Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:13 pm on 2022/08/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    bilgor 

    iz. Gantza. Idi bilgorra. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 bilgor.
    (B, BN, Sal, R; SP, Dv, H), bigor (H), bikor (G, AN; Lar, H), bilgogor, bilgorra (B, R; VocBN), biligor (R), bilkor (AN-egüés, B, Ae, Sal; O-SP 221, SP, Aq 179, Dv, VocB), bilkorra, gilbor (G-nav, AN-olza; Aq (AN)179), gilborra (G-nav), milgor (BN, S; SP, O-SP 221, Dv, H), milgorra (S; Gèze). Ref.: Bon-Ond 141; VocPir 328; A (bikor, bilgor, biligor, bilkor, gilbor, milgor), Aezk 116 (bilkor); Lrq /milgoRa/; ContR 518; Iz R 287 y 304, Als (gilborrí); Satr VocP ; Izeta BHizt2 (bilkor). Sebo; grasa animal. “Bilkorra, suif. On dit en Basse-Navarre et en Soule milgorra” O-SP 221. “Sebo que está adherido al riñón” VocB. v. ziho; gantz; cf. gilbor.
    Abere mota asko arkitzen dira. Bikor mota eta aragi mota. It Dial 71 (Ur sebo muetia, Dv zihotsu, Ip milgorratsu). Jaunari usain guziz onetan erreko dituzu bilgorrak. Dv Num 18, 17. Ez dut nahi zuen aharien holokaustarik, ez abereen bilgorrik, ez aratxeen odolik, ez-eta bildots eta akherrenik. Dv Is 1, 11 (Ol, Ker gantz). Danielek hartu zituen beraz bikhea, bilgorra eta ileak, eta urtharazi zituen batean. Dv Dan 14, 26. Ahariak ez du buztana baino poxi hoberik; hango bilgogorra urin eta olio bezala baliatzen da. Prop 1880b, 380. Oilo-milgorrak sortzen dituan begi txikiak bezelako maixpuilo koipetsu batzuz beterikako salda gizena. Lh Yol 21. Erran polita ori, neri erran zidan andereak ere, ez du bilkor andirik, me-mea da. FIr GH 1926, 752. Zartainerako burra aldiz, nundik nahitik eros ditake eta erosten ere da eskualde hetan; batzuetan, Frantzian bezala, bilgorrarekin guti edo aski nahastekaturik. JE Med 123. Esteak, esan, agitz ziriak, / oilloarenak bezain mê; / ori du nonbait gaitz izkutua. / Gilborrez, ostera, ainbeste. “De sebo” . Or Eus 226. Aien odola oparrigañean ixuri bear duzu; eta, beraien bilgorra ketarazi, Yauberi usai gozoko oparitzat. Ol Num 18, 17 (Ker gantza).

    BILGOR-ZOPA. “Bilgorra-zopa, sopa de sebo” (R-is) Iz R 304.

    2 bilgor.“(Sal), vaca con cría crecida” A.

    Sinonimoak: iz.

    [bilgor] : gantza, ziho (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. sebo, grasa animal
    fr iz. suif
    en iz. tallow
    port iz. sebo

    Testuinguruan

    Erran polita ori, neri erran zidan andereak ere, ez du bilkor andirik, me-mea da. FIr GH 1926, 752.

     
  • Maite 10:15 pm on 2022/08/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    haratago 

    adb. Harago. Saminak ez dio uzten haratago joaten. Sudurraz haratago ikusten ez zuen. Ideia orokorretatik haratago ezer gutxi dakigu  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    HARATAGO. v. HARAGO.

    HARAGO (V-arr ap. Gte Erd 149), HARATAGO (S ap. Lrq; Ht VocGr 330 y 351, Dv, H) (Forma de comparativo (suf. -ago) de hara). Más allá. “Delà, au delà” Ht VocGr 330. “Plus loin, au delà” Dv. “Etxetik haratago, plus loin de l’autre côté de la maison. Eramazu haratago, portez-le plus loin, vers là-bas” H. “Aik mendiek baño arago begira dao (V-arr), […] zoaz arago (V-arr)” Gte Erd 149. Cf. infra HARAXEAGO.
    Haratago hara non den berze dohakabea. EZ Man I 102. Kreaturen podoreek bere mugak dituzte / Zeiñ gizonek haratago xitzen ezpaitituzte. Ib. 6. Xahatü behar dizü arren intenzioniaren begiak, amurekatik sinple eta xüxen izan dadin, eta beste moianak oro beno haratago eneganat hedatü. Mst III 33, 2 (Ch eta moian guzien artetik bethi ere xedea eneganat heda dezazunzat). Ta alea baño ariñagoak diran lasto zati zakar ariñak badaramatzi aizeak aratago ta bertan erorzen da alea bere lur pusk eta zakar astunarekin. Mb IArg I 203. Or Irunetik zertxubait arago / bitzuok ekin eutsen, geu ginean / izan geiago. Zav Fab, RIEV 1907, 534. Haren esklabo dagola, / hilltzeko orduraino / Baita kasik haratago, / Fableko giza lekhuko. Gy 103. Bai eta itsasorik zabalenak gainditzen ditu, eta hedatzen da leihorraz haratago. Arb Igand 153.
    ( s. XX.) Bidia gero eta haratago sartzen da mendi artetan. Zub 117. –Etxeraño lagunduko dizugu. –Baita arago ere! Lab EEguna 80. Hauk bethi joanki, joanki bethi aitzinago, eta hura bethi haratago gibelatzen. JE Ber 80. Urruñako herria bera puska batez haratago dugu. Ib. 96. Bata emen jausi, bestia an erori ta urrengua arago amilddu. Otx 156. Seina tiraldi dute; bota dute bana. / Makilena arago da zuzenik joana; / ondo-ondoan bestea… ba da naiko lana. “Ha ido un poco más lejos”. Or Eus 33 (Mi 73 aratago). Berrogei metra haratago. Lf Murtuts 20. Ontan Gazteluzar bat erdi eroria; arontzago Anaitegi bat; arago koru bat. Or QA 50. “Lurra! Lurra!” azaltzean / ez da an gelditzeko; / bat ezagun orduko / bestera abitzeko. / Lur guziak baño re / zoriona arago! SMitx Aranz 233. Bazkaltzen batez ere auek oartu nituan: […] gazte zintzo batzuk, aldameneko ingeles emakumezko bi ta arago ego-aldeko ume zikin batzuk. Anab Poli 81. Erromarrentzat auxe zan lurralderik aragoena. Ibiñ Virgil 64. Lekeitio baiño arago dagoan Santa Katalina musturretik Getariara. Etxabu Kontu 152. Jalgitzen bide zuten, Bankako oletan, hamar bat kilometra haratago, Aldudeko bidean, brontza, kobre, eta nik dakita zer burdinki. Larre ArtzainE 38.
    v. tbn. Haratago: LE Kop 171. StPierre 25. Zerb Azk 9.
    (Precedido de instr.). Más allá de.
    Sudurraz haratago ere hark ikhusten ez zuen. Gy 41. Jaso nai nuke albanezake / Odeiez ere arago, / Illargitikan Eguzkiraño / andik izarretaraño. AB AmaE 138. [Jainkoak] itsasorik zabalenak gainditzen ditu, eta hedatzen da leihorraz haratago. Arb Igand 153. Irten ziran portutik mutiko bi eta, igerian ekin eta ekin, neurriz arago urrundu. Konturatu zaneko, itxasoarena zan bietan bat. TAg Uzt 38s. Bazter orietaz arago ba dira beste milla mundu. “Más allá de esos espacios”. Or Poem 526. Geroztikakoak dire hemen aipatuko ditugunak. Paperik ez da, edo guk ez dugu bederen kausitu, Duhalde jesuistaz haratago doanik. Ib. 75.
    (Precedido de ablativo). Más allá de.
    Konfia berebaitan guziék eriotzeraño, ta eriotzetik aratágo ere eternidaderáño. LE Urt (ms.) 141r. Baita margazki ta idurikizun beren eginbide doietik aratago eramanez! Or Aitork 287. Bixta hainitz hetsiago da haatik Beratik haratago: nihun ez da mendia mendiaren ondotik baizik! Zerb Azk 38. Baionatik eta Tarnosetik aise haratago ikus ditake itsas-hegia. Or Poem 38.
    (Usado como sust.)
    Birjiña agertu ta bere artan / sortu zan pake-aroa, / pakearekin aurrerapena / ta arago’rako gogoa. SMitx Aranz 90. Euskal-arnasa naikorik-ezak / indartze zun, arago’ak. Ib. 101.
    (Con -ko, adnom.). “Haratagoko, qui est de plus loin, d’au-delà” Dv.
    Uzten dituzte misionistak beren erriak […] eta joaten dira Indi urrutira, Txina, Mogol ta aragoko beste anitz baztertara. Mb IArg I 287. Beste baso batera eruan biar ixan eben, beraz, ta gero beste batera, ta geruago aragoko batera, baña alperrik. Otx 91. Usigi batak, jarrai bestiak, ijuti aragokuak eta zurizgora ondotik etozanak. Ib. 137. Joan ara, beste alderantz egin, orko zaldi orreik ikusi, aragokoen agiñeri begiratu… Bilbao IpuiB 222. Iztunaren itzak oro baietsiz, beste batek: Emaztea ebain-ebain egin omen du. Bai, iltzer utzi omen zun, ekin zion beste batek plazerki. Sendagilleak gau guztia alboan egin omen zun. Ta, oneratu al-da? Aragoko batek. Etxde JJ 138.
    Neurriz-aragokoa zerizkion neskak ainbesteko etsipenari ta eroapenari.TAg Uzt 266.

    Sinonimoak: iz.

    [haratago] : harago

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adber. más allá
    fr adber. plus loin
    en adber. past, beyond; further
    port adber. para lá

    Testuinguruan

    Ideia orokorretatik haratago ezer gutxi dakigu. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 10:18 pm on 2022/07/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    martxuka gorri 

    iz. Ipar. Mugurdia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    MARTXUKA GORRI. “Framboise, martzuka-gorri” T-L. “Baditu […] 4 edo 5 ara mauru eta “framboises”. Martzuka-gorria erraiten zaio eskuaraz azken fruitu huni” Herr 3-10-1963, 3.

    Sinonimoak: iz.

    [mugurdi] : mugurdi, masusta gorri (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. frambuesa
    fr iz. framboesa
    en iz. raspberry
    port iz. framboesa

    Testuinguruan

    Airea martxuka gorri helduen usainez beterik zegoen.

     
  • Maite 7:37 pm on 2022/07/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    txaka-txaka 

    adb. Astiro-astiro, pauso txikiak emanez. Ik. taka-taka. Txaka-txaka, astiro-astiro, joaten zen aita lanean zegoen tokira. Katetik oratuta, txaka-txaka eta apal-apalik eraman zuen astoa etxeraino. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txaka-txaka.
    txaka-txaka. v. TTAKA-TTAKA (s.v. taka-taka).

    TTAKA-TTAKA (V, G-to, L, B, BN, S, R-uzt), TXAKA-TXAKA (V). Ref.: A (ttaka-ttaka, txaka-txaka); Lh; Satr VocP; Elexp Berg. (Formas con palat.). “Ttaka-ttaka, a paso corto” A. “Poquito a poco, a paso corto” Ib. “À petits pas” Lh. “Artu bi marmintt, olaxe, mokor banatan, olaxe eskuekin, abarka baltzak, buruko paiñeluak olaxe, taka, ttaka, ttaka, ttaka, Osintxura” Elexp Berg. Txaka-txaka, astiro-astiro, joaten zan aitta lanean egoan tokira. Echta Jos 349. Zortzi egun badituk ttaka ttaka bere oñez dabillela. EEs 1912, 68. Txatxa daukat nik, goxo-goxoa, / ointxe erramatik artua. / Txoko-txoko (txaka-txaka) ia bazatoz ointxe / berau artuten, zerua! Zam EEs 1917, 195. Nik beingoko / txaka-txaka juanda, / iñok baño obeto / neuganatuko neukez / bosteun lauerleko. Enb 171. Auntzak neuk eruan gura dodaz nik neure aurretik, makillatxubaz txaka-txaka. Otx 115. Katetik oratuta, txaka-txaka eta apal-apalik eroan eban etxeraiño [astoa]. Bilbao IpuiB 204. Orenak ttaka-ttaka / aintzina neramaka. “Lo gabea” (ap. DRA). Baserritar bi, milla metro inguruko bidian oiñez, txaka-txaka, kuarteletik Abueloren tabernara bitartian. Gerrika 230.

    Sinonimoak: iz.

    [txaka-txaka] : taka-taka (Hiztegi batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. poquito a poco
    fr adb. petit à petit
    en adb. bit by bit, little by little
    port adb. pouco a pouco

    Testuinguruan

    Ekarri eskutxoa hona, eta goazen txaka-txaka haraino. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 8:53 pm on 2022/07/27 Permalink | Reply  

    tirtiri 

    izond. 1. Urduria 2. Bihurria 3. Bere burua apaintzea atsegin duena (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    tirtiri.

    1. (G-azp), tirtirin (G-to ap. A ). Inquieto, activo, movido. “Persona presumida” A. Emakume gazte ameslariak, oroitzen zerate zein tirtiri egon ziñaten, jantzi luzez ta ille arroz apaindurik lagun artera lenbizi erten bearreko garaian? Ag G 334. Arratetxok, tirtiri utsa, etxeko txulo guziak buruz ikasita dizkik. NEtx NolaKartak (Idazkiak). Nola idatzi euskeraz? (1950). 24. Zer uste bear zikan batek, bein 35 urtetaraño bizartu ezkero, onen tirtiri, onen txitxareki ximur-xamurtu zindekenik azkenagur baten gorabera dala-ta? SMitx Arraun 87.

    2. (Estar, etc.) brillante. Ta artzaiaren begitan, / bi malkok tirtiri / zerakusten miñaren / neurri eta larri. SMitx EG 1955 (5-12) 73.

    Sinonimoak: izond. (Labayru hiztegia)

    [urduri]: artega, urduri, kiriotsu, egonezin, odolbizi, kakapirri

    [bihurri]: bihurri, errebes

    [edergura]: edergura

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. inquieto -ta, intranquilo -la. (2) izond. revoltoso -sa, travieso -sa, enredador -a, vivaracho -cha. (3) izond. coqueto -ta, presumido -da.
    fr (1) agité (2) espiègle, coquin (3) prétentieux(euse)
    en (1) restless (2) naughty (3) smart, vain, conceited
    port (1) inquieto(a) (2) travesso (3) vaidoso(a)

    Testuinguruan

    Gizon tirtiri bat arduratzen zen lan horretaz.

     
  • Maite 7:37 pm on 2022/07/26 Permalink | Reply  

    tototu 

    ad. tototu, toto/tototu, tototzen || da ad. Bizk. Gizendu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 tototu. (S ap. A ). “Sentarse. Toto zite, siéntese usted” A (s.v. toto). Jalki jendarmak eta gazteria. Toto triatian eta edan barrikotiti. AstLas 62. TTOTTOTU (L, BN, S; Dv (S)), TTONTOTU (Sal, R) (Formas con palat.). Ref.: A (ttottotu, ttontotu); Lrq /ttóttot/. “S’accroupir” Dv. “Ttottotu (L, BN, S), sentarse. Se usa aun fuera del vocabulario pueril” A. “Ttotto (L, BN, S), sentarse (voc. puer.). Como indet. de ttottotu se usa aun entre personas mayores. Ttotto zite, siéntese usted” Ib. “(Sal, R), sentarse (voc. puer.)” Ib. “Ain ttonto, kain ttonto, ez agorik ez uzkirik, nondik bear du erdi? Sentarse ¿aquí? sentarse allí, no (tiene) boca ni ano, ¿de dónde ha de parir? (BN, S)” A EY III 384 (adivinanza de la avellana). Artzañek aldiz, haritx handi baten pian ttottotürik, muxi bedera jaten die. GH 1935, 403. (v. tbn. 404) Lurrian ttotto, etzan, harat üngüra, hunat üngüra, geroago eta handiago zen haren sabeleko mina. GH 1950, 51. Jakes eta Joanesen amaren amets goxoa: bere semeak Jesusen aldeko lehen bi alkietan ttotto. A. Jaun Aphezküpia, artetarik, jaun Erretorak, üsü, ikhus dezagüla ber mahañian ttottotzen, biak zuñ alagerago. Herr 24-3-1960, 3. Oraiko ait’amak, gaur gu bezala ttottotu izan dira, funtsez solas egiteko. Herr 2-1-1964, 3. Han zagon gizona ttottoturik, kokots puntta bilgor-artean. Herr 23-7-1964, 3. Luna IX-garrena ttap, jauts zadin, eta ttottoturik jar, lurrari buruz ikusien igortzeko. SoEg Herr 24-2-1966, 1.

    2 tototu. (V-m). Engordar.

    Sinonimoak: ad. Bizk.

    [gizendu]: gizendu, loditu, mejoratu Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. engordar
    fr iz. grossir
    en iz. gain weight, put on weight
    port iz. engordar

    Testuinguruan

    Patxi tototu egin da azkenaldian. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:53 pm on 2022/07/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    kirik egin 

    du ad. g.er. Zelatatu. Ik. kirikatu. Erdi gordetako leihotxo batetik kirik eginez. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    KIRIK EGIN (G-goi). Ref.: VocZeg 285; A; A Apend. “Acechar” A. Zeñek ez daki Pernando zala / zentzu argiko gizona / sasi-jakintsu azkarrenari / kirik egingo ziona? E. Mujika EEs 1924, 130. Kirik egiten zioten elkarri, nork lenik irria zabaldu. ‘Ils s’épiaient’ . Or Mi 21. [Loroa] bazioan ta bazetorren bere begitxo biribillez guri kirik egiñaz. Amez Plat 71 (ap. DRA).

    Sinonimoak: ad. g.e.

    [zelatatu]: espiatu, zelatan egon, zelatan ibili, zelatan jarri, zelatatu, barrandatu Ipar., goaitatu Ipar., kirikatu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ad. acechar, espiar
    fr ad. guetter, épier, espionne
    en ad. stalk, spy
    port ad. espreitar, espiar

    Testuinguruan

    Erdi gordetako leihotxo batetik kirik eginez. (Hiztegi Batua)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel