Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 5:46 pm on 2011/02/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    geriza 

    iz. 1. Itzala. Zuhaitz handi baten gerizaren pean. 2. (hed.) Babesa. Bere zaindari leialaren gerizan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [itzala]
    errainu, itzal, itzaltasun
    [babeslekua]
    Ipar. antapara, ateri, aterpe, babes, babesgarri, babesgune, babespe, babestoki, beroki, estalgune, estalpe, gordegarri, hegazpe, itzalpe, lehorpe, magalpe, sikupe Bizk., babeski jas., babesleku jas., aterki g.e., gerizagarri g.e., gorape g.e., hegipe Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) sombra (2) refugio, cobijo, amparo, protección
    fr (1) ombre (2) refuge, cachette, abri, protection, tutelle
    en (1) shade (2) protection, shelter, refuge

    Emakumea da gizonon musa, geriza, talaia, arnasa, argia, jomuga eta galmendia; emakumea da biziaren sortzailea, fruitu arbola, lorea eta haizea, begiez ikus dezakeguna oro. [Ez balego beste mundurik, Karlos Linazasoro (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:05 am on 2011/02/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    punttalakurlo 

    punttalakurlo (BN-lab ap. A), punttalakuilo (-nta- Lh), puntalakulo (Lh).

    “Meticuloso, puntilloso […]. Se aplica esto al meticuloso y puntilloso, porque es preciso adivinar la manera de tratarle sin que se resienta” A. Cf. PUNTA ALA KURLO. Ez zen jaun hau punttalakuilo hetarik; zetabe larria bazerabilkan, eta berak segur erranen ez zuen atheraldi bat baino gehiago badu bere gazetan jasanik. Lf ELit 276. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Sinonimoak: pirri, zorrotz, kakapirri, zehatz, sentikor (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es quisquilloso, -a
    fr pointilleux, -euse
    en fussy

    Langile punttalakurlo eta zorrotza bihurtu zen, beste bien kontra purrustan hasten zena haiek goizean berandu ailegatu eta hiruretan joaten zirelako bazkaltzera. [Gure etxeko kontuak, Natalia Ginzburg / Fernando Rey (Igela, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Luistxo 5:28 pm on 2012/11/19 Permalink

      Bederatzi hilabeteko atzerapenarekin iritzi naiz berba honetara, @Theklaneh-en tuit bat dela medio.

      Puntalakurloa, Harry Potterren sortan, Luna Lovegood-en aitak argitaratzen duen aldizkari absurdoa da. Nik uste nuen Iñaki Mendiguren itzultzaileak asmatutako hitza zela!

      Horra, tikismikis esateko ordain polit bat.

    • Maite 10:05 am on 2012/11/20 Permalink

      ‘Kakapirri’ snonimoa ere ez da atzera geratzen, ezta? 🙂

    • ishikawa 11:10 pm on 2012/11/23 Permalink

      Ni @theklaneh-en beste tuit bat dela medio iritsi naiz. Hitz honek kamixeta bat merezi du

  • Maite 5:26 pm on 2011/02/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    igitai 

    iz. 1. Uzta biltzeko edo belarra ebakitzeko lanabesa, gako-formako metalezko xafla batez eta eskutoki labur batez osatua. 2. ANAT. Mintzezko tolestura kurbatua.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 11:17 am on 2011/02/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    aitormen 

    iz. 1. Aitortzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. Zerbait edo norbait halakotzat ezagutzea. Ez al du haur horrek aitormenik merezi? 3. ERL. Norberak duen fedea ahoz eta jendaurrean baieztatzea. 4. ZUZ. Ik. aitortza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [aitorketa]
    aitor, aitorketa, aitorkizun, aitorpen, aitorkuntza Bizk., aitorrera g.e., deklarazio zah.
    [ezagutza]
    ezagutza Ipar. jas., bihurkunde Ipar. zah.
    [bekatuen aitortza]
    aitortza, konfesio, kofesio Ipar. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) confesión, declaración (2) reconocimiento, aprobación (3) Erl. confesión (4) Zuz. Ik. aitortza
    fr (1) déclaration (2) Erl. confession
    en (1) confession, admission; declaration (2) Erl. confession

    Abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 12:25 am on 2011/02/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    jangartxu 

    izond. (batez ere B) Jateko gogorik ez duena. Jan-sarria, jangartzu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk.
    [jateko gogorik ez duena]
    jakan Bizk., ligain BN g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es moderado, -a, parco, -a [en la comida]; inapetente
    fr modéré, -ée ; sobre
    en someone who usually eats very little

    Ordu biak jo orduko eskaileretan behera nintzen. Esti ez zen etxetik pasako, zuzenean zen ospitalera joatekoa, osaba-izebekin batzeko. Umeaz ez neukan arduratu beharrik, lagun batek hartuko zuen etxean biok itzuli arte. Bakarrik bazkaldu nuen. Jangartxu nenbilen, ohitura txarretara moldatua nintzen azkenaldian, gainera erortzen ari zitzaidan etxetik ihesi. [Zulo bat uretan, Iñigo Aranbarri (Susa, 2008) Orr.: 77] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:53 am on 2011/02/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    senton 

    iz. 1. (Ipar.) Agure guztiz zaharra. 2. LIT. Hainbat egileren esaldi, esaera eta bestelako zatiz osatutako literatur lana. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: zahar, oso adineko (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es anciano, -a
    fr âgé(e).
    en elderly

    “Berrogeita hamar urteko senton kaskaildu honek – ni neure artean – zer espero dezake 30 urte gazteago diren sexu-pitxi horiengandik? [Labartzari agur, Txillardegi (Elkar, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    senton (FlickrCC, kulyka)

     
  • Maite 7:17 am on 2011/02/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    sortu 

    sortu 1
    1. da/du ad. Lehen izaterik ez zuenari izatasuna, gorputza eman; zerbaitek izatasuna hartu. Ezerezetik sortu zuen mundua. Auzoari beti begira bizi denari, badakit zer sortzen zaion buruan. 2. da ad. Jaio. Eta lurrean sortuko diren gizaki guztiek. 3. da/du ad. Emearengan izaki berria gorpuztu. Hainbat urtez alferrik aritu ondoren umea sortu omen du. 4. da/du ad. Adimenez nahiz artistikoki zerbait berria egin, asmatu. Moda berri bat sortu. 5. da/du ad. Fundatu, ezarri. Enpresa berriak sortu.

    sortu 2
    da/du ad. 1. Sor gelditu edo utzi. Neguan jelatzen diren itsasoetan, arrainak sortuak, hilak bezala, geratzen dira. 2. Gortu, entzumena gutxiagotu.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [bizia eman]
    egin
    [jaio]
    jaio, munduratu, ludiratu neol.
    [sor gelditu edo utzi, sentiberatasuna galdu edo kendu]
    sorgortu, soraiotu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    Sortu 1
    es (1) crear; nacer, brotar, surgir, salir; producir(se), ocasionar(se) (2) nacer (3) nacer, salir (4) engendrar, generar, concebir (5) crear, fundar (6) crear, inventar, idear
    fr (1) germer (2) naître (3) concevoir (4) créer (5) inventer
    en (1) to be born (2) to be created, to emerge, originate; to arise, to come up (3) to create, to engender, to generate; to conceive (4) to create, to found (5) to conceive, to think up; to form, to invent

    Sortu 2
    es (1) adormecer(se), entumecer(se), hacer(se) insensible (2) ensordecer, quedar sordo, causar sordera (3) pasmar(se), aturdir(se)

    Egin klik irudiaren gainean abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko:


     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel