Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:50 am on 2011/03/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    girgileria 

    iz. (Ipar.) Soinekoetan, etab. apaintzeko jartzen diren xingola eta zintzilikarioen multzoa. Atorra bat, gainetik dena xingola, urre eta girgileriaz apaindurik. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: apainkeria (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es perifollo, perendengue [conjunto de cintas y colgantes que adornan una prenda]
    fr colifichet, fanfreluche

    Lehen lerroko emazte panpox batek, urre eta zilarrezko bere girgileria ozenki inarrosiz, arrosa zimel bat aurtiki zion aurpegira: hortz hirotuak erakutsiz gizona “mila esker”ka atera zen tauladatik. [%100 basque, Itxaro Borda (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)girgileria

     
  • Maite 1:17 pm on 2011/03/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    emakume 

    iz. Sexu emeko pertsona, bereziki heldua dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [emaztekia]
    andre, emakumezko, emazte Sort., emazteki Sort., andrakume Bizk., andrazko Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es mujer
    fr femme
    en woman; lady

    Berdintasuna izatetik urrun dira oraindik emakumeak, batez ere lan arloan eta ardura postuetan. Horregatik hainbat manifestazio aterako dira gaur sindikatuek eta mugimendu feministak deituta. (Hainbat mobilizazio egingo dira gaur, emakumeek bizi duten diskriminazioa salatzeko, Berria.info) [2011-03-08]

     
  • Maite 6:20 pm on 2011/03/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    okaztagarri 

    izond. (Ipar.) Okagarria, erabat nazkagarria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Ipar.
    [okagarria]
    goragalegarri, okagarri UZE Iren Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es asqueroso, -a; vomitivo, -a; repugnante
    fr répugnant, -e ; repoussant, -e ; dégoûtant, -e
    en disgusting, sickening

    Bai, badakit, onartu beharra daukat gureak Meg Ryanen pelikula okaztagarri horietako baten antza duela. [Behi eroak, Patxi Iturritegi  (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • leire 8:58 am on 2011/03/08 Permalink

      Zenbat gustatzen zaidan hitz hau! Duen soinuarekin dena esaten du!

  • Maite 8:18 pm on 2011/03/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    basamortu 

    iz. Uraren eskasia eta baldintza klimatikoak direla eta, oso populazio-dentsitate baxua duen eremu nahikoa zabala; Lurraren azaleraren heren bat estaltzen dute gutxi gorabehera.

     
  • Maite 10:23 am on 2011/03/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    milesker 

    Eskerrak emateko erabiltzen den esapidea.

    Sinonimoak: lokuz. Ipar.
    [mila esker]
    esker anitz, esker mila, eskerrak, eskerrik anitz, eskerrik asko, mila esker (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es muchas gracias, mil gracias [fórmula de agradecimiento]
    fr merci beaucoup
    en thank you very much
    cat moltes gràcies

     
  • Maite 1:52 pm on 2011/03/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    zoriontsu 

    izond. Zoriona duena edo dakarrena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) zorioneko, dohatsu, oritsu, asturutsu, kontent, eskertsu (2) dontsu, bedeinkatu, onetsi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) feliz, dichoso, -a (2) dichoso, -a, bienaventurado, -a, beato, -a
    fr bienheureux, -euse ; heureux, -euse
    en happy, fortunate

    Garbi neukan ez nuela ezer gehiago behar zoriontsu sentitzeko eta nire bizitzak zentzu betea izateko. [Hauts bihurtu zineten, Juan Kruz Igerabide (Alberdania, 2005) Orr.: 185] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:42 am on 2011/03/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    entretenizio 

    Badira oso eremu geografiko murritzean erabiltzen diren hitzak: herri bakarrean, edo inguruko bizpahiru herritan. Halakoak hiztegietan ez sartzea normala da; hala ere, euskararen parte dira, guztion ondare, eta hitz horietako batzuk, gainera, politak dira elkarren artean konpartitzeko eta komentatzeko.

    Hitz horietako bat entzun nuen atzo: “entretenizioa”. Esanahi argia du: entretenimendu edo entretenigarri hitzen sinonimoa da. Erabili, berriz, Amezketan egiten omen da.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es entretenimiento
    fr amusement
    en entertainment

    Orain izango duzu zuk entretenizioa, biloba jaiotzen zaizunean.

    Xabier Mendiguren Elizegi
    Idazlea
    @xme64

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel