Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:05 am on 2012/06/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    apika 

    adb. Beharbada, agian.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [beharbada]
    agian, ausaz, beharbada, deskuiduan, menturaz, heldubada Zub., igual beh., noski g.e., akaso Heg. beh., fortunaz Ipar. g.e., noaski Gip. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es quizá, acaso, tal vez
    fr peut-être
    en perhaps, maybe

    Nik adiskidetasun huts mantendu nahi nuena zuk harago behartu nahi izan zenuen, harago ezin eramanak min eramanezina sortzen zizulako apika, eta horra nola erori zen behera hitz erdiz jasotako naipezko zubia. [Arima enkoniatuak, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 7:46 am on 2012/06/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    txantxurkillo 

    iz. ZOOL. Forfikulidoen familiako intsektu dermaptero arre eta luzexka, abdomenaren bukaeran matxarda-formako zerkoak dituena. Europa osoan bizi da (Forficula auricularia).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ipurtsarde)

    Sinonimoak: iz.
    [Forficula auricularia] ipurtsarde, zanzurkillo, buztanbikotx  (Elhuyar Hiztegia, Eibarko euskara)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tijereta
    fr perce-oreille
    en earwig

    txantxurkillo (FlickrCC, Asier Sarasua)

     
  • Maite 7:21 am on 2012/06/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    aginean 

    adb. Zorian (aditzaren era bukatuaren ondoan). Ito aginean zebilela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [zorian]
    zorian, heinean Ipar., agian g.e., aginik zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es cerca, a punto de
    fr sur le point de;
    en about to

    Hogeita hamar urteetan aurrera zihoan orduan, eta emakume itsusi eskarmentu gabeko bat zen, oso laster neskazahar bihurtu aginean, eta bazekien Harryrekin urratsa egin ezean bere patua zein izango zen, hil artean aitaren etxean bizitzea erdeinuaren jomuga izanez, neba-arreben umeen izeba ezkongabe moldakaitza, bere familiaren erdigunean trabatuta geratutako erbesteratua. [Brooklyngo erokeriak, Paul Auster / Oskar Arana (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 8:24 am on 2012/06/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    ibilaldi 

    iz. 1. Ibiltzea, ibiliz egiten den bitartea edo bidea. 2. (hed.) Bilakaera. IBILALDIA. Bizkaiko Ikastolen Federazioak Bizkaiko ikastolentzat dirulaguntza lortu eta euskararen aldeko herri-borondatea aldarrikatzeko antolatutako jai-giroko kultur ekintza. 1978an Erandio eta Berango artean antolatu zuten lehenengoz eta geroztik urtean behin ospatzen da maiatzean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:23 am on 2012/06/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    pasieran 

    adond (Heg.) Leku batean astiro ibiliz, ia beti oinez, haizea hartzeko, jostatzeko edo ariketa fisikoa egiteko asmoz.

    Sinonimoak: adond.
    [paseoan] paseoan, ibiliz; pasieran ibiliz (Heg.)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es paseando
    en
    taking a walk, going for a walk

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 8:20 am on 2012/06/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    eraberritu 

    du ad. Zerbait aldatu edo berritu premia berrietara egokitzeko asmotan eta funtzio edo itxura berria emateko helburuarekin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [erreformatu]
    aireberritu, berritu, berriztatu, erreformatu, errestauratu, haizeberritu, aldaberritu g.e., berriztu g.e., berrirotu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es renovar(se), reformar(se)
    fr restaurer, rénover, renouveler
    en to renew; to renovate; to reform

    Bestelako edertasuna zuen orain, eta edertasun halakoak maitasun eraberritua eta sakonagoa ernaldu zuen nigan bat-batean. [Peaceful soldadua, Michael Morpurgo / Mirentxu Larrañaga (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:40 am on 2012/05/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    momorro 

    iz. Hainbat ornogaberi (intsektu, zizare, etab.i) ematen zaien izena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, zomorro)

    Bergarako euskara:

    1. momorro, momorrúa. (b). izena. MAMARRO, -U. Zomorroa. Insecto, bicho, gusano, oruga. Ortuko gauziai gero ta momorro geixao eitte jako. Oso generikoa da. Ik. éltxar, koko

    2. momorro, momorrua. izena. (Eibar) MAMARRO (EIB.). “El coco.   Umiak bildurtzeko erabiltzen dan pertsonajia. Ixildu zaitez, mamarrua dator bestela.” (SB Eibetno). Sin. mozorro.

    Sinonimoak: iz.
    [intsektu txikia]
    koko, kotxo, mamu, mamutxa, marmalo Ipar., marmutxa Ipar., mamorro Gip., barbalot Zub., arbiska zah., marbalo Ipar. g.e.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia, zomorro)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) bicho, bicharraco (2) fantasma, coco
    fr insecte
    en insect, bug

    “Ortuko gauziai gero ta momorro geixao eitten jako”  [Elexp Berg.] (Orotariko Euskal Hiztegia)

    momorro (FlickrCC, Dudu.Maroja)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel