Updates from martxoa, 2013 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:51 am on 2013/03/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    papar 

    iz. Bularraren goialdea. Paparra agerian eta besoak biluzik.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [bularraren goialdea]
     paparo Ipar., papo Ipar.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) pecho, tórax, escote; pechuga; pechera (2) (jantziena) pechero (3) solapa
    fr poitrine
    en breast, bosom
    port peito, seio

    Anak kamiseta tirantedun zuri llaburra janzten zuen, behealdean xilko ttiki xarmanta eta goialdean udak belzturiko papar eta beso luze finak bistara uzten zituena. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Papar irekiegia dik soingaineko horrek. [Estilo-Ariketak, Raymond Queneau / Xabier Olarra (Igela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Etxera bidean harategian sartu zen, oilasko paparrak eta piper lata bat erostera. [Berandu da gelditzeko, Unai Iturriaga (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    papar (FlickrCC, Andrea Jara S)

     
  • Maite 9:04 am on 2013/02/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    pernil 

    iz. (B) Urdaiazpikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [urdaiazpikoa]
     urdaiazpiko, xingar Ipar./Naf. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es jamón
    fr jambon
    en ham
    port presunto

    Eta auzoko dendarik garestienean erosi zion txokolatea Lucasi eta pernilik onena eta gaztarik finena eta gailetak, txokolatezkoak. [SPrako tranbia, Unai Elorriaga (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Azak egosten ari ziren nonbait, pernilarekin batera, hori esaten zion gelan zabaldua zen lurrinak.  [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003) )] (Ereduzko Prosa Gaur)

    pernil (FlcikrCC, zumito)

     

     
  • Maite 10:33 am on 2013/02/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    pilda 

    iz. 1. (Ipar.) Arropa, oro har, jantzia. Mutila, bere pildak harturik joan zaio. 2. (Ipar.) Arropa zahar eta gastatua. Ontzat saldu nahi izan dit pilda bat. 3. (Ipar.) Basta; zela. Non dituzu astoaren pildak? Pildak jantzi. Pildak erantzi. 4. (BN) Behi edo idi uztartuen kopetakoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [piltzarra]
     zarpa, perreka Ipar., piltzar Ipar., piztin g.e., trakets g.e., zarpail g.e., zirtzil g.e., altsi zah.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) ropa vieja/gastada; harapo, andrajo; trapo (2) ropa, vestidura (3) (basta) albarda; montura (4) melena de los bueyes uncidos
    fr (1) haillon, guenille (2) vêtement, habit (3) (basta) bât
    en (1) rag (2) (zela) saddle, packsaddle
    port (1) roupa velha, farrapo (2) roupa (3) montaria

    Hiltzat jo zuten eta haren pildak erre. Itzuli zenean, zuri zurbil gelditu zen habeari begira, arropa zikinen artean gordeak baitzituen bere sos urriak. [Galgarri, Anjel Lertxundi (Berria, 2013-01-27)]

     

    pilda (FlickrCC, Christian Bachellier)

     
  • Maite 12:22 pm on 2013/02/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    piru 

    iz. 1. Haria; bereziki hari edo kable bat osatzen duten izpietako bakoitza. 2. (BN) Landare-begia. 3. Ik. piro. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Hiztegi Batuan

    piru iz. ‘haria’; ‘izpia’; ‘zuntza’

    Orotariko euskal Hiztegian

    piru (AN-burg, B, BN-ciz-baig; H; ph- Dv, H), firu (V-ger-ple-arr-oroz, BN-baig; Mic 7r, Añ (V, AN)), biru (AN-araq, Sal, R; Aq 583 y 1295, H (AN)), iru (V-ple-arrig-oroz), puru (BN-mix; ph- H (BN, S)). Ref.: A (biru, firu, iru, piru, puru); Holmer ApuntV 24.

    Sinonimoak:  iz.
    [haria]
     hari
    [zuntza]
     albainu, hari-piru, harizpi, hari-zuntz, zuntz

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) yema, botón (2) hilo [generalmente de un cable u otro hilo]; fibra; filamento (3) hebra
    fr fil, filament, fibre, brin
    en thread, filament; fibre (Br); fiber (Am)
    port fio

     
  • Luistxo 8:06 am on 2012/12/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    perika 

    Karta-jokoan, Eibarren, beste edozein kartaren lekua har dezakeen karta.

    Sinonimoak:

    Komodin (Heg.), Joker (Ip.). (Elhuyar Hiztegia)

    Hala ere, euskarazko testigantza eta aipu zahar bat badago, Orotariko Euskal Hiztegiak jasotzen du.

    Perika. Caballo de bastos (en los naipes), usado como comodín.  Jénde kaskarina, buruxólak, inkonstánteak, terzianáriak, perikónak ta perikak, palo guziétara iteunténak. LE in BOEanm 572 (tal vez aquí sea forma fem. de periko).

    Laburdurek adierazten dute hegoaldeko goi-nafarrera dela, eta Bonaparte ondareko eskuizkribuetan agertutako Joakin Lizarraga Elkanokoarena (1748-1835) dela esaldia. Hala ere, OEHren oharrari ñabardura egingo diogu, ez baitzaigu iruditzen ‘periko’ delakoaren femeninotzat hartu behar denik hitza esaldi horretan. Izan ere, Lizarraga Elkanokoak emandako definizioa, perika kartaren deskribapen zehatza da: palo guztietara egiten dutenak, horiek dira perikak.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es comodín [de la baraja]
    fr joker, passe-partout
    en wild card, joker
    port curinga

    Eta kartak aipatu ditudanez, hiztegira jo dut gaztelerazko comodín hitza nola erran behar den jakiteko: komodina Hegoaldean eta jokerra Iparraldean.  [Patri maitea, Hasier Etxeberria @hasier (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Komodina eta jokerra bezala, perika (artikuluarekin, Eibarren, perikia), erdararen mailegu zuzena da, eta agian horregatik ez da hiztegietan agertzen. (Luistxo Fernández, @luistxo)

    perika (FlickrCC, @X10tweet)

     
  • Maite 8:02 am on 2012/12/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    pirripita 

    iz. Ipar. 1. Ardatz baten inguruan biratzen den pieza zirkularra, ibilgailu, makina, etab. azal baten gainean jarraitasunez higitzea ahalbidetzen duena. 2. Diametro bereko bi gurpileko ibilgailua, katea bati akoplatua dagoen pedalsistema batek atzeko gurpilari eragiten dionekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘gurpil’ eta ‘bizikleta’)

    Sinonimoak: iz. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [gurpila]
     g.e. errota, gurpil, txirringa, firrila g.e., errobera Heg. beh., arroda Ipar. zah.
    [bizikleta]
     bizikleta, txirrindu, txirringa, txirringuts Bizk. g.e. 

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) rueda (2) bicicleta
    fr (1) roue (2) bicyclette, vélo
    en (1) wheel (2) bicycle
    port (1) roda (2) bicicleta

    Zelatik bi eskuez dilingo erakusten dauku bere pirripita: atzeko errota uspeldua du eta irringarriki kakola-makolatua, ingurunetik erdirat biltzen diren burdin-aihenak halaber. JE Ber 45.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    pirripita (argazkia: Ibon Zugasti)

     
  • Maite 8:31 am on 2012/11/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    perretxiko 

    iz. MIKOL. Goi-mailako zenbait onddoren (basidiomikotinoen eta zenbait askomikotinoen) fruitugorputz handi eta hanka eta txapelez osatua. • arrautza-perretxiko. Ik. kuleto.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    perretxiko (V, G, AN-5vill-araq-egüés-ilzarb-olza; H (V, G), Zam Voc), perretxiku (V-gip; Urt I 69, Lar, Añ, Izt C 47, Lcq 180), perrexiku (Hb ap. Lh), perratxikua (det.), pirritziku (Hb ap. Lh, A), paratxiko (L; SP ® Dv, H (L)), pirritxiku (Lcc). Ref.: Bon-Ond 149; A (perretxiko, paratxiko); Iz ArOñ (perrétxiku); Etxba Eib y Elexp Berg (perretxiku).

    1. Seta, hongo. “Hongo de prado”

    2. (L, B ap. A; Dv, H), perretxiku, parratxiku (Dv). “Garnement, madré. Zer perretxikoa! Quel bon garnement!” Dv. “Pícaro” A.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es seta
    fr (gros) champignon
    en mushroom; [pozoitsu] toadstool
    port cogumelo

    Perretxikotara joan da.  [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zer berori eta zer perretxiku ustel! Orixe bear genduke; zapaburua aña ez nintzanean ezagutu ninduenak berori eta jauna esatea. Apaol 33.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

     

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel