Recent Updates Page 237 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:12 pm on 2017/08/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    tarrotu 

    ad. tarrotu, tarro/tarrotu, tarrotzen da/du ad. Ipar. Handi samar bihurtu, batez ere umeez mintzatuz. Ik. koskortu 2. Emazte anitz eta haur gehiago; batzuk bularrekoak, bertzeak tarrotuak. Tarrotuxeak ziren biritxiak ordukotz: bospaseina urte. Txoriak tarrotuz gero hegaldatzen dira ohantzetik. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    tarrotu (B, BN-baig ap. A; VocBN, Dv, H).

    Crecer. “Grandir, croître, jusqu’à devenir grandelet” Dv. “Zure haurra iadanik tarrotua da, votre enfant est déjà assez grand, bien grand. Xoriak tarrotuz geroz, hegaldatzen dira ohantzetik, les oiseaux, dès qu’ils soient assez grands, s’envolent de leur nid. Lur sagarrak tarrotuak dire, bil ditezke, les pommes de terre sont grossies, […]” H. v. koskortu. Haurra tarrotu zen. Dv 4 Reg 4, 18 (Ol tarrotu; Ker, BiblE (h)azi). Bizitza emaiten du arroltzen barnean diren xita gaieri, eta hok tarrotzen direnian, kuskua hautsi eta agertzen dira. Zub 122. “Eskualdun Gazteria”. Tarrotzearekin araiz batasun hortan sartuko zira zu ere. Othoizlari 1962 (n.º 33), 453.

    (Part. en función de adj.). Eskuara ikasi omen du, ez amaren besoetan, bainan mutiko tarrotua zelarik. Zub 94.

    Sinonimoak: ad. Ipar.

        [koskortu]: koskortu, koskondu Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. (Ipar.) crecer, desarrollarse
    fr da/du ad. (Ipar.) croître, grandir
    en da/du ad. to grow, to grow up, to develop
    port crescer, desenvolver-se

    Txoriak tarrotuz gero hegaldatzen dira ohantzetik. (Hiztegi Batua)

    tarrotu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:28 pm on 2017/08/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    luperi 

    iz. Bizk. Luizia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    luperia. v. luparia.

    luparia (Lar Sup-> H, Izt 16; -ri (que cita RS)), luperia. Etim. Tiene el mismo origen que rom. lobera, por ej.

    1. Atolladero. Edozein zidorrek dau luparia. RS 367. Burdia luperian sartuta gelditu zalako. Eguzk GizAuz 70.

    2.Luperia “(V-arr-oroz-m), corrimiento de tierras” A.

    Sinonimoak: iz. Bizk.

        [luizia]: luizi, lur-jausi, lurtadura (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es corrimiento de tierras
    fr eboulement
    en landslide, landfall
    port corrimento de terras

    Luperi bategatik hainbat bidaiari hil ziren.

    luperi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 7:58 pm on 2017/08/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    abordatze 

    iz.  Ontzi bat beste batera hurbiltzea, bereziki erasotzeko asmoz. Hemen, abordatzea saihestu behar, han, igarobide batera sartu behar. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [abordatze] : eraso, keinada (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es abordaje
    fr abordage
    en boarding
    port abordagem

    Enbata arriskuagatik, kaian bertan egin dute piratek abordatzea eta ez dira Kontxaraino joan baltsetan. Hala ere, iragarpena ez da bete, eta arazorik gabe eta giro onean egin dute ekitaldia. [Kaitik atera gabe egin dute abordatzea piratek, Beñat Torres Lete (Berria.eus, 2017-08-14)]

    abordatze

     
  • Maite 10:00 pm on 2017/08/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    sost 

    adb. Bat-batean. Sost sartu zaigu etxean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    sost (G-to, AN-araq, L; Lar, Izt 35r, Hb ap. Lh, VocCB 364-> Dv, H). Ref.: A; Lh. Repentinamente. “(De) repente” Lar. “Sost sartu zaigu etxean, bat ere uste eztedala (G-to)” A. Oen lankai guztiak gelditzen dira iñoiz bat batean sost, iturriaren urak usterik gitxienean kukuldutzen direalako. Izt C 87.

    Sinonimoak: adond. g.e.

        [bat-batean]: bat-batean, bat-batera, behingo batean, behingoan, berehalako batean, bertan behera, bertatik, kolpe batean, kolpe batez, kolpetik, ziplo, banpez Ipar., betan Ipar., bet-betan Ipar., kolpez Ipar., sastakoan Ipar., tanpez Ipar., tipuski Ipar., tipustapastean Ipar., tupustean Ipar., zank Ipar., zankez Ipar., bat-batez g.e., behingo g.e., sostean g.e., supituan zah., derrepente Heg. beh., derrepentean Heg. beh., bertarik Ipar. g.e., tipustapan Ipar. g.e., hotsean Bizk. g.e., supituki Ipar. zah., frixtan Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adlag. repentinamente, de improviso
    fr brusquement, subitement, soudainement
    en suddenly, all of a sudden
    port repentinamente

    Sost sartu zaigu etxean. (Hiztegi Entziklopedikoa)

    sost (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:48 pm on 2017/08/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    egotzi 

    ad. egotzi, egotz, egozten (Hiztegi Batua)

    1 du ad. Norberarengandik halako distantziara bidali. Ik. bota; jaurti. Kanpora, lurrera egotzi. Amua, aingura egotzi. Apaizak populuari ur bedeinkatua egotzi. Egotz zezala handik behera bere burua. Bere burua lurreraino egotzirik. Hil nahiz, lantza egotzi zion. || Besteren gauzari askotan atzaparra egotzi diona.

    2 du ad. (Gauza abstraktuez-edo mintzatuz). Egotz ezazu zorakeria hori zeure gogotik. Biraoak egozten.

    3 du ad. Bidali (hirugarren adieran). Ik. bota 3. Sinagogatik egotz ez zitzaten. Komunistek handik egotzi zutenean.

    4 dio ad. Leporatu; aurpegira bota. Zaude isilik, gezur eta irainik inori egotzi gabe. Ez diola inori egotzi behar egin ez duen gaitzik. Lapurreta guztiak niri egotziaz. Bere buruari egozten zion erru guztia. Otsoak egozten zion harrapatu ziola berak jateko zeukan bildotsa. Bere etsaiak egozten zizkion gauzetatik garbi zegoela. Horixe egozten dio Platonek Protagorasi.

    5 du ad. Zerbaitek edo norbaitek tasun jakin bat duela esan. Herriak ahalmen miragarria eta indar ongilea egozten dio gauzaki horri. Ez dakit zergatik hain indar bortitza egozten zaion biribiltasunari.

    6 du ad. Ezarri. Hizkuntzak ez digu ezin hautsizko pentsaerarik eta ikusmolderik egozten.

    Sinonimoak: ad.

        [distantziara bidali]: bota, jaurti, jaurtiki, aurtiki Ipar., iraitzi Ipar., ohildu Zub., eragotzi Ipar. zah.
        [leporatu]: bizkarreratu, leporatu, eratxiki Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. lanzar(se), arrojar(se), echar(se) (2) du ad. expulsar, despachar (3) du ad. [zerbait hartzeko asmoz] echar mano, echar las manos (4) du ad. [zerbait hartzeko asmoz] echar mano, echar las manos (5) du ad. (Heg.) asignar, destinar, imponer (6) du ad. (Heg.) adherir; aplicar (7) du ad. (Heg.) añadir (8) du ad. echar a suertes
    fr (1) da/du ad. [jaurti] (se) jeter, (se) lancer (2) du ad. [norbait kanporatu] expulser ; congédier (3) du ad. [errua] imputer, inculper ; incriminer (4) du ad. (Heg.) assigner, destiner, imposer
    en (1) du ad. [jaurti] to throw, to fling, to hurl (2) du ad. [norbait kanporatu] to dismiss, to sack, to fire (3) du ad. [leporatu] to charge, to blame (4) da ad. [nork bere burua] to lie down

    Orain ia hilabete, Sortuk eta Donostiako Piratek jakinarazi zuten militante ezagun bat egotzi zutela, «emakumeen kontrako abusu praktika bategatik». [Argazkien atzean zegoena, Maite Asensio (Berria.eus, 2017-08-10)]

    egotzi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:51 pm on 2017/08/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    txartes 

    iz. Heg. Kapusaia. Txartes zuriarekin jantziriko mutiko bi. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txartes (V, G, AN-araq; Lar, H (<ch-> G), Zam Voc), txartex, txartez, xartex (L; H), xartax (H). Ref.: A; Lh (xartex); AEF 1926, 44.

    Capellina de rústicos“, “capisayo“, “gallaruza“, “paletoque” Lar. “Saltambarca, vestidura rústica, txartes mota bat” Ib. “Ensambenitar, […] txartes deshonragarriz janzi” Ib. “1.º (V-m), blusa, elástico. Josek estaldu bear dau bere jakeagaz, txartesagaz, José tiene que cubrirle con su chaqueta, con la blusa; 2.º (Vc, G), capisayo, blusa de lana en forma de dalmática; casi ha desaparecido esta prenda; 3.º (AN-araq), túnica” A. “Xartex (L), capeline (ne s’emploie qu’au plural)” Lh. Cf. Lar Cor 214: “Capusayes y charteses con capilla, mangas anchas y cortas”. Cf. VocNav: “Chartes, poncho, capotillo de paño basto […] En algunas localidades llaman chartes al capusay”. v. kapusai.

    Ez dauka zer jantzi; eta Josek estaldu biar dau bere jakiagaz, txartesagaz, balentzianiagaz. Ur MarIl 96. Nun dira orduko gizon / geure patriarkak? / Nun txapel punta zorrotz / txartez eta abarkak? Azc PB 201. Giussepe txartes-gorria, […] itxas-lapurra. Ib. 214. Kaltzerdi urdin bizardunak eta berarizko txartes nasai bat [erabiltzen ebazan mandazaiñak]. A BeinB 51. Pillipe artzaia […] txartes batean burutik bera estalia. Ag G 156. Txartes zurijakin jantziriko mutiko bi. “In white smocks”. Altuna 84. [Mendigoxaliak] txartesak artu lepuan ziar / eta eskuban makillak. Enb 36. Zein maisuk txartexa dunik entzun lezakek […]. “Paenulatorum magistrorum”. Or Aitork 30.

    Sinonimoak: iz. Heg.

        [kapusaia]: kapusai, eskapila Zub.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Heg.) blusón, blusa larga y suelta
    fr iz. blouse
    en iz. (artist) smock, loose shirt
    port blusão

    Txartes zuriarekin jantziriko mutiko bi. (Hiztegi Batua)

    txartes (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:45 pm on 2017/08/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    txaraka 

    iz.  Txara (zuhaixka eta txara-eremua). Gero, basoa berriro; txaraka eta akaziak. Andutz mendiak arte-txaraka asko dauka itsasaldetik. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txaraka (Aq (AN) -> A).

    1.Rozo, bardaska, zirdoia, txaraka (AN)” Aq 720. “Rozo, leña menuda que se hace en el corte de ramas” A.

    2. (V-m-gip; Añ), xaraka (B), zaraka (L-ain, B). Ref.: A (txaraka, zaraka); Iz ArOñ; Elexp Berg; Gte Erd 71; Izeta BHizt2 (xaraka). “Carrascal” Añ. “Jaral o bosquecillo de cortas dimensiones” A. “Zaraka, jaral. Zaraka ortan ezlaiteke nior baliatu (B), en ese espeso bosque nadie puede encaminarse” Ib. “Txaráka bat, txara con árboles menores; selva joven o donde se ha cortado lo mayor” Iz ArOñ. “Jaral. Urriz-txarakia ta; zerraua dagonian, txarakia. Txaria aitzai tta geixao esango jakok, baiña urritz-txarakia esan izan jakok. Bueno, ez: urritz-txaria be esate zuan. Txaria eta txarakia bat izangoittuk” Elexp Berg. “Xaraka ortan sartu da basurdea. […] Azkenarroa zaraka ortan sartu de” Izeta BHizt2. Cf. VocNav: “Characa, paraje lleno de maleza o de matorral (Cuenca, Val de Echauri)”. Katigatu zitzaion bere adarra txarakako otatza ta larretan. VMg 54. Bas-erreka beiti eman zen: […] zaraka batetan, ixterkoloxkan eta erdi dilindan gelditu zen. FIr 146. [Andutz mendiak] arte-txaraka asko dauka itxas-aldetik. BasoM 9. Bestaldeko txarakan, / gaztaiña onduan. Zendoia 103.

    3. (V-arr-oroz-m ap. A; Zam Voc), txaaka (G-to ap. Iz To), zaraka (AN-burg ap. A). “Jara, un arbusto” A. “Zaraka, planta de árbol en su desarrollo medio” Ib. Cf. Baraib RIEV 1907, 349: “Characa (Marquínez), planta de roble o de encina cuando está todavía rastrera”, y VocNav: “Zaracas, plantas jóvenes de haya que no sirven para leña (Salazar)”. Emen eztago ez txarakarik, ez ezetariko zugatz merrorik be eguraldiaren erasotik nobere burua yagoteko. Larrak EG 1959 (3-6), 205.

    Sinonimoak:iz.

        [txara]: saparrondo, sasiarte, sasidi, sasite, sasitegi, sastraka, txara, zazkardi, zizkirra, brosta Ipar., lahardi Ipar., beresi Bizk., sasitza Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Bot.) jara (2) iz. (Ekol.) jaral
    fr (1) iz. ciste (2) iz. lieu planté de cistes
    en (1) iz. rockrose (2) iz. thicket
    port (1) iz. (Bot.) esteva (2) iz. esteval, esteveira

    Gero, basoa berriro, txaraka eta akaziak. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txaraka (Irudia: Wikipemedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel