Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:46 am on 2013/11/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    etxe-egun 

    iz. 1.  Kostan, arrantzara ateratzea komeni ez den eguna (eguraldia edo itsasoaren egoera dela eta). 2. Barruan egoteko sasoia, sutondorako moduko denbora. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    ETXE-EGUN. “Etsegun, día en que no salen a pescar” Ort Voc. v. tbn. etxe-egun J. Irigoyen Gaceta del Norte 27-9-1957 (ap. DRA). “Etxegune dao gaur (V-arr)” Gte Erd 42 (junto a barruan egoteko sasoia, sutondorako moduko denbora, etc.). Etze-egunetan lapak saltzien ibiltxen dien andrak. Ort Oroig 16. “Etxe-egunetan” gorputza pake, / baiña biotza du larri [arrantzaleak]. Or Eus 205.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) día en que los pescadores no salen a pescar (debido a las condiciones del mar) (2) día de casa
    fr (1) jour que les pêcheurs ne pêchent (2) jour d’être à la maison
    en (1) on the coast, the day when the sailors don’t go fishing (due to sea conditions) (2) home day
    port (1) dia em que ele não recebe a pescar (2) dia de estar em casa

    Entzun:

    Etxe-egunetan gorputza bake,  baina bihotza du larri [arrantzaleak]. Or Eus 205. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Hau da egun txakurra! Etxe-eguna dago gaur.

    etxe-egun (DevianArt)

    etxe-egun (rickpilot_2000)

     
  • Maite 1:57 pm on 2013/11/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    bruselaza 

    iz. Bruselaza (Brassica oleracea var gemmifera) Brassicaceae familiako Brassica oleracea espezietik eratorritako barazkietako bat da. Bere izen zientifikoa Brassica oleracea var. gemmifera da. Bruselazak landarearen zurtoinean agertzen diren begiak dira, eta ehundura irmoa eta kolore berde sakona dutenean bitlzen dira. Erdiko gunearen inguruko hostoek kolore horixkakoak izan daitezke. Zapore gozoa dauka, baina gehiegi egosten direnean sufredun konposatuak askatzen dituzte eta mingotsak egiten dira. (Wikipedia)

     
  • Maite 10:26 am on 2013/11/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    eskola 

    iz. 1. Zerbait irakatsi eta ikasten den lekua; bereziki lehen irakaskuntza ematen den ikastetxeaz esaten da. Eskola-lagunak. Eskola-liburua. 2. Eskolan ikasten dena, jakituria. Eskola gutxiko gizona. 3. Irakasle batek gai jakin bati buruz ematen duen irakaskuntza-saio bakoitza. Kimikako eskolak ematen ditu unibertsitatean. 4. Maisu edo maistra baten gidaritzara biltzen edo doktrina edota estilo berari jarraitzen zaizkion idazle, artista, pentsalarien multzoa. Sarako eskola. Rubens-en eskola. 5. (hed.) Jakituri edo irakaskuntza-iturburua. Bizitza da eskolarik onena. • ama-eskola. (Ipar.) Haurtzaindegia. || eskola berri. PEDAG. Ardatz nagusitzat haurra izanik, metodo aktibo eta ez-inposatzaileak erabiltzen dituen eskola. || eskola jainkotiar. Eskolapioa. || eskola-porrot. Ikasketetan atzera gelditzea. Hainbat faktorek eragiten dute, eta porrotaren kasurik larriena, ikasketak bertan behera uztea izan ohi da. || gau-eskola. Ohiko lanorduetatik aurrera irakasten duen erakundea; bertan ematen den eskoletako bakoitza. || lanbide-eskola. Lanbide-heziketako ikastetxea. • ESKOLA(K) EMAN. Gai jakin bat irakatsi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [ikastetxea] : ikasleku, ikastegi, ikastetxe, irakastegi, kolegio, eskolategi g.e., haztetxe g.e., irakastetxe g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) [ikastetxea] escuela (2) instrucción, educación, estudios; tablas, desenvoltura (3) clase (4) [doktrina; jarraitzaile-multzoa] escuela, corriente (5) enseñanza, doctrina, ejemplo (6) (pl.) estudios
    fr (1) [ikastetxea] école (2) éducation, études (3) cours, classe (4) [doktrina; jarraitzaile-multzoa] école, courant
    en (1) [ikastetxea] school (2) knowledge; teaching; education; training; studies (3) class, course (4) [doktrina] teaching
    port (1) escola (2) instrução, ensino, educação (3) aula (4) escola, corrente

    Entzun:

     
  • Maite 7:40 am on 2013/11/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    soropil 

    iz. Lurra estaltzen duen belar-geruza zarratua, belar-zurtoin ugari eta motzez osatua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz. Ipar.
    [belardia] : belai, belardi, belartza, larre, zopizar, alha Ipar., alhagune Ipar., alhapide Ipar., bazkaleku Ipar., larreki Ipar., pentze Ipar., soro Ipar., belaze Gip., euntze Naf., bazkagia Zub., bazkategi g.e., bazkatoki g.e., belar-soro g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (batez ere Ipar.) césped, prado
    fr gazon, pelouse
    en turf, grass, lawn
    port grama, gramado

    Entzun:

    San Mames zelaiko jatorrizko soropila salgai dago Athleticeko dendan.

    soropil (Marijo Deogracias, CC)

     
  • Maite 1:56 pm on 2013/11/13 Permalink | Reply  

    iruntzitara 

    adlag. Alderantziz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [iruntziz]: iruntziz, ifrentzuz Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es del revés
    fr à l’envers
    en inside out
    port do (lado) avesso;

    Entzun:

    Iruntzitara jantzia duzu elastikoa.  [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    iruntzitara (phraseoftheday.com)

     
  • Maite 7:55 am on 2013/11/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    herbal 

    izond. 1. Elbarria, eritasun edo ezbeharren baten ondorioz ezin mugi daitekeena. 2. (hed.) Ahula. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
    [elbarria]: elbarri
    [ahula]: ahul, makal, indarge, mengel, belaska

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) paralítico, -a; inválido, -a (2) débil, inconsistente
    fr (1) paralytique, invalide (2) débile, faible
    en (1) paralytic; disabled (2) weak
    port (1) paralítico, a (2) fraco(a), inconsistente

    Entzun:


    herbal (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:50 am on 2013/11/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    pataska 

    iz. 1. (GN) Nahaste-borrastea. 2. (B) ITSAS. Itsasontzietan, zubian nonbait finkatzen den eta sokak lotzeko den metalezko edo zurezko pieza kurbatua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [nahaspila]: lardaska, anabasa, morokil, nahastura, nahaspila, nahaste-borraste, saski-nahaski, saltsa-maltsa, kaka-nahaste, sasi-nahaste. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (GN) desorden, desbarajuste, revoltijo, mezcolanza (2) (B) (Itsas.) cornamusa (ganchos de madera en que por dentro se atan las cuerdas de las velas)
    fr (1) désordre
    en (1) disorder, mess
    port (1) desordem, bagunça, desbarate, bagunça

    Entzun:

    Bertze batzuk musikariei bizkar, baso ez arras hustu bat eta bete betea den bertze bat eskuan, kalakan, irriz edo berdin pataskan.  [Anbroxio, Eneko Bidegain (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    – Lafaiak gara eta nehor ef dugu laidoftatzen… – gaueko pataskan hortza galdurik, hatsartzeko eta hitz egiteko nekeziak zeuzkan Thierryk. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    pataska (Gaurko Hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel