Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:14 am on 2010/07/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    bidegurutze 

    iz. 1. Zenbait bide gurutzatzen diren gunea. 2. (hed.) Zein aterabide har jakiten ez den une larria. Euskaldun jendea bidegurutze batean aurkitu den bakoitzean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [bidebanatzea]
    bidebanatze, gurutzagune, bide junta Ipar., bide-buru Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) cruce (de caminos), encrucijada (2) encrucijada
    fr (1) croisement
    en (1) crossing, intersection; crossroads (2) crossroads; turning point

    Bidegurutze batera iritsirik, nondik jo ez dakitela gelditu dira bidaiariak. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Eta hitz egokirik aurkitzen ez dugunez, zeren logikak agintzen digu bidegurutze bakoitzean guruzbide bana jasotzea? [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bidegurutze (FlickrCC, Swamibu)

     
  • Maite 7:33 am on 2010/07/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    tapoi 

    iz. Zulo bat tapatzeko erabiltzen den gauza; bereziki, ontzien nahiz botilen ahoan sartzen dena eta haiek ixteko balio duena. Ik. zipotz. Bere hatz enbaldituekin vodka botilaren tapoia kendu ahal izan zuen.

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [tapoia, zipotza]
    tapotz, buxon Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es corcho, tapón
    fr bouchon
    en cap, top, lid, cork

    Bere hatz enbaldituekin vodka botilaren tapoia kendu ahal izan zuen. (Hiztegi batua)

    tapotz (FlicrkCC, Krikit)

     
  • Maite 9:50 am on 2010/07/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    ganbil 

    izond. Begiratzen zaion aldetik erdialdea gailurtua duen lerro edo gainazala (ahurrari kontrajarria).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [konbexua]
    konbexu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es convexo, -a
    fr convexe
    en convex

    Eta kezkatzen gaitu nola kontatzen zaigun hori guztia, judas begiak, ahur edo ganbil, beti distortsionatzen baitu bestaldean dagoena. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:21 am on 2010/07/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    marranta 

    iz. 1. Eztarriko ondoezaren ondorioz, ahotsa laztea edo zakartzea. 2. (Ipar.) Hotzeria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [ahotsaren zakartzea]
    marranga g.e., erlastura Ipar. g.e.
    [mafrundia]
    Ipar. marfundi, mafrundi Ipar., burutik beherako beh., errefria Ipar. g.e. (UZRIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) ronquera (2) resfriado, constipado
    fr enrouement, rhume
    en (1) hoarseness (2) cold

    Marranta tzar batek hartu dit ahotsa. [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:25 am on 2010/07/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    kalamatrika 

    iz. Hizkera nahasi ulertezina edo itzulinguruz betea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) mordoilo, erdara-merdara, kalamatika (2) trikimailu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es clamor en la conversación, griterío; galimatías; rodeos, recovecos
    fr dispute, tumulte, tapage
    en uproar, racket; quarrel, argument

    Haren kalamatrika: ea zer nenbilen, ea zer ari nintzen egiten neure bizitzarekin, horrela eta horrela albisteak jaso zituela eta, hobe izango nuela soinua atzera saltzea, bestela, hala segitzen banuen, infernua seguru neukala… eta guztia han edo hemen agarradoa jo izango nuelako. [Urregilearen orduak, Pako Aristi (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:27 am on 2010/07/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    kosko 

    iz. 1. Buru-hezurra, kaskoa. 2. Kozkorra. Ogi-, harri-koskoa. 3. Oskola. 4. MIKOL. Agarikaleen ordenako onddoetan, errezel orokorraren behe-zatia, perretxikoa heltzean, hankaren oinaldean zorro-moduko bat eratzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:11 am on 2010/07/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    sartu-irten 

    iz. Norabait aldi labur batez sartu eta bertatik irteteko ekintza; bisita. Sartu-irten bat egin nuen lagunaren etxean. Soldadutalde berezi batek sartu-irten azkarra egin zuen etsaiaren erretagoardia suntsitzeko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Heg.
    [sar-atera]
    sartu-atera Heg., sar-atera Ipar., sar-ilki Ipar., sar-jalgi Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es visita breve; incursión
    fr incursion
    en short visit

    Ahal dudan guztietan bere gelara sartu-irten bat egiten diot eta orain ez da lehen bezala, lehen ez baitzuen asmatzen nirekin zer egin. [Anne Franken egunkaria, Anne Frank / Josu Zabaleta (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Pernan 10:00 am on 2010/07/03 Permalink

      Besteon blogetan egiten duguna ere sartu-irtenak izan al daitezke? Geroz eta gehiago entzuten dut gazteoi “Sartu” hitza interneteko kontuetarako, eta inkluso Photoshop bezalako programak “zabaltzeko”, “Photoshopen sartu naiz” eta halakoak esaten dituzte…

    • Maite 10:45 am on 2010/07/04 Permalink

      Bisitaren iraupenaren baitan, Pernan. Zu norbaiten blogean denbora luzez bazabiltza, hori ez litzateke sartu-irten bat izango; kontua da bisita laburra izatea… 😉

c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel