Updates from otsaila, 2011 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:12 am on 2011/02/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    pixerreka 

    Euskal hitz guztiak ez daude hiztegietan bilduta, zorionez: hizkuntza bizirik dagoen seinale. Ahozko hizkuntzan bizirik dagoen eta lexikografoek oraindik jaso ez duten hitzetako bat da pixerreka. Beharbada, pixa eta erreka osagaiak argiak direnez, hitz elkartetzat jotzen dutelako edo. Hala ere, bai ahoskeraz bai adieraz, berezko lexema bat behar duela uste dugu, eta horregatik proposatzen dugu gaurko hitz moduan.

    Pixerrekak bi adiera ditu, elkarri estu lotuak. Jatorrizkoa, pixa edo txixa aire librean egitean, gernuak lurrean osatzen duen erreka gisakoa litzateke. Bigarrena, pixaldiaren ekintza bera adierazteko erabiltzen dena.

    Hitza lagunarteko erregistroan erabili izan da, gauza hauetaz jendaurrean jardutea ez baita inoiz gisakoa izan. Horrez gain, komunak asmatu zirenetik, kalean edo landa zabalean pixa egiteko ohitura batik bat mutilen gauza izan da, eta hortaz, jendetasun faltari matxismo kutsua ere egotz dakioke, agian. Dena dela, hitz jator askoa izaten segitzen du. Euskal herrietan, erdaraz hitz egitean ere suelto erabili izan dena: “Voy a echar una pixerreka”.

    Sinonimoak: txiza erreka

    Beste hizkuntza batzuetan:

    es meada
    fr pissée
    en piss

    Pixerrekarik handiena nork egingo jolasten ginen umetan.
    Pixerreka bat egin eta ohera.

    Xabier Mendiguren Elizegi
    Idazlea

    pixerreka (FlickrCC, saturmix)

     
  • Maite 7:05 am on 2011/02/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    punttalakurlo 

    punttalakurlo (BN-lab ap. A), punttalakuilo (-nta- Lh), puntalakulo (Lh).

    “Meticuloso, puntilloso […]. Se aplica esto al meticuloso y puntilloso, porque es preciso adivinar la manera de tratarle sin que se resienta” A. Cf. PUNTA ALA KURLO. Ez zen jaun hau punttalakuilo hetarik; zetabe larria bazerabilkan, eta berak segur erranen ez zuen atheraldi bat baino gehiago badu bere gazetan jasanik. Lf ELit 276. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Sinonimoak: pirri, zorrotz, kakapirri, zehatz, sentikor (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es quisquilloso, -a
    fr pointilleux, -euse
    en fussy

    Langile punttalakurlo eta zorrotza bihurtu zen, beste bien kontra purrustan hasten zena haiek goizean berandu ailegatu eta hiruretan joaten zirelako bazkaltzera. [Gure etxeko kontuak, Natalia Ginzburg / Fernando Rey (Igela, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Luistxo 5:28 pm on 2012/11/19 Permalink

      Bederatzi hilabeteko atzerapenarekin iritzi naiz berba honetara, @Theklaneh-en tuit bat dela medio.

      Puntalakurloa, Harry Potterren sortan, Luna Lovegood-en aitak argitaratzen duen aldizkari absurdoa da. Nik uste nuen Iñaki Mendiguren itzultzaileak asmatutako hitza zela!

      Horra, tikismikis esateko ordain polit bat.

    • Maite 10:05 am on 2012/11/20 Permalink

      ‘Kakapirri’ snonimoa ere ez da atzera geratzen, ezta? 🙂

    • ishikawa 11:10 pm on 2012/11/23 Permalink

      Ni @theklaneh-en beste tuit bat dela medio iritsi naiz. Hitz honek kamixeta bat merezi du

  • Maite 7:17 am on 2010/11/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    paperjale 

    iz. Beti paper eta liburu artean dabilen pertsona (gaitzesgarritzat markatua). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan:

    es persona aficionada a andar entre libros y papeles (sentido peyorativo)
    fr personne qui aime se promener parmi des livres et documents (péjoratif); rat de bibliothèque
    en person fond of being among books and papers (pejorative); bibliophage
    ja 読書狂 (dokushokyō)

    Paperjale” uste dut esaten zitzaiela lehen, egun osoa irakurtzen ematen dutenei. [Itsasoan euri, Joxerra Garzia (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Eta horma artean, badakizue, denok egiten gara paperjale, arrasto ñimiñoen igarle, hodeien mugimenduen itzultzaile, denok egiten gara irakurle amorratuak paretaren kontra. [Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, Koldo Izagirre (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Ttirritt 5:31 pm on 2010/11/17 Permalink

      Maite, uste dut frantsesezko erranaldia paperjalearentzat dela : “un rat de bibliothèque”
      http://www.linternaute.com/dictionnaire/fr/definition/rat-de-bibliotheque/
      http://fr.wiktionary.org/wiki/rat_de_bibliotheque
      Izan untsa

      Thierry Biscary

    • Maite 8:38 pm on 2010/11/17 Permalink

      Aupa! Bai, gaztelaniaz ere badago horren antzeko zerbait: “devoralibros”. Ez dakit juxtu berdina den, baina ez da oso urruti ibiliko. Oraintxe sartuko dut “un rat de bibliothèque” hori. Mila esker, Thierry! 😉

    • Bea 2:39 pm on 2010/11/18 Permalink

      Aupa.
      Thierry-k arrazoin du, espresio hori erabiltzen mota horretako jendearen kasuan, eta honek ere kutsu nahiko ezkorra du.
      Promenatzea, berez, paseatzea da, nekez paseatzen da liburua artean, ez? Bo, dependitzen du, nire etxean egingarria da zenbait egunetan… 😉
      Izan ontsa.

    • Maite 8:15 pm on 2010/11/19 Permalink

      Oso kuriosoa, halaber, Orotariko Euskal Hiztegian ematen den azalpena:

      paperjale Emborronador de papel (?). Lotsagarria da, izan ere, XVIIgn. mendean Salamancan titulua atera zuen edozein paperjaleri aitortzen zaiona oraindik oraingo gizon gailen bati ukatzea. MEIG IX 44.

      Badirudi, zentzu negatiboa garbia dela, denetan ematen dela… Mila esker, Bea, iruzkina uzteagatik!! 😉

  • Maite 3:56 pm on 2010/11/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    puxtarri 

    iz. Gehienetan haurren jolasetan erabili ohi den eta material desberdinetakoa izan daitekeen bolatxoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)


    ja ビー玉 (bīdama)

     
  • Maite 7:58 am on 2010/10/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    potret 

    iz. (Ipar.) Erretratua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [erretratua]
    erretratu Heg.
    [argazkia]
    foto, fotografia, erretratu Heg., argazki neol. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) retrato (2) fotografía, retrato
    fr (1) portrait (2) apparence
    en (1) portrait (2) photograph
    ja (1) 肖像画 (shōzōga) (2) 写真 (shashin)

    Une horretan Agata Peterren ondora lehiatu zen, ez baitzuen potret oroigarritik kanpo geratu nahi, bakarrik eta bakartia etorriagatik, Jessicaren arabera. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:02 am on 2010/10/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    preseski 

    Adond. Aurretik esandako zerbait zehazteko, informazio zehatzagoa edo ulerterrazagoa emateko bereziki, erabiltzen dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond. Ipar.
    [hain zuzen]
    hain justu (ere) Heg., hain zuzen (ere) (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es precisamente
    fr précisément
    en just, exactly
    ja 正確に (seikaku ni), 厳密に (genmitsu ni)

    Hego Ameriketako txabola-auzoetan haurrak izpirik utzi gabe desagertzen omen dira, eta ez, preseski, inork luxuzko hoteletara eramaten dituelako. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:13 am on 2010/09/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    ponte 

    iz. Bataioko sakramentua emateko elizetan egoten den kopa-tankerako ontzi handia, gehienetan harrizkoa eta leku jakinean finko jarria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel