Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:08 am on 2011/02/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    gogoargi 

    1. izond. Alaia. 2. iz. Alaitasuna, poza. Hau egunaren handia, hau poz eta gogoargia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: alai (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) izond. alegre, jovial, gozoso, -a (2) iz. alegría, jovialidad, buen humor
    fr (1) izond. gai(e), joyeux(euse) (2) iz. joie
    fr (1) izond. happy, cheerful (2) iz. happiness, joy

    Laster ezagutu jakan Eladiri bere gogo-argia ta poza. Ib. 250. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Agoa zabalik guztizko gogo-argiaz egoten zan entzuten bere jaioterriko kopla eztizkoak. Echta Jos 310. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 7:57 am on 2011/02/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    laprast egin 

    du ad. (batez ere B) Irrist egin, labaindu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Bizk.
    [irristatu]
    irrist egin, irristatu, labaindu, labainkatu, limurtu, txirristatu, labain egin Bizk., laprastatu Bizk., lerratu Ipar. jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es resbalar(se), patinar, deslizarse
    fr glisser
    en to slip, to skid, to slide

    Halako egun batean, bigarren eskailera-mailan zegoen sugus-papera zapalduta laprast egin eta maletarik fakturatu gabe egin zuen hegan. [SPrako tranbia, Unai Elorriaga (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    laprast egin (FlickrCC, psd-moldatua)

     
    • leire 8:47 am on 2011/02/22 Permalink

      “Abadiñoko Karmentxu” Tapia eta Leturiak abesten duten kantuan ere agertzen da, 3. bertsoan http://www.trikimailua.com/testuak/AbadinokoKarmentxu.htm

    • xme 9:01 am on 2011/02/22 Permalink

      nola gustatzen zaidan kanta hori (eta 3. kopla, bereziki); norbaitek audioa igoko balu…

    • Maite 12:53 pm on 2011/02/22 Permalink

      Polita gaurko hitza, ezta??? Leire, ba, jakingo bazenu Xabierrek (@xme64 -k) proposatu zidala atzo eta juxtu abesti horren erreferentziarekin… Ea norbaitek igotzen duen (bide batez, hala nik ere ezagutuko dut). Mila esker bioi!! 😉

    • xme 1:32 pm on 2011/02/22 Permalink

      emakume honekin ez dago sekreturik: dena kontatzen du; sarearen gardentasunagatik izango da. 🙂

    • Maite 4:58 pm on 2011/02/22 Permalink

      Nola zen hori, Xabier? Bakoitzari berea… 😉

    • leire 8:42 pm on 2011/02/22 Permalink

      Aupa, Maite eta Xabier!
      Hona hemen Youtubeko bideo bat kantuarekin http://www.youtube.com/watch?v=Xy9dUJDpDR4
      Ni ez naiz oso trikitixa zalea, baina kantu hau agertu zen diskoa “Bizkaiko kopla zaharra” Tapia eta Leturiarena ikaragarri gustatzen zait, joiatxo bat da. Triste nagoenean, umore honez jartzen nau, eta dantzarako gogoa eman!
      Ondo segi, ederrok!

  • Maite 10:40 am on 2011/02/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    izurde 

    iz. ZOOL. Delfinidoen eta platanistidoen familiako ugaztun zetazeoen izen arrunta. Tamaina txiki edo ertaina dute eta taldetan ibiltzen dira ur azaletik gertu igerian eta jauzi handiak eginez. Itsaso guztietan bizi dira eta zenbait espezie ur gezakoak dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:06 am on 2011/02/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    borrero 

    1. Heriotza-zigorrak exekutatzen dituena 2. Jipoitu/zigortu/torturatzen duen pertsona 3.  Pertsona anker/krudela

    Sinonimoak: iz.
    [heriotza-zigorrak exekutatzen dituena]
    berdugo Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) [heriotza-zigorraren exekutatzailea] verdugo (2) verdugo, persona que azota/castiga/tortura (3) persona cruel/sangrienta
    fr bourreau
    en executioner

    Abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 8:10 am on 2011/02/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    itobehar 

    iz. 1. Arnasa hartzeko eragozpen nabaria; zerbaiten zioz birikek nahikoa oxigeno ez dutelako, izaten den arnasa hartzeko larridura. 2. (hed.) Estualdia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) itodura, itoaldi, itomen, arnasestu, itolarri, arnasbehar, alba, atsanka (2) estuasun, estualdi, estura, larrialdi  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) ahogo, sofoco; asfixia (2) ahogo, agobio, apuro
    fr suffocation, étouffement, asphyxie, oppression, embarras
    en (1) breathlessness; asphyxiation (2) exhaustion; overwork

    Eztulka hasi zen itobeharrean. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Itobeharrean nabil; ezin iritsi.

     
  • Maite 8:09 am on 2011/02/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    alberdanian 

    Jolasean, txantxan (bereziki jolas lotsagarri edo lohietan).

    Orain ipuin zikinak kontatzen, gero dantzan, edo dantza ondoan alberdanian: ahora contando cuentos obscenos, luego bailando, o después de bailar amancebándose. (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es amancebándose, enredándose; practicando juegos eróticos
    en practising erotic games

    Bikotea olgantzan eta alberdanian ibili zen, orain trufaka, orain laztanka, harik eta, ilunabarrarekin, nagusia mirabe jantzian agertu zitzaien arte. [Mila gau eta bat gehiago, Anonimoa / Patxi Zubizarreta (Erein, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    alberdanian (FlickrCC, renatotarga)

     
  • Maite 8:12 am on 2011/02/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    pixerreka 

    Euskal hitz guztiak ez daude hiztegietan bilduta, zorionez: hizkuntza bizirik dagoen seinale. Ahozko hizkuntzan bizirik dagoen eta lexikografoek oraindik jaso ez duten hitzetako bat da pixerreka. Beharbada, pixa eta erreka osagaiak argiak direnez, hitz elkartetzat jotzen dutelako edo. Hala ere, bai ahoskeraz bai adieraz, berezko lexema bat behar duela uste dugu, eta horregatik proposatzen dugu gaurko hitz moduan.

    Pixerrekak bi adiera ditu, elkarri estu lotuak. Jatorrizkoa, pixa edo txixa aire librean egitean, gernuak lurrean osatzen duen erreka gisakoa litzateke. Bigarrena, pixaldiaren ekintza bera adierazteko erabiltzen dena.

    Hitza lagunarteko erregistroan erabili izan da, gauza hauetaz jendaurrean jardutea ez baita inoiz gisakoa izan. Horrez gain, komunak asmatu zirenetik, kalean edo landa zabalean pixa egiteko ohitura batik bat mutilen gauza izan da, eta hortaz, jendetasun faltari matxismo kutsua ere egotz dakioke, agian. Dena dela, hitz jator askoa izaten segitzen du. Euskal herrietan, erdaraz hitz egitean ere suelto erabili izan dena: “Voy a echar una pixerreka”.

    Sinonimoak: txiza erreka

    Beste hizkuntza batzuetan:

    es meada
    fr pissée
    en piss

    Pixerrekarik handiena nork egingo jolasten ginen umetan.
    Pixerreka bat egin eta ohera.

    Xabier Mendiguren Elizegi
    Idazlea

    pixerreka (FlickrCC, saturmix)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel