Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:13 pm on 2021/02/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    gutixko 

    zenbtz./adb. Gutxitxo. Jende gutixko jin da ortziraleko bilkura horretara.   (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gutixko. v. gutxixko.

    gutxixko. gutixko (Sal ap. A ; VocBN , Dv, H), gut(x)izko, gut(x)isko.
    Dim. de gutxi. Bien peu” VocBN . “Frantzixko, asti gutixko, neskatxetako molde gutixko (B)” A EY III 42. Gomendatu duten gutizko minzatzeaz. SP Phil 364. Urri edo gutxizko nagusiak zeritzan bereari, ta gutxiago ote zan esan zion. Cb Eg III 337. Misionestak dira gutixko, leihor zabal haren bazterretara heltzeko. Prop 1881, 205. Elepide gutixko emaiten duena. HU Aurp 109. Hemen ere berri gutisko. Zub 75. Frantses kanoiek oraino lan gutisko egin zutela. Zerb Gerlan 64. Oiñez asko ibiltzen gutxixko oitua omen zegon-ta. Berron Kijote 88. v. tbn. Mattin 60. Xa Odol 31. Lf in Casve SGrazi 13. Gutisko: Gy 304. Gutxizko: Zait Plat 129. Gutxisko: Ol Gen 16, 4.

    Sinonimoak: zenbtz. Ipar.

    [gutxitxo]: gutxitxo, gutxixko beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  zenbtz. zehaztgb. demasiado poco, bastante poco
    fr adb. trop peu
    en adb. too little, enough little
    port adb. muito pouco, muito pouco

    Testuinguruan

    – Ile gutixko zaukatek hauek larruan, otsoak izateko! [Sua nahi, Mr. Churchil?, Koldo Izagirre (Susa, 2005)]

     
  • Maite 9:09 pm on 2021/02/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    latsuntatu 

    latsuntatu, latsunta, latsuntatzen || du ad. Batez ere Zub. Kareztatu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    latsundatu. latsuntatu. Encalar, abonar con cal. Latsüntatzen da lürra larrazkenian eta, hoberena, bedatsian. Herr 4-6-1964 3.

    Sinonimoak: ad. Zub.

    [kareztatu]: karetu, kareztatu, gisuztatu Ipar./Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (batez ere Z) encalar
    fr caiar
    en whitewash, blanch
    port encalar, blanquear

    Testuinguruan

    Latsüntatzen da lürra larrazkenian eta, hoberena, bedatsian. [Herr 4-6-1964 3. (Orotariko Euskal Hiztegian)]

     
  • Maite 9:53 pm on 2021/02/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    zira 

    1 iz. Arropen gainean jartzen den jantzi irazgaitza. Eskuan arpoia, soinean zira. 2 iz. Zirak egiteko erabiltzen den ehun irazgaitza. Arroparen gainetik, zirazko txamarra zabalak. Itsasora ateratzeko, zirazko galtzak jantzi zituen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zira. 1. (B, BN ap. A; Dv, H, VocB <zara>), zirai (L, BN, S ap. Lh ).
    Betún. “Cirage” Dv. “Cirage de chaussure” H. “(B, BN), betún. Zapata lodiak urina emanez guriago gelditzen dira zira emanez baiño, los zapatos de cuero grueso se quedan más blandos dándoles grasa en lugar de betún” A. En VocB figura zara ‘betún, lustre’ que sin duda se trata de una errata por zira, puesto que tbn. hay ziratu ‘embeturar (sic), lustrar, dar lustre o sacar lustre’. v. ziraje. Idako pike, ezko likin, itsas-tipula, lupu-belar kirats eta zira (bitumen) beltzarekin naasita. Ibiñ Virgil 103. (BN, S ap. A ; Chaho, H).
    “Cire à cirer un parquet” H. “Cera” A. 2. (V-m, G, AN, L ap. A), zia (V-m, G-azp ap. A), xira. Impermeable, prenda de vestir impermeabilizada. “Encerado, impermeable” A. “Impermeable” Ib. Cf. Echaide Orio 141: “Sira, prenda impermeable, antes encerada, ahora de plástico, que emplean los pescadores para resguardarse de la lluvia o del frío. Se llama también sira a los impermeables de plástico o de nylon ligeros, no de abrigo, que se emplean en general para la lluvia”. Arrantzaliak, beren sudesta, zira eta barrendik sagardoz alkitranatuak. Iraola 115. Iñaxi: ekarri zazu nagusiyaren zira, ia nola ematen diyon. Alz Bern 71. Arratsaldia an pasatuta / illuntzian erretira, / bote batian amasei lagun, / danok ziraren azpira. Arrantz 143. T’egualdi txarrez soñeko-zira, / txano, zuezta buruko dira. Inzag EEs 1915, 6. Eskuan arpoia, zoñean zira. Ldi BB 138 (v. tbn. el mismo ej. en SMitx Aranz 231). Kaki kolorezko zira bat. “Impermeable-gabardina” . EAEg 8-1-1937 756. Ondoren, iltoki edo mataderi batean izan giñan. Xira bana eta gorro bana jantzi arazi zizkiguten. Aiek garbitasunak eta aurrerapenak! TxGarm Auspoa 177, 24s. Xira arin bat ere / gañetik bazan da. Zendoia 65. Asto-saskiak estaltzeko izaten genitun zira lodi zabal aietako bat. Ataño TxanKan 139. ZIRAZKO. De tela impermeable.
    Jasten ditue zirezko soñak, euria bada. Ag Kr 61. Itsasora ateratzeko ordua etorri zanean […] zirazko galtzak eta zirazko beste soñekoak jantzi erazi zizkion. Etxeg Itzald II 183. Zumitzezko otartxoen babespean eta zirazko estalpeetan dute gerizpe gizon eta emakumeak. TAg Uzt 37. Jantzi zituzten arroparen gaiñetik zirazko txamar zabalak. Etxde JJ 256. Zirazko jantziak jantzita. Etxabu Kontu 141. Zirazko galtza ta jakea. Ib. 120.

    Sinonimoak: iz.

    [zira]: euri-kapusai (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. chubasquero, impermeable
    fr iz. imperméable, ciré
    en iz. (Ipar.) notebook
    port iz. raincoat

    Testuinguruan

    Itsasora ateratzeko, zirazko galtzak jantzi zituen. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 9:42 pm on 2021/02/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    losko 

    1. iz. Urez estalitako hedadura, sarritan hondo lohitsua eta landare ugari izaten duena. 2. iz. Aintzira txikia; bereziki, parke edo lorategietako urtegia, askotan barandaz eta apaingarriz hornitua dagoena.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    losko. (S; Lecl, Gèze, Dv (S), H (BN, S)), lozko (S). Ref.: A (losko, lozko); Lrq.
    Petit étang” Lecl. “Marais” Gèze. “Marécage” Dv. “1.º pantano; 2.º estanque” A. “Lozko (S), concavidades en el fondo de arroyos” Ib. “Ur-lozko (?), profundidad de poca anchura en los ríos” Ib. “Petit bourbier” Lrq.
    Eta zunbat gaitz ezta jiten pützü eta loskuetarik! Ip Dial 37s (Dv aintzira, It, Ur zingira). Izeste herrian […] emazte bat itho da losko batetan. Eskual 22-1-1909, 3. Zingira sakonetako loskoen artean bizi ziren ibai-zaldiei dei egin nien. Mde Pr 119. Zingira-lur batetan gaindi […] hirurok losko ezkutu batean amildu ziren. Ib. 97.

    Sinonimoak: iz.

    [zingira] : zingira, istinga; urtegi

    [urmael] : urmael, putzu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. pantano, embalse (2) iz. estanque, laguna
    fr (1) iz. marécage, marais, réservoir (2) iz. étang, lagune
    en (1) iz. swamp, marsh (2) iz. pond, lake, pool
    port (1) iz. pântano, reservatório (2) iz. tanque, reservatório, laguna, lagoa

    Testuinguruan

    Izeste herrian […] emazte bat itho da losko batetan. [Eskual 22-1-1909, 3. (Orotariko Euskal Hiztegian)]

     
  • Maite 9:21 pm on 2021/02/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    perdoi 

    iz. Mekan. Pieza batean edo produktu batean neurri estandarrarekiko edo planoetan adierazitako neurriarekiko onartzen den desberdintasun tartea. Diametroa: 16,30 zentimetro, 2 zentimetroko perdoiarekin. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    perdoi. “Tolerancia. Orri trankil ja-ezkixo (jan eikio) beste pare bat milimetro geixao, ainbeste perdoi ba-jaukak eta” SM EiTec2 138. En DFrec hay 9 ejs.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (Teknol.) tolerancia
    fr iz. tolérance
    en iz. tolerance
    port iz. margem de segurança

    Testuinguruan

    Neurriak hartzen direnean perdoia egoten da. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 9:23 pm on 2021/02/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    entzule 

    iz. Zerbait, bereziki hitzaldi edo irratsaio bat, entzuten duen edo entzuten ari den pertsona. Ik. aditzaile 2; ikus-entzule. Nire entzule onak. Entzule guztiek txalotu zuten hizlaria. Entzule eta irakurleen lana. Irratsaio baten entzule kopurua.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    entzule. (gral.; Dv, H; -nz- SP Lar, Añ), entzula (V; H), entzuile, entzunle (Lar, H; -nz- Lar, Añ). Ref.: A; Lrq; Iz ArOñ (entzúlaak); Gte Erd 30, 44.
    Oyente, el que oye. v. aditzaile (2).

    Tr. Documentado desde Leiçarraga, es más usado al Sur. La forma en(t)zule es la más general; en los textos vizcaínos aparece generalmente en(t)zula (al menos hasta mediados del s. XX); utilizan en(t)zunle Larramendi, Cardaberaz, Ubillos (75), Moguel (-la ), Aguirre de Asteasu, Iztueta y, más modernamente, Mujika; hay además entzuille en Haraneder y Goyhetche y entzulle en Iturzaeta. En DFrec hay 64 ejs. de entzule .

    Eta zareten hitzaren egile eta ez solament enzule. Lç Iac 1 22 (TB, Dv, IBe en(t)zule; He aditzaille). Zelata dagoana, bere gatxen enzula. RS 38. Gaizki erraillearen enzuleak. SP Phil 352. Zu jende goxo gustien / othoitz entzule handia. Gç 66. Izen handi honen enzüliak oro. Bp II 22. Presuna gaste entzuille hekintzat. He Phil 361. Enzunle geienak erausi hura aditzen ezpadute. Lar, carta a Mb 278 (279 enzule). Bere enzule guziei. Mb IArg I 363. Enzunleak esertzen ziran. Cb EBO 60. Ematen zien konseju bere Sermoietan enzunlai. Mg CC 233. Marka ikaragarria, nere enzunleak! AA III 593. Gaiski-entzularik ez balego, gaiski-esalarik izango ez litzatekiala. fB Ic II 194. Entzuleen biotzetan. JJMg BasEsc 284. Meza enzulak geitu. Astar II 214. Enzunleak naikidaturik utzi zitzuten moduan. Izt D 169. Bethi da lausengaria / Entzuillen gostuz hazia. Gy 2. Zar beneragarri entzuleak. Lard 522. Mezaren entzule guziek. Arb Igand 110. Entzule asko batu iakozan. Ag AL 31. Meza-entzulleakaz. Itz Azald 91. Inguruan zituen entzule hek. JE Bur 134. Entzunleak lilluraturik entzun genion. Muj PAm 9. Entzuleak guti-aski hor ditu inarrosi. Etcham 67. Asi da. Entzuleak buru-belarri dagozkio. Anab Usauri 6. Ipuin entzuliari lapikuak ondua artu. Otx 47. Entzuleasko arritzen ziran. Ir YKBiz 192. Itz eder orren / entzule gaitean. Or BM 88. Entzulak ara nai ona erakarri ta erabilten ekian. Eguzk GizAuz 66. Besteren kontu-entzule mukizu au! NEtx Antz 76. Ikusle-entzule guztiak. Erkiag Arran 37. Langile guztiak entzule. Arti Ipuin 29. Besteak entzule daude adi-adi. Zait Plat 112. Radio-entzule maiteeri. Basarri 67. Ene solasek ere izanen ahal dutela entzule. Larz Senper 48. Berak etzakien, entzulek ere ez naski. Ardoy SFran 136. Entzule ziran iru-lau laguntxoai begira. Etxabu Kontu 49. Bertsolariak entzulearen gogoa bete nai du. MMant 34. Guri 700 entzule nausitu zitzaizkun burrustan ateak ideki orduko. Larre ArtzainE 246. Entzule eta irakurleen lana. MIH 40. v. tbn. A Ardi 120. Belaus Andoni 10. Muj PAm 11. Kk Ab II 109. Ldi IL 65. TAg Uzt 244. Etxde AlosT 80. Lek SClar 142. BEnb NereA 206. Bilbao IpuiB 218. Osk Kurl 176. Vill Jaink 53. MAtx Gazt 97. Ibiñ Virgil 48. Olea 148. Xa Odol 58. Uzt Sas 316. En(t)zula: CrIc 94. Añ EL1 122. Ag Serm 93. Kk Ab II 13. Enb 207. Auditor, oidor (denominación de distintos cargos u oficios).

    “Auditor, juez, enzunle erapaillea” Lar. Venezian Aita Santuarenganako Bialkiñaren enzunle edo aditzalle zegoana. ‘Auditor’ . Aran SIgn 101. Entzuleetatik (Oidor) bat Delgadillo eritxona zan. GMant LEItz 63.

    Sinonimoak: iz.

    [aditzailea]: aditzaile (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. oyente; el/la que escucha (2) iz. escucha
    fr iz. auditeur, -trice
    en iz. listener; hearer
    port iz. ouvinte

    Testuinguruan

    Irrati entzuleak «oso fidelak» izaten dira. «Entzuleen kontsumoa fidela da. Urte batetik bestera jendea ez da aldatzen. Eta entzule gehienek irrati bat edo bi entzuten dute normalean. [Aldakorregia egia izateko, Urtzi Urkizu (berria.eus, 2019-04-19)]

     
  • Maite 9:40 am on 2021/02/12 Permalink | Reply  

    kaiku 

    1 iz. Ardi esnea biltzeko erabiltzen den zurezko ontzia, euskarri bakarrekoa eta goporra baino handiagoa; ontzi horren edukia. Ik. abatz. Kaikuak urki zurez egiten dira. Kaiku bat esne hartu zuen. 2 adj./iz. Lgart. Ergela, adimen laburrekoa. Ik. kirten 3. Baserritar kaiku pila handia dago gizontxoari begira. Hago isilik, kaikua! Kaiku zaharra! Kaiku handienak ere uler ditzake hitz horiek. 3 iz. Puntuzko euskal jaka urdin edo beltza, artilezkoa, irudi gorriz apaindua eta aurrealdean lokarri borladunez lotzen dena. Ik. mendigoizale 2. 4 iz. Artilezko ehunez eginiko euskal jaka urdin, beltz, zuri, berde edo gorria, kolore bakarrekoa edo bi koloretan laukiak eratuz egina. Ik. lekeitiar 3. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kaiku. Etim. De lat. caucum; v. FHV 91.

    1. (V, G, L, AN, B, Sal; SP, Urt IV 30, Lar, Aq 637 (G, AN), H, VocB ), kaiko, kauku (Foix ap. Lh.). Ref.: A; A Morf 149; VocZeg 288; Lh (kaiku); AEF 1955, 49, 189; Iz Als (kaikuba), ArOñ ; Etxba Eib ; CEEN 1971, 352; Izeta BHizt; Elexp Berg. Cuezo, cuenco o tazón grande con asa. “Llegando a donde bebieron la leche le dijo […] que el dicho caicua dejó en una rama” (Zugarramurdi, 1617). LexHNav I 91. “Sorte de vaisseau à lait” SP. “Tarro de ordeñar” Lar. “Cuezo, cuenco o tazón de madera con mango, para recoger la leche, dornazo” A. “Kaikoa, zurgiñarezko edo lurrezko katillu aundi bat bere eldulekutxoaz” Onaind EEs 1930, 202. “Kaiku, esnea jeizterakoan artzeko ontzia (V-gip)” Urkia EEs 1930, 9. Cf. VocNav s.v. caicu.
    Mallubak, porroia, kaikuba, galbaia […]. Mg PAb 135. Kaikua, iragazkia, asuna, apatza. Izt C 224. Eskuan txantxila ta / kaikua buruan. It Fab 39. Burdinazko gatheak emaztek lephotan, / motho gora batzuek kaikuen moldetan. Hb Esk 15. Guk egiten ditugu kaikuak, azpilak, ophorrak eta ophotsak. Dv Lab 321. Esne lodi kaikuan, xingar gerrenean, / gaztenak pinp paderan, arno goporrean! Barb Sup 185. Nihaurek deitzi esneaz / ez dut kaikurik beteko. Etcham 163. Era ortan artzai batzuek ere zurezko kaiku eta apatzetan esnea egosten dute. JMB ELG 44. Artzai-kaikuan esnea bezain / lasa, zabalean, ura. Or Eus 389. Zure semiak kaikuarekin / or dabiz mendi-plazetan. BEnb NereA 212. Urtero bi kaiku, esne apartsuz gainezka, eskeñiko dizkitzut. Ibiñ Virgil 47. Ez bide du, ez, anbertze trago / egiten horrek kaikutik. Mattin in Xa EzinB 87. Amabost litrokoak dira Santestebanek egiten ditun kaiku aundienak. Garm EskL I 100. Bakaiku, kaiku, ez esne t’ez kaiku (G-nav). Inza NaEsZarr 112. Kaiku edo ardi-jeizteko ontziak egiteko. Ostolaiz 27. En DFrec hay 3 ejs. de kaiku.
    v. tbn. Echag 95. Ag AL 60. Muj PAm 74. Y 1934, 93. TAg Uzt 11. EA OlBe 93. JAIraz Bizia 40. Erkiag Arran 56. Kaiko: Gy 316. Contenido de un cuezo. “Kaiku bat gaztanbera” Izeta BHizt. Kaiku bat ezne emanik, mantuarekin estali zuen. Lard 125. Orduantxe zetorren ukullutik kaiku bat esnerekin. Zab Gabon 33s. Kaiko andi bat esne. Ag G 1. Kaiku-bete esne ta olata auek. Ibiñ Virgil 52.

    2. (V, G; H), kaiko (V-gip). Ref.: A; Etxba Eib (kaiko, kaiku); Elexp Berg; Gte Erd 287. “Majadero” A. “Kaiko mosolua, se dice para calificar de estúpido o cosa parecida. Kaiko mosolo galanta zuen senidia” Etxba Eib. “Kaiku galanta zara zu beintzat” Ib. “Ixildu ari kaikuoi alakuoi” Elexp Berg. “Nik eztakit ze kaikua dan ori (G-azp-goi)” Gte Erd 287. Cf. VocNav: “Caicu, despectivo equivalente a tonto, torpe, zote (Valle de Erro)”. Makurtu ezak ire / aizezko burua, / ez dituk agur oiek / iretzat, kaikua! It Fab 123. Demonio kaikuba! Sor Gabon 20. A! Kaiku aundia! Duroz ez, baizik lau kantoiko ontzako zarrez zeok ori betea. Apaol 40. Baserritar kaiku pilla andia dago gizontxoari begira. Ag G 183. Ez uste izan gero, kaiku sortu eta kaiku egon zela bethi. Ox GAlm 1958, 39. Geldirik egongo al zera? Kaiku, kirtena! Alz Burr 16. Aizak, kaiku, berriz ile bat ukitzen ba diok Kattalini xeatuko aut. TP Kattalin 180. Gu gera kaikuak; / auzotar asko diran / bezelakuak. MendaroTx 192. Berriz ere geldi ago, kaiku ori? Zait Sof 167. Kaiku berritsu, txirriporro bat zan aolkari au, oso geldi, oso isil eta oso benazko dago. Amez Hamlet 120s. Kaiku haundienak ere ulertu ditzake euskarazko hitz horiek. PMuj in MEIG I 93. Etzazu negarrik egin, Irene. Kaiku orrek eztu merezi-ta. NEtx LBB 137. Ostalari gaixto ta kaiku bat besterik ez zera zu. Berron Kijote 190. Kaikuak aleenak zuek! Ataño TxanKan 18. Txakur beltz kaiku bat. Zendoia 27. v. tbn. Ezale 1899, 7b. Kk Ab I 25. Mok 14. Or Mi 57. Otx 128. TAg Uzt 163. EA OlBe 23. Anab Poli 41. SM Zirik 41.

    3. “Chaqueta montañera de color generalmente verdinegro y rojinegro. Kaikua, kaletarrak eta mendira joateko bai, baiña basarrittarrak e[z], artillezko jertsiak eta bai” Elexp Berg. Brusak, kaikuak, buruko pañoluak. Anaitasuna 6-9-1967, 7. [Euskera] defenditzeko ez dira naiko / kaiku-txapelak soiñian. Ayesta 91.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    iz. [ontzia]: kotxu Zub.

    izond. [ergela]: arin, babalore, babo, bulunba, buruarin, eltze, ergel, ero, eroxka, inozo, kaskarin, kirten, lelantoni, lerdo, memo, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, txoriburu, zoro, zoroxka, zozo, zozoilo, ments Ipar., pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tontolo Heg., txoropito Heg., atunburu Bizk., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe Bizk., ganoragabeko Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., tetele Ipar./Naf., pettux Lap., ilupa Naf., pergut Zub., astapito beh., ganbelu beh., alotza g.e., haizebelats g.e., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., memelo Bizk. beh., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e., pikabuztan Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. cuezo, cuenco de madera para recoger la leche (2) iz. [euskal jaka] kaiku (3) iz./izond. (lgart.) tonto, -a, necio, -a, majadero, -a
    fr (1)  iz. vase en bois (2)  iz./izond. (lgart.) sot, sotte, stupide
    en (1)  iz. a wooden jug used for milk (2)  iz./izond. stupid, silly, foolish
    port (1) iz. tigela de madeira para coletar leite (2) iz/izond. asinino, tonto(a), tolo(a)

    Testuinguruan

    Kaiku handienak ere uler ditzake hitz horiek! (Elhuyar hiztegia)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel