harategi
iz. 1. Haragia edo okela kopuru txikitan saltzen den denda. 2. Abereak hil eta larrutzen diren toki edo lantegia.
iz. 1. Haragia edo okela kopuru txikitan saltzen den denda. 2. Abereak hil eta larrutzen diren toki edo lantegia.
iz. Nahastea, nahaspila. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, ‘nahasmen’ begiratuta)
Sinonimoak:Â iz.
[nahasmendua] botiga, lardaskeria, nahasi-mahasi, nahas-mahas, nahaspila, nahaste-borraste, zilibokata Ipar., zurruburru Ipar., nahasturia Naf., broia Zub., kaka-nahaste beh., saltsa beh., zaramatika g.e., endredo Heg. beh., nahastura Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia, ‘nahasmen’ begiratuta)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) desorden, desbarajuste, revoltijo, mezcolanza, enmarañamiento (2) enredo, embrollo, confusión
fr confusion, désarroi, trouble
en (1) disorder, mess, chaos (2) muddle, tangle, confusion
port (1) desbarate, bagunça (2) embrulhada, embrulho
iz. ZOOL. Mugilidoen familiako arrain osteiktieen, bereziki Chelon labrosus espeziekoen, izen arrunta. Zilar-kolorekoak dira, 90 cm-rainokoak gehienez eta batzuk jangarriak dira eta merkataritza-balioa dute. Oro har ur gazitakoak dira eta itsaso tropikal eta epel guztietan bizi dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[lazuna] buruzabal, lazun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es lisa, corcón; mújol
fr mulet
en Zool. (de mar) grey mullet; (de rÃo) loach
port tainha
Korrokoien jauziek burbuilak sortzen zituzten paperolako kimikak gandututako uretan, amultsua zen haien pulunparen plausta. [Sua nahi, Mr. Churchil?, Koldo Izagirre (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Korrokoiak edo lasunak dituk nagusi, adiskidea. [Patri maitea, Hasier Etxeberria (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
@euskaljakintza @natxoescobar Lasunak ere esaten zaie ahotsak.com/zumaia/pasarte…
— Luistxo Fernandez (@luistxo) Azaroa 15, 2012
@luistxo @euskaljakintza @natxoescobar “Korrokoi” orrazkera aipatuko duzu? en.wikipedia.org/wiki/Mullet_%2…
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) Azaroa 15, 2012
@edulartzanguren @euskaljakintza horretarako aski dokumentazio badaukagu Sustatun sustatu.com/bilatzailea/?c…
— Luistxo Fernandez (@luistxo) Azaroa 15, 2012
@edulartzanguren @luistxo @euskaljakintza hau al da “korrokoi” orrazkera? 🙂 twitter.com/natxoescobar/s…
— natxo escobar (@natxoescobar) Azaroa 15, 2012
@natxoescobar edo, beste modu batean esanda, euskal orrazkera 🙂 sustatu.com/bilatzailea/?c…
— Luistxo Fernandez (@luistxo) Azaroa 15, 2012
@euskaljakintza Orokorragoa izan bide da, baina gurean jatorragotzat dugu lasuna (lazuna). Gaurko hitza aldiz, arrotz egiten zaigu, baldar.
— Pello Mikelena (@Pellomik) Azaroa 16, 2012
izond. r-a gaizki ahoskatzen duenaz esaten da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian:
“Zazozo, de pronunciación defectuosa” A Apend.
Sinonimoak:
[izond. Zazeatzen duena, zeta gaizki ahoskatzen duena] zazo (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es de pronunciación defectuosa
fr des défauts de prononciation, de prononciation défectueuse
en (a person) who has a defective pronuntiation
port de pronunciação defeituosa
Amonak goizerokoa gogoratu dio Agustini: handitzen zarenean, zure erremerre hori zuzentzen ez baduzu, ezingo duzu etxeko dendaren kargu egin. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Egia esan, amonak ez zukeen aise etsiko, baina Josafateko Zelaian behar du dagoeneko, eta alferrikakoak izan ditu mundualdian egindako ahalegin guztiak: Agustinek kirrimarro segitzen du; erremerrea zuzendu gabe. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
@euskaljakintza Busturialdeko leku batzuetan, “kirrimarroa euki”.
— Iñigo Roque (@Idazkola) Azaroa 15, 2012
iz. 1. Berokia. 2. Kapa; kapusaia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:Â iz.
[gainjantzia] kapa, gainjantzi g.e., mantu Heg. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es capa; abrigo, gabán, sobretodo, guardapolvo
fr cape, pardessus, manteau
en cloak; coat, overcoat
port capa, manto; casaco
Orain dela urte aso, soingaineko gorri bat zuelako Txanogorritxo deitzen zuten neskatila bat bizi zen. (txibiritak.pbworks.com)
Eztei-oturuntzako zazpi egunen barruan ematen badidazue erantzuna, hogeita hamar soingaineko eta hogeita hamar atorra emango dizkizuet nik. [Agindutako lurraren bila II, Jose Antonio Mujika (Erein, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)
iz. 1. (B) Enbor-zatia. Idulki bat legez hilik. 2. Habe edo zutoin baten euskarri edo oinarria. Harrizko hamar idulkiren gainean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[Habe edo zutoin baten euskarria] oinarri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) pedazo de tronco (2) (Arkit.) pedestal
fr piédestal, socle
en pedestal, base
port pedestal
Marmolezko idulkiok, bertikalitate hori zerurantz, egunen batean estatuok jaisteko aginduko dut, azpiko marmol blokeok kendu eta estatuok hemendik pasatzen den jendearen altueran gera daitezen. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)
iz. Lau urtaroetatik hirugarrena. Ipar hemisferioan, iraileko ekinoziotik abenduko solstiziora hedatzen da. Ik. udazken. Â (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. g.e.
[udazkena] udazken, udagoien Bizk., larrazken Ipar./Naf., udatzen g.e., ihartze Ipar. zah., urriaro (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Orotariko Euskal Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es otoño
fr automne
en autumn, fall
port outono
Kisuko barrendegia, larrazken edo neguantz bete-betean, San Martin egunean, gurean akurak pagatzen diren egunean. [Paskual Rekalde, @prekalde]
@patxirena Zoragarriak dira hitza eta argazkia! Erabil dezaket argazki hori @prekaldi? 🙂 #gaurkohitza
— Maite Goñi (@euskaljakintza) Azaroa 10, 2012
@euskaljakintza @patxirena @prekaldi Udagoien badaukazu jarrita?
— leire narbaiza (@txargain) Azaroa 10, 2012
@txargain @patxirena @prekaldi Udagoien ez daukat ipinita; beraz, horixe!! Dena den, larrazken hitzak badu indar berezi bat, ezta? 🙂
— Maite Goñi (@euskaljakintza) Azaroa 10, 2012
@euskaljakintza Bai! Niri asko gustatzen zait, bai! EZ dago gainera, larberri, ezta? @patxirena @prekaldi
— leire narbaiza (@txargain) Azaroa 10, 2012
@euskaljakintza @patxirena @prekaldi ez da existitzen!!! Hitz-jokoa egin nahi nuen larrazken hitzaren indarra nabarmentzeko!!!!
— leire narbaiza (@txargain) Azaroa 10, 2012
@euskaljakintza “udatzen” be ez ahaztu sinonimoetarako, e? 😉eibarko-euskara.com/node/9738?ikus… @txargain @patxirena @prekaldi
— Asier Sarasua (@asarasua) Azaroa 10, 2012
Reply