Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:46 am on 2012/12/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    txinta 

    iz. Txorien kantua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa).  argi-txinta: rayo de luz; amanecer, aurora. egun-txinta: amanecer, aurora. (Elhuyar Hiztegia)

    Sinonimoak:  iz.
    [txorien kantua]
     txio, txiruliru, txorrotxio, txortxor, tiuta Ipar., pio g.e.
    [argi-izpia]
     argi-txinta
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es canto, trino, gorjeo
    fr gazouillement [d’oiseaux]
    en birdsong, chatter, twitter
    port trino, gorjeo
    grez τιτίβισμα

     

    Gasteizen ere halaxe gertatzen zitzaidan, eta pertsianaren arteketatik isurtzen zen argi ezdeusak eta txori bakanen txintak aski izaten zitzaizkidan ohartzeko, bizitzak, nire arazoak gorabehera, aurrera egiten zuela eta nire egoera erlatibizatu beharra neukala. [Jeans-ak hozkailuan, Patxi Zubizarreta (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 3:34 pm on 2012/12/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    gorontz 

    iz. Bular eta gerrialdea estu lotzen dituen jantzi mahukarik gabea, bereziki emakumezkoena eta azpikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘gerruntze’)

     
    • leire narbaiza 9:16 pm on 2012/12/30 Permalink

      Aupa, Maite!
      Hiztegiak askotan taidoreak dira. Nire ustez gorrontzea ez da kortsea. Agian jatorri bera dute, baina badute ezagurrai ezberdin bat behintzat. Gerruntzea oraingo bularretakoaren aurreko janzkia da. Izan ere, egungo bularretakoak 100 urte eskaz dauzka. XIX. mendeko emakume arruntek erabiltzen zuten gerruntzea (Corpiño gaztelaniaz) bularrari eusteko, hainbat janzkera tradizionaletan agertzen den bezala.
      Kortsea, bestalde, esango nuke gerruntzearen aldaera dela, baina helburua ez da huts-hutsean bularrari eustea, gerria estutzea baizik, Eskarlata O’Harak Mamiri eskatzen zioana, alegia.
      Tira, zazpikia izango naiz, baina esan beharra nuen!
      Ondo segi eta mila esker!

  • Maite 11:29 am on 2012/12/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    futitu 

    ad. adarra jo, burla egin.

    futitu, futi, futitzen. da ad. Ipar. Beh. (Hiztegi Batua)

    Orotariko euskal Hiztegian:

    futitu (BN-arb-baig). Ref.: Satr VocP; Gte Erd 164.

    Burlarse, mofarse. “No importarle a uno por nada” Satr VocP. “Nitaz futitzen zira (BN-arb)” Gte Erd 164

    Sinonimoak: ad. Ipar. beh.
    [burlatu]
     adarra jo, burla egin, iseka egin, isekatu, burlatu Ipar., eskarniatu Ipar., eskarnio egin Ipar., musikatu Ipar., trufa egin Ipar., trufatu Ipar., ihakinztatu Zub., harpa jo beh., nausatu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es burlarse, mofarse
    fr se moquer de
    en to mock, to taunt, to jeer
    port zombar, gozar, chasquear
    grez κοροϊδεύω

     
  • Maite 9:59 am on 2012/12/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    lauza 

    iz. Harri aski handia, mehea eta laua, zoladura, estalki, eta antzekoetan erabiltzen dena. Lauzaz estaliriko txola.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [harlauza]
     harlauza, harri zabal, baldosa Heg., harlau neol., hartxabal Heg. g.e.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) losa; enlosado (2) azulejo, baldosín
    fr (1) dalle, pavé (2) carreau de faïence
    en (1) stone slab, flagstone, flag (2) (glazed) tile
    port (1) losa (2) ladrilho, azulejo
    grez πλάκα, πλακάκι

    Egunero zaintzen dut nire zuloaren ahoa, harro, zoruan hain ongi markatuak dauden lauza perfektu horietan barrena pasatzen naizela. [Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, Koldo Izagirre (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Bihotz gainean lauza handi bat zuela sartu zen etxe barrenera. [New Yorkeko kronika beltza, Gotzon Garate (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    lauza (FlickrCC, ecstaticist)

     
  • Maite 8:40 am on 2012/12/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    sagailo 

    iz. Itsasoaren mugimendu bortitza, ekaitza izatera iritsi gabe olatu biziak eta tamaina ertainekoak (0,8-2,5 m) dituena. • sagailo handi. Sagailoa baino olatu handiagoak dituen itsasoaren egoera.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [itsaskia]
     itsaski 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es marejada, oleaje fuerte
    fr forte houle
    en swell; heavy sea
    port marejada, marulho
    grez κύμα

    Hala ere, izotz zatiak dantza zoroan ezarriko ditu itsas sagailoak, behelainotan igarriko denez. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    sagailo (FlickrCC, joserrai)

     
  • Maite 8:25 am on 2012/12/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    segail 

    izond. Haragiz meharra baina hezurdura handikoa den pertsonaz esaten da; lerdena, liraina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [lerdena]
     lerden, lirain, pertxenta, pinpirin, poxpolin, zardai, zegazta, sona Bizk., zarden Bizk., sotil g.e. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es alto, -a, espigado, -a, esbelto, -a; airoso, -a, garboso, -a
    fr mince, délicat, -e; svelte
    en slim, slender, svelte
    port esbelto(a), espigado(a)

    Gizon segaila zen, edonon nabarmentzeko modukoa, eta begiratu hutsarekin egin zezakeen jendeak bere arazoen zerrenda. [Romain zen bere izena, Joxean Agirre (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    segail (FlickrCC, dno1967b)

     
  • Maite 9:11 am on 2012/12/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    eskuikusi 

    iz. 1. Norbaiti eskaintzen zaion gauza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘opari’ begiratuta)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    eskuikusi, esku-ekusi. Regalo; ofrenda. v. eskuerakutsi.

    Sinonimoak: iz. g.e.
    [esku-erakutsia]
     bezuza, esku-erakutsi, opari, estreina Ipar., adiguri Heg., esku-ikusi g.e., hobari g.e., presente zah., erregalu Heg. beh. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es regalo, ofrenda
    fr cadeau, présent, offrande
    en present, gift
    port presente

    Isidro Ortiz Urruelak eman ziola esku-ekusitzat Santa Cruzi. Or SCruz 103. Zenbait esku-ikusi (eskuerakutsi, erregalo) bakoitzak senargaiari. Or Eus 166. Arabiko eta Sabako erregeek esku-ikusiak ekarriko. Or MB 113. Eskuikusi bat egiñez. Txill Let 58. Erkok esku-ikusiz emandakoa au ere. Eston Iz 96. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    eskuikusi edo esku-ikusi (FlickrCC, Santinha – Casas Possíveis)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel