilloetan galduta.

    Ibiltzearen poderioz

    ttipitu egin ziren ene oinak

    euriak bustitako ilunabarren antzera,

    faroletako argi laranjak bakarrik

    hurbilduz lekuko lanetan aritzera.

     

    Deserriko gutunekin

    egunek sartalderantz

    partitu beharra izan zuten,

    argazki horituetako irribarreak

    gure begiradetan odolusten

    ageri ziren bitartean.

    Ezer esan gabe alde egin zuten

    maiteen genituenekin,

    distantziaren berezko

    behelainotan desagertu ziren,

    istant minbera batean,

    gure bihotzeko arnasa guztiak.

     

    Hala ere noizean behin

    telefono seinaleak entzuten ditugu

    konplizitateak xuxurlatzen dizkigun

    argizariz jantzitako hitzetan.

    Mezu sekretuak jasotzen ditugu

    ametsen altzoan lokartzerakoan,

    gure begiak kausitzen direnean

    marraztu gabeko enkontruetan,

    irribarreek distantziatik

    izkiriatzen dituzten une horietan.

    [Tatuaia bat ene begietan, Txili Lauzirika (Susa Poesia, 2008)]

    sartalde (Matthew Paulson, FlickrCC)


     
  • Maite 6:57 pm on 2015/05/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    edukien artatze 

    Edukien artatzea marketin profesionalek erabiltzen duten kontzeptua da, nahiz eta, gaur egun, beste esparru batzuetara ere hedatu den. Interneten, egunero-egunero, sortzen den eduki eskergaren aurrean, marketin enpresa eta profesionalek edukiak aurkitu, filtratu, egokitu eta partekatzeko beharretik sortu zen. (Wikipediatik egokitua)

    Sinonimoak:

    Content curation

    Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

    es curación de contenidos
    fr curation de contenu
    en content curation

     

    edukien artatze (Javier Guallar, FlickrCC)

     
  • Maite 7:52 pm on 2015/05/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    trabailu 

    iz. (Ipar.) (zah.) Lana, nekea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [lana]: lan, behar Bizk., langile g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) trabajo, fatiga
    fr travail, fatigue
    en work, labour
    port trabalho, fadiga

     

    Aitzitik, orduan behar du permatuago eta enplegatuago, hartaraz gero garaitia bertzek eraman ez diezaion, eta anarterainoko trabailua ere gal ez dezan. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004), Orr.: 58] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    trabailu (Rajarshi MITRA, FlickrCC)

     
  • Maite 2:50 pm on 2015/04/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    xedapen 

    iz. ZUZ. Lege edo erabaki judizial batek erregulatutako puntuetako bakoitza. • xedapen desemaile. Lege-testu jakin bat indarrean jartzen den unetik aurrera,zein agindu edo lege geratzen diren desemanda edo indarrik gabe zehazten duen araua. Arau-testuen bukaeran egon ohi da. || xedapen gehigarri. Legegintzako testu bateko puntu jakin batzuk osatzen eta interpretatzen dituen araua. Arau-testuen bukaeran egon ohi da. || xedapen iragankor. Legeriabatetik bestera iragateak sortzen dituen arazoak konpontzea helburu duen araua. Arau-testuen bukaeran egon ohi da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [klausula]: klausula (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

    es iz. (Zuz.) disposición
    fr  iz. disposition, ordonnance
    en  iz. provision
    port iz. disposição

    Zuzenbide idatziaren eta ohituren arteko transakzioa gauzatu dugu, bi-bion arteko xedapenak bateragarri izan zaizkigun neurrian edo batzuk besteekin itxuraldatu, sistemaren batasuna urratu gabe, izpiritu orokorra bortxatu gabe. [Frantziako lehen kode zibilaren proiektua, Jean Di Portalis /Andres Urrutia (Jakin, 2000), Orr.: 16] (Ereduzko Prosa Gaur)

    xedapen (Koly Popins, FlickrCC)

     

     
    • Patxi Petrirena 5:27 pm on 2015/04/30 Permalink

      “Xedapen desemaile” ez baizik “xedapen indargabetzaile” dabil nagusiki azken urteotan (Euskaltermen aurki daiteke).

    • Maite 6:46 am on 2015/05/05 Permalink

      Mila esker azalpenagatik, Patxi! 🙂

  • Maite 5:07 pm on 2015/04/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahi 

    iz. Edozein irin egosiz (bereziki esnetan) egiten den jateko orea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [broia]: broia Zub.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es papilla, gacha [generalmente hecha con harina y leche]
    fr crème, bouillie
    en a type of gruel made by boiling flour with water
    port mingau

    Entzun:

    Atzetik bi ume zetozen lapiko bat ahi hartuta, euritan freskatzen eta mehetzen ari zena.  [Maitea, Toni Morrison / Anton Garikano (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Kleiman ohean dago oraindik, eta hiru aste daramatza esnea eta ahi mehea besterik hartu gabe. [Anne Franken egunkaria, Anne Frank / Josu Zabaleta (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ahi (Argazkia: turmix.es)

     
  • Maite 6:32 pm on 2015/04/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    zarrastelkeria 

    iz. Zarrastela denaren nolakotasuna, gaitzesgarritzat hartua. Hemendik hara doazenak ez dira zarrastalkerian bizi. Zelan bestela diruak egin hain urte gutxitan? (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [xahupena]: xahupen Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es despilfarro, derroche (con sentido peyorativo)
    fr gaspillage
    en (result) waste, overspend
    port esbanjamento

    Entzun:

    Ugaritasunaren adarra, zarrastelkeria, ustelkeria, zer ez.  [Kuskue tanden, Iñaki Iñurrieta (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Eta umekeria iruditu zitzaidan, berehala, harlandu haien garraiobideari buruz arestian sentitu berria nuen harridura: arranpak antolatuko zituzten, noski, eta haietan barrena goraino eramango harritzarrak herrestan: hura bai giza indarraren zarrastelkeria ergela, primitibokeria itzela, gero. [Homo Faber, Max Frisch / Joxe Austin Arrieta (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Energia gehiago, kontsumo handiagoa, zarrastelkeria handiagoa, eta segi horrelaxe bazterra jo arte… [Agur, Euzkadi, Juan Luis Zabala (Susa, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zarrastalkeria (Irudia: higienedemocratica.es)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel