Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:52 am on 2012/06/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    ehundu 

    du ad. Ehuna eho. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [eho]
    eho
    [gurutzatu]
    antxumatu, gurutzatu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
    es tejer
    fr tisser
    en to weave

    Esan dezagun, nolabait ere, bizitzaren aitzin-gibel guztiak hizkuntzaren harietan ehuntzen ditugula, bizitza bera bezain bihurria eta korapilotsua delako hitzaren joan-etorria. [Abertzaleak eta euskara. Edo nazio euskaldunaren gainbehera, Joxe Manuel Odriozola (Elkar, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    ehundu (FlickrCC, by Theodore Scott)

     
    • Patxi 12:17 am on 2012/06/15 Permalink

      Osagarri txiki bat, Orotariko Euskal Hiztegitik: adibide bat eta azpisarrera bat.

      – Soingañeko au yosturagabea zan, goitik beeraño dana eundua. Ir YKBiz 502.

      – (besoak ehunduta ‘con los brazos cruzados’). Beso-utsik eta eurok eunduta. Kk Ab I 103. Ta zu, euskeldun, besoak eunduta ikusiko dozu euskeraren eriotza? Amez EEs 1925, 172. Burdizain edo chauffeurra zutunik onduan, besuak eunduta, itxaroten. Kk Ab II 16.

    • Maite 7:45 am on 2012/06/16 Permalink

      Gaztelaniaz hainbeste erabiltzen den ‘con los brazos cruzados’ hori, zein gutxitan erabiltzen dugun euskaraz, ezta? Denok jakin beharko genuke euskaraz nola esaten den hori: ‘besoak ehunduta’. Mila esker hona ekartzeagatik, Patxi! 🙂

    • leire narbaiza 9:07 pm on 2012/06/16 Permalink

      “Besoak antxume”, edo “besoak antxumaturik” ere erabiltzen da, “de brazos cruzados” esateko.

    • Maite 9:39 pm on 2012/06/16 Permalink





      @euskaljakintza @patxirena “Besoak antxume” edo “besoak antxumaturik” ere esaten da. Hurrengo 1en “antxumatu” #gaurkohitza-rako— leire (@txargain) June 16, 2012


  • Maite 7:30 am on 2012/06/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    oroipen 

    iz. 1. Oroitzapena, oroimenean gordetzen den eta gogora etortzen den iraganeko irudia. Horra bada sei urtez gerozidatzitako oroipenak. 2. Oroimena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [oroitzapena]
    gogoramen, gogorapen, gomuta Bizk., akordu g.e., memoria g.e.,oroi g.e., oroimen g.e., oroitza g.e., oroitzapen Ipar. jas.
    [oroimena]
    g.e. gogo, memoria, oroimen, oroitzapen, memorio Ipar.,gomuta Bizk., gomutapen Bizk., oroite g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) memoria (2) recuerdo
    fr (1) mémoire (2) souvenir
    en (1) memory (2) memory, remembrance

    Galdako Gogora ekimenaren bidez, gaur gerra aurreko umeen oroipena izango da protagonista, Galdakaoko Torrezabal kultur etxean, 19:00etatik 21:00etara. (Galdako Gogora)

    oroipen (#galdakogogora)

     
  • Maite 10:06 am on 2012/06/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    labar 

    iz. 1. Bertikala edo ia bertikala den haitz-ebakia. 2. Itsaslabarra. • labar-arte. ART. Arroka gainean -labarrean edo haitzuloetako paretean- pinturak edo grabatuak egiteko artea (bereziki historiaurreko pinturez eta grabatuez esaten da). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [itsas labarra]
    itsas labar (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es acantilado
    fr falaise
    en cliff

    Itsasoa nahiko bare egongo da, baina hotza egingo du eta, lehorrak duen bits zinta luzeagatik, nabari da olatuek gogor baun egingo dutela labarreko harri beltzen kontra. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    labar (FlickrCC, Garaigoikoa)

     
  • Maite 8:48 am on 2012/06/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    erausian 

    adond. Esamesaka edo berriketan.

    Sinonimoak: adlag.
    [esamesaka]
    esamesaka, erausika g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es charlando, murmurando
    en chatting

    Dantzan emandako gauaren ondoren, bi neskak erausian hasi dira ahopean; isildu egin dira gero.

    erausian (FlickrCC, nixter)

     
  • Maite 12:44 pm on 2012/06/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    artizar 

    iz. (mug.) Eguzki-sistemako bigarren planeta (testuinguru batzuetan maiuskulaz idazten da); delako planeta, egunsentian eta ilunabarrean zeruan distiratzen duen objektu bezala hartua. Egunsentiko artizarra baino ederragoa. Jarraitu irakurtzen… (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [eguzki-sistemako bigarren planeta]
    goiz-izar g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (astronomiaz ari garela maiusk.) Astron. Venus; lucero del alba, lucero de la tarde (2) estrella polar
    fr (astronomiaz ari garela maiusk.) étoile du matin
    en (astronomiaz ari garela maiusk.) Venus; (the) morning star

    Abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 7:53 am on 2012/06/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    berrizkatura 

    Recaída; reincidencia. “Rénovation, id. récidive”. Azkuek ‘renovación’ itzultzen du.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    berrizkatura (H, A), berrixkitura (G-azp), berrezkadure (Leitza)

    Sinonimoak: ad.
    [erreformatu] aireberritu, berritu, berriztatu, erreformatu, errestauratu,haizeberritu, aldaberritu g.e., berriztu g.e., berrirotu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es recaída
    fr restaurer
    en rechute

    Gaixo dagoen bat gaitzaren berrizkaturak sarritan hartzen duenean, etsitzen dugu haren osasunaz. (Hiztegi Batua)

     
    • Fernando Rey 10:38 am on 2012/06/08 Permalink

      “Recaer” kontzeptua eta horrek sortzen dituen substantiboak esateko, Nafarroan, “berritu”, “berratu” eta “berretu” ere aditu ditut nik.
      “katarroa berratu zaio”.
      “Berretura” izena ere hor dugu.
      Eta horrela proposatu nuen hemendik laster argitaratuko den hiztegian: “Gaixotasunen Hiztegia”.
      Fernando Rey

    • Maite 9:33 am on 2012/06/09 Permalink

      Benetan interesgarria egin duzun ekarpena. Mila esker, Fernando, eta zorionak hiztegiagatik! 🙂

  • Maite 8:28 pm on 2012/06/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    ukabil 

    iz. Esku itxia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [esku itxia]
    ahur g.e., eskumutur g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es puño
    fr poing
    en fist

    Bere buruarekin eta jendearekin haserre, ukabilak estutu eta aurrera jarraitu zuen, bizitzak eskainitako bigarren aukera ez alferrikaltzera deliberaturik. [Golgota, Xabier Montoia (Elkar, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    FlickrCC, Jaume d'Urgell)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel